Saltar al contenido

Arbitraje sistema

Zer da KONTSUMOKO ARBITRAJEA?


Gure bitartekotzak (erreklamazioaren izapidetza) zuk espero zenuen emaitzarik lortu ez badu eta erreklamazioarekin jarraitu nahi baduzu, bide judiziala geratzen zaizu, eta arbitrajearen bidea ere aukera dezakezu.

Kontsumoko arbitrajea kontsumitzailearen asmoak lortzeko sistema bat da, bide judizialera jo beharrik izan gabe. Normalean, ondasunen edo zerbitzuen salerosketako kontratu-harreman batean arazoren bat gertatu baldin bada, kontsumoko erakundeok bitartekotza egiten saiatzen gara, aldeek adiskidantzazko konponbide bat negozia dezaten. Batzuetan, ez dago aukerarik adiskidantzazko akordioetara iristeko; orduan, kontsumitzaileak demanda judiziala egin beharko dio enpresaburuari, bere helburuak lortzeko.

Bere erreklamazioak eta haren emaitzak hala aholkatuko balute, KIUB-Kontsumotik arbitrajearen bidea gomendatuko genuke.

Abantailak


Eragozpenak


Nola izapidetzen da KONTSUMOKO ARBITRAJEA?

Honako eskema honi jarraituz (Irungo udalerriari dagokionez):


1º.- Arbitrajerako eskaera bat aurkeztu beharko da eredu ofizialean.
KIUB-Kontsumoan lagunduko dizugu hori betetzen.


2º .- KIUB-Kontsumoak EAEko Arbitraje Batzordera bidaliko ditu eskaera eta bitartekotzaren espediente osoa (Arbitraje Batzordearen egoitza Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan dago, Gasteizen).


3º.- Arbitraje Batzordeak eskaera aztertzen du, eta izapidetzeko onartu ala ez, eta zergatik, erabakitzen du, eta kontsumitzaileari jakinarazten dio.


4º.- Izapidetzeko onartzen bada, enpresa erreklamatua arbitrajera atxikia dagoen egiaztatzen du. Hala badago, kasua erabakiko duen arbitraje-organoa izendatzen du.

Enpresa atxikia ez baldin badago, Batzordeak eskaera jakinarazi eta 15 eguneko epea ematen dio arbitrajea onartuko duen ala ez erantzun dezan. Onartzen badu, prozesuak aurrera darrai. Bestela, eskaera artxibatu eta erreklamatu duenari jakinarazten dio.


5º.- Arbitroa edo arbitroak izendatuta daudenean, entzunaldi-izapidea ematen zaie aldeei, eta ahozkoa edo idatzizkoa izaten da. Horrela, beren alegazioak eta asmoak azaltzeko aukera izango dute.


6º.- Entzunaldiaren izapidearen ondoren eta aldeek bertan parte hartu ala ez, arbitraje-organoak erabakiko du Laudoa emateko argi daukan ala proba-motaren bat behar duen. Proba horiek (adituen irizpenak, Kidegoaren ikusizko ikuskaritza, lekukoren baten adierazpena,...). doakoak dira aldeentzat, Kidegoak ofizioz erabakitzen baldin baditu; bestela, eskatu duen aldeak ordaindu beharko ditu.

7º.- Proba egin ondoren, gerta liteke beste bigarren entzunaldia ematea aldeei eta han, nahi dutena alegatzea probak ikusi ondoren.


8º.- Azkenik, arbitroak edo arbitro-kidegoak, kasuaren irtenbidea argi duenean, Laudoa ematen du.


9º.- Arbitraje Batzordeak jakinarazi egiten die Laudo hori aldeei, eta hor amaitzen da prozesua, betiere gai ilunen bat ez badago haren erredakzioan, edo zehaztu gabeko zerbait. Kasu horretan, aldeetako edozeinek Laudoa argitzeko eska diezaioke arbitraje-organoari. Argitu ondoren edo horretarako epea igarota, amaitu egiten da prozesua.

Estekak

Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52