Saltar al contenido

Neroni jakin gabe izan naiteke zerrendan?

Neroni jakin gabe izan naiteke zerrendan?

Legeak betekizun batzuk ezartzen ditu izaera pertsonaleko datuak zerrenda horietan era zuzenean sartzeko: datuak sartu aurretik, fitxategiko arduradunak egiaztatu behar du zorra dagoela, egiazkoa dela, ordaintzeko epea amaitu egin dela, eta ordaintzeko eskatu ahal dela oraindik ordaindu gabe dagoelako. Horretarako, datua ematen duenak ordaintzeko errekerimendu bat aurretik egina izan behar du eta zordunak erantzun gabe behar du izan errekerimendu hori. Zerrendan sartu eta, gehienez, 30 egunetara, erregistroko arduradunak zuzenean bere egoeraren berri emango dio ukitutako perstonari. Alta eman zaion data jakinarazteaz gain, hauek ere adieraziko dizkio: zerrendan sartzearen arrazoia, bere datuak eman dituen erakundearen izena baita helbidea eta zorraren zenbatekoa ere.

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52