Saltar al contenido

Bigarren kotxea erosi dut eta asegurua beste konpainia batean egin dut. Lehenengoaren hobaria eskatu diot baina konpainiak ukatu egiten dit. Zilegi al da ez ematea?

Aseguru-konpainia askok auto-aseguruen primei hobariak eta errekarguak aplikatzeko sistemak izaten dituzte; horiek ezbehar-estatistiken arabera justifikatu ohi dira. Erantzukizun Zibila eta Motorrezko Ibilgailuen Asegurua arautzen duen Erreglamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 7/2001, Errege Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriaren arabera, aseguru etxeek ziurtagiria eman beharko diote ibilgailuaren jabeari edo aseguru-hartzaileari, ez bada pertsona bera, bitako batek eskatuz gero eta 15 laneguneko epean. zeinen bitartez frogatuko bait da azken bi aseguru epeetan egon den, egotekotan, ezbehar-estatistika,. Hori dela-eta, konpaniak ziurtagiria eman ez badu nahi, formalki erreklamatu beharko zenuke, erreklamazio-orriak eskatuz. Hala eta guztiz ere, konpaniak ez dauka betebeharrik erabiltzen duen malus-bonus sistemari buruzko ziurtagiririk emateko.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52