Saltar al contenido

Erreklamazioak

SEGUROS

Erreklamazioak

Lehenik eta behin, aseguratzailearekin arazoa konpontzen saiatuko gara.

Hori ezinezkoa bada, erreklamazioa Bezero Zerbitzuaren Sailean egingo dugu idatziz, sail hori entitate orok izan behar baitu. Konpainiak Aseguratuaren Defentsaririk badu (horren izenaren eta helbidearen datuak konpainiak berak emango dizkigu), bertan idatzizko erreklamazioak egiteko aukera izango dugu. Tramite hori komenigarria izango da guretzat, erreklamazio baten aldeko Defentsariaren erabakia loteslea baita aseguratzailearentzat.



Nahiz eta legearen arabera beharrezkoa izan idatziz eta arrazoiak emanez erantzun diezagutela, erreklamazioa idatzia jarri genuenetik bi hilabete pasa ondoren, artean erantzunik jaso ez, edota hura gure gustukoa ez bada, jo dezakegu Aseguruen eta Pentsio-Fondoen Zuzendaritza Nagusiaren pean aseguratuaren arretarako dagoen Komisarioarengana jo dezakegu.



Komisarioak (beste bi daude banku eta balio negoziagarrien eremuetan) ekonomia eta finantza arloan izen handia eta 10 urte baino gehiagoko ibilbidea duten profesionalak dira, eta kexei eta erreklamazioei erantzuteko izendatzen dituzte; era berean aholkua ematen diete erabiltzaileei haien eskubide eta betebeharren inguruan, eta ikuskapen eta kontrol zerbitzuetara igortzen dituzte diziplina bidez zuzendu beharreko suposamenduak.



Bestalde, kontsumoko arbitraje-sistemara ere jo dezakegu: Hainbat aseguru-entitate daude arbitraje-sisteman sartuta, nahiz eta batzuetan aseguruko arlo, kopuru eta egoera batzuetara mugatuta egon.



Doako erreklamazio bide hauetaz gain, bide judiziala dago. Horretara jotzea eta kontsumitzaileen elkarte espezializatuen bidez egitea gomendatzen dugu honako kasu hauetan: da erreklamazioaren zenbatekoagatik edo haren ezaugarriengatik garrantzitsua denean babestuko gaituen epai bat edukitzea.



Lotutako estekak:

Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52