Saltar al contenido

Zer da berankorren zerrenda?

Pertsona fisikoen eta juridikoen diru-betebeharrak ez betetzeak islatzen dituzten datu-fitxategi automatizatuak dira berankorren zerrendak; modu horretan, kredituak edo maileguak ematen dituzten erakundeek jakin eta baloratu ahal dute finantziazioa eskatzen duen bezero posible baten egoera. Fitxategi horien xedea merkataritza-trafikoari segurtasuna ematea da; batez ere, bolumenarengatik edo presagatik ezin denean pertsonari buruzko ikerketarik egin. Era horretan, behar duten informazioa ematen zaie eskatzen duten enpresei edo kreditu erakundeei, modu erraz horretan jakin ahal dute pertsona horrek ordaindu gabeko zorrik daukan erakunderen batean.



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52