Saltar al contenido

Aseguruak. Aseguru motak

SEGURO

Aseguru motak


Honela sailka ditzakegu aseguru ezberdinak:


Ondasunek jasandako kalteen aurkako aseguruak. Ondasun higikor edo higiezinei eragiten dieten ezbeharren ondorioz sortzen diren kalte ekonomikoak estaltzen dituzte. Aseguru-mota honetan sar daitezke sute, lapurreta eta garraio aseguruak.


Ondare-aseguruak. Aseguratuaren ondareak jasan dezaken kaltea, diru-beharra eragin dezakeena, estaltzen du. Talde honetan sartzen dira, besteak beste, erantzukizun zibileko aseguruak (erantzukizun orokorra, profesionala, automobil-istripuen ondoriozkoa etab.).

Dela kalteen aurkako aseguruetan, dela aseguratuaren ondarearen aurkakoetan aseguratuak kaltearen kalte-ordain osoa jasotzen du, aseguratuaren balioa zenbateko aseguratuarekin bat badator.


Zerbitzu-prestazioko aseguruak. Entitate aseguratzaileak ez du indemnizazioa ziurtatzen, baizik eta zerbitzu bat emango dela. Aseguru hauek sartzen dira: bidaia-asistentziakoak, heriotza-asistentziakoak, asistentzia juridikokoak eta gaixotasunezkoak, osasun-asistentziako prestazioak ematen direnean.


Pertsonen asegurua. Aseguratuaren existentzia, gorputzaren osotasun edo osasunaren arriskua estaltzen dute. Mota hauetakoak dira: bizi-aseguruak, istripu-aseguruak eta gaixotasun-aseguruak, gastu medikuen indemnizazio edo errenboltsoak. Erretiro-aseguruak eta pentsio-planak ere mota hauetakoak dira.


Aseguru konbinatuak. Aurreko aseguru horietako bi edo gehiagoren ezaugarriak dituzte. Horrelakoa da etxebizitzaren arrisku anitzeko asegurua, baita automobilen nahitaezko asegurua ere, baldin automobil-jabe orok kontratatu behar duen erantzukizun zibileko aseguruaz gain, kalteen aurkako aseguru bat, bidaiari-aseguru bat edo bidaiatzean laguntzeko asegurua kontratatzen denean.



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52