Logotipo del Museo Romano Oiasso y acceso a la página de inicio
English Euskara Français
Logotipo del Ayuntamiento de Irun
Inicio Cómo llegar
FICAB
European Museum of the Year
Última actualización
17-10-2018
Desarrollado por adimedia
Páginas antiguas-plantillas / Zinemaldi Arkeologikoa / 2007ko edizioa

Bidaosako VII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

VII BNAZ
VII BNAZ

Urriak 16-17-18-19-20 2007. Amaia K.Z. / Auditorioa

2007ko Palmares

  • Jaialdiko Sari Nagusia: "Loulan: lotan dauden printzesak". Serge Tignères.
  • Publikoaren Sari Berezia: "Venezia eta itsas ontzi galdua". Maurice Ribière eta Marco Visalberghi.
  • Zientzi dibulgazioaren ARKEOLAN Saria: "Burdin Aroko piraguak". Pascal Magontier.
  • Epaimahairen aipamen bereziak: "Eleusisko anfora", Eleni Stoumbou eta "Iragaitzazko",Greg Bailey.

FICAB 2007

Egitaraua osoa deskargatu (pdf)

Bidasoako Nazioarteko Arkeologi Zinemaldiaren zazpigarren edizio honek ziklo berri bat sartu du zinemaldiaren bilakaerarako. Zinemaldiak, lehenengo hiru urteetan, erakustaldi-izaera zeukan, eta esperientzia eta aitortza jaso ahala, bere programa zabaldu egin zen, eta beste ziklo bat planteatzeko aukera sortu zen 2004an. Urte horretan, lehiaketa-izaerako zinemaldia bihurtu zen. Azken hiru edizioak nortasun horren arabera egin dira, ekimena sendotze aldera urratsez urrats aurrera eginez. Hain zuzen ere, estatu espainiarrean dagoen bakarra izaten jarraitzen du.

Iazko uztailean, Oiasso erromatar museoa ireki zen, eta zinemaldia hasieratik proiektu horri lotuta egon denez gero, BNAZren nortasuna sendotu egin da. 2004. urtetik aurrera egin diren gestioek balio izan dute Arkeologi eta Ondare Zinemaldien Europako Federazioan formalki sartzeko. Fedarcine 1985ean sortu zen, “Arkeologi zinearen Europako Batzorde” gisa, eta asmoa zuen nazioarteko izaera zeukaten Europako zinemaldiak biltzea; gainera, horretarako, beren helburuek izan behar zuten monumentu historiko-arkeologikoak babestea, kultur ondarea aurkitu eta zaintzea eta iraganeko zibilizazioak sustatzen dituzten ikus-entzunezko obrak zabaltzea. Une hartan, hiru zinemaldi bakarrik zeuden horrelakoak zirenak: Bruselakoa, Parisekoa eta Veronakoa. Gero, Bordelekoa gehitu zen 1988an, eta Amiensekoa 1989an. Gerora, aurreneko zinemaldi batzuk desagertu egin ziren edo beste formatu batzuk bihurtu ziren; bienbitartean, ordea, zinemaldi gehiago sortu ziren, sare bat osatzeraino, eta berriz fundatu zuten 2006an. Orain, bederatzi bazkide parte-hartzaile daude:

AGON, International Meeting of Archaeological Film of the Mediterranean Area, Atenas, Grecia.

Archéologie et Film, Musée de Mariemont, Bélgica.

CINARCHEA, International Archaeology Film Festival, Kiel, Alemania.

Festival du Film d’Archéologie d’Amiens, Francia.

Festival International du Film d’Archeologie de Nyon, Suiza.

ICRONOS, Festival International du Film Archéologique de Bordeaux, Francia.

KINEON, Festival International du Film Archéologique de Bruxelles, Bélgica.

Rassegna Internazionale del Cinema Archeologico di Rovereto, Italia.

BNAZ, Bidasoako Nazioarteko Arkeologi Zinemaldia, Oiasso erromatar Museoa, Irun, Espainia.

BNAZk Fedarcinen parte hartzeak dimentsio berri bat eman dio Bidasoako zinemaldiari, Europako zirkuituetan sartzen baita. Gaude ziklo berri hau hazi eta garatu egingo dela, aurreko zikloak bezala, eta lagundu egingo duela aurrera jarraitzeko eta hobetzeko beste erronka batzuk planteatzerakoan.



VII FICAB

Bidaosako VII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren egitaraua

Sarrera dohainik
Pelikula guaztiak jatorrizko bertsioan, gaztelaniaz azpitituloekin, proiektatuko dira.

Sail ofiziala. Lehiaketa-saileko programazioa. Amaia K.Z. / Auditorioa

Asteartea, urriak 16

19:00. Irekitze ekitaldia Aizpea Goenaga aurkezlearen eskutik.

Hurbileko iragana

Arkeologiak nortasun nabarmena du Estatu Batuetan, oso bestelakoa korronte europarren aldean; halaz ere, haren eragina nabaritzen ari da azken urteotan; historiako denboraldi hurbilenak ezagutu behar ditugu.

19:30. www.sarekonpontzaileak.com. Zuzendaritza: Juan Bidegain. Ekoizpena: Juan Bidegain. Espainia. 2007, 44’

www.sarekonpontzaileak.com
Gure portuetan oraindik ikus daitezke emakumeak arrantza sare urratuak konpondu eta josten; aspaldiko egitekoa, inolaz ere, belaunaldiz belaunaldi igarotzen dena, mende askotako kateari eutsiz. Desagertzeko bidean dagoen lanbide horri omenaldia egin nahi dio dokumentalak. Horretarako, elkarrizketa batzuk egingo zaizkie Ondarroako sare-konpontzaileei, eta horiei esker ezagutuko ditugu emakume horien sentimendu, pentsamendu, iritzi eta nahiak.

20:15. Adierazten & Populatzen (Proving Up & Settling Down). Zuzendaritza: Richard Wilhelmeta Sue Arbuthnot. Ekoizpena: Hare in the Gate Productions, LLC. Estatu Batuak. 2006, 25’

Comprobando y ocupando
9.000 urte baino gehiagotan, tribu amerikarren, larru ehiztarien, meatzarien eta kolonoen joan-etorrien lekuko izan dira Hells Canyoneko basalto labarrak Estatu Batuetan, eta horiek beren aztarna utzi dute Amerikako arroila sakonen honetan. Hells Canyon biziberritu egiten da film honetan, eta XX. mendearen hasieran bizileku deitu zioten arroila honetako bizitzaren inguruko historiak partekatzen dituzte Horece Axtell historialariak eta Hells Canyoneko lehen biztanleek.

20:45. Mendebalde basatia aurrez aurre (The Wild West Uncovered). Zuzendaritza: Elmar Bartlmae. Ekoizpena: Gedeon Programmes. Frantzia. 2006, 52’

El salvaje Oeste al descubierto
Historia unibertsalaren mito handietako bat da Amerikako Mendebalde Urruna, unai, urre bilaketari eta pistolariek osaturiko alegiazko herriekin. Kelly J. Dixon arkeologoa Nevada estatuan, Estatu Batuetan, Virginia hiriaren jatorria ikertzen ari da, Ronald M. James Nevadako Museoko kontserbatzaileak lagunduta. Puntako arkeologia teknikak, ADN bidezko identifikazioa, esate baterako, Salon Boston eremuan eginiko indusketek eta artxiboetan eginiko ikerketa historikoak beste ikuspegi bat eskainiko digute, klixeetatik oso urrun dagoena, hain zuzen ere, mendebalde amerikarraren konkistaren inguruan.

21:40. Goyaren fusilatuak. Zuzendaritza: Héctor Caño. Ekoizpena: Héctor Caño. Espainia. 2006, 5’

Los fusilados de Goya
Francisco de Goya margolariak, 1808ko Napoleonen erasoa ikusi ondoren pintatu zuen bere “Maiatzaren 3ko fusilamenduak” koadro ospetsua, Madrilgo herriaren eta tropa frantsesen arteko gatazka izugarri hark barne-barneraino eragin baitzuen margolariaren izpirituan. Gertakizun historiko hura berritzen du animaziozko film labur honek, Goyaren ikuspegia azaltzen du eta, hamar urte geroago, koadroa Fernando VII.aren aurrean aurkeztu zuen unea aurkezten du.



Asteazkena, urriak 17

Egiptora Akitaniako Landetatik

Landetan, Sanguinet lakuan eginiko aurkikuntza arkeologikoak biltzen ditu bidaia honek, eta kultura egiptiarraren alderdi aipagarrienak azaltzen ditu: Akhenaton, Alexandria eta miaketarako berrikuntza teknologikoak.

18:30

Sanguinet lakuko piraguen aurkikuntzaren eta “Burdin Aroko piraguak” filmaren aurkezpena, Sanguineteko Zientzia Ikerketa eta Azterketarako Zentroko Bernard Maurinen eskutik

19:00. Burdin Aroko piraguak (Les pirogues de l’Âge du Fer). Zuzendaritza: Pascal Magontier. Ekoizpena: ADDC Archéolud. Frantzia. 2006, 52'

Las piraguas de la Edad del Hierro
Orain dela 3.000 bat urte, Landetan, giza finkamenduz osatua zegoen Sanguinet lakua. Jende haiek beren finkamenduak utzi behar izan zituzten gure Aroaren aurreko lehen milurtekoan pixkanaka-pixkanaka uren maila igo egin zelako. Arkeologoek hogeita hamar bat piragua aurkitu dituzte laku honetako uretan, eta Brontze Arotik hasi eta garai moderno arteko kronologia erakutsi ditu hondakinek. Arkeologia esperimentalaren bidez, lortu dute II. Burdin Aroko piragua monoxilo haiek berreraikitzea; zuhaitz enborrak hustuta eginak ziren. Era berean, ontzi horiek eraikitzeko burdin ekoizpen eta tresnen forjatze prozesuaren berri izan dute eginiko azterketei esker.

19:55. Akhetaton, K.A. 1350. urtean (Akhetaton, 1350 av. J.C.). Zuzendaritza: Patric Jean. Ekoizpena: 13 Production. Frantzia. 2005, 50’

Akhetaton
K.a. 1350. urte inguruan, Amenofis III.a bere aitaren lekua hartu zuen Amenofis IV.a faraoiak. Bere arbasoen kultura politeistaren aurka agertu zen boterera iritsi zen une beretik. Harentzako, bat besterik ez da unibertsoaren sortzailea: Aton, eguzkiaren erregea. Amenofis IV.ak Akhenaton izena hartu zuen eta hiriburu berria sortzea erabaki zuen: Akhetaton hiria, gaur egun Tell el-Amarna. 1925. urtean hiri honen lehen aztarnak aurkitu zituztenean, egiptologoek ezin zuten sinetsi, benetako iraultza baitzen garai hartarako, erlijio mailan izan ezik arte mailan ere.

20:50. Faraoiaren hautsak zapaltzen (Pēdas faraonu putekļos). Zuzendaritza: Romualds Pipars. Ekoizpena: Film Studio Gilde. Letonia. 2005, 34’

Pisando el polvo del faraón
Munduko kultur ondarearen kontserbazioaren historian lehenbiziko aldiz, Egipton, Karnak tenpluan lanean ari da Letoniako zientzia espedizio bat, guztiz egungo teknikak erabiliz: hiru dimentsioko laser eskanerra. Metodo berri horrek aukera emango du tenpluaren miaketa lana hobetzeko eta zehaztasun osoz berregin ahal izango dira desagerturiko aldeak. Espedizio horren eguneroko lana jasotzen du film honek.

21:30. Alexandriarako ura (De l’eau pour Alexandrie). Zuzendaritza: Raymond Collet. Ekoizpena: Centre d’Etudes Alexandrines. Egipto. 2007, 13’30''

Agua para Alejandría
XIX. mendera arte kanal eta patinez osaturiko hiria zen Alexandria: horiexek osatzen zuten haren ur erreserba, eta horiek gabe Alexandriak ez zuen izango, inolaz ere, izan zuena bezain patu pribilegiatua. Kristo aurreko IV. mendean Egiptoko hiriburu bilakaturik, Nilo ibaiaren urak hiriko ateetaraino eramango zituen kanalaren eraikuntzarekin ziurtatu zuten hiriaren ur hornidura. Hiriaren erdian, bertako artisau eta industrien kontsumoaren beharrak ziurtaturik zeuden lurpeko sare konplexu baten bidez. Hiria sortu zenetik abian jarri ziren soluzio hidraulikoak erakusten ditu filmak, horiei esker mundu zaharreko metropoli handienetakoa bilakatu baitzen.

Osteguna, urriak 18

Ziztu bizian

Dokumentalez beteriko programa honek mundu klasikoan barrena ibilaldia egiteko aukera emango digu Greziatik Extremadurara, eta bisigodoen denboraldira jauzi egin ondoren, Venezia bikainetik igaro eta India gogoangarrira iritsiko gara.

18:00. Eleusisko anfora (Ο Αμφορέας της Ελευσίυας). Zuzendaritza: Eleni Stoumbou. Ekoizpena: Eleni Stoumbou. Grezia. 2005, 4’

El Anfora de Eleusis
Odiseako ezagunenetako bat da Ulises eta Polifemoren pasartea. Eleusis Museoko (K.a. 650) zeramika proto-atikoa dekoratzen duten irudiek, Eleusisen Anfora gisa ezagunagoa hura, bizia hartzen dute animaziozko film labur honetan, eta modu didaktiko eta grafikoan azaltzen da Ulisesek erraldoia itsu utzi zuen unea, bere lagunekin batera ihes egin eta Itakarako bide luzea egiten jarraitzeko.

18:05. Philippopolis-eko aintzinako antzokiaren historia (Istoriata na Antichnia teatar vuv Filipopol). Zuzendaritza: Jordan Detev. Ekoizpena: Bulgarian MultiMediaArts Society. Bulgaria. 2007, 31’

Teatro de Philippopolis
K.o. 114. eta 117. urteetan sortu zuten Philippopoliseko antzokia, Trajano enperadorearen garaian. Philippopolis hiri greko-erromatarra Antzinako Trazian zegoen eta Mazedoniako Filipo II.ak sortu zuen. 1968. urtean ustekabean aurkitu ondoren, 80. hamarkadan induskatu eta berritu zuten. Antzokiaren hondakinak eta bertan aurkitutako epigrafeak, horiexek dira Antzin Aroko Grezia eta Erromako gizarte eta kulturez hitz egiten hasteko abiapuntua: bertako filosofia eta poesiarekin hasi eta antzerkiarekin buka, administrazio eta politika mailako antolakuntza barne.

18:36. Pyrgostik Partenonera (Πυργοσ Παρθενων). Zuzendaritza: Panos Karkanevatos. Ekoizpena: Verga Film Productions. Grezia. 2007, 54’

De Pyrgos al Partenón
Azken hogei urteetan, Yorgos Vidosek marmola lantzeko artisau gisa lan egin du Atenasko Akropolia berritzeko zereginean. Jostuna eta musikaria izan da halaber Yorgos. Marmola lantzeko artisau talde bateko kide, mailu eta zizelarekin borroka aritzen da bere aztarna utzi nahian. Tinos uhartean, Egeoren bihotzean, Pyrgos herrikoa da Yorgos, eta han marmola lantzeko eskola dago oraindik, Grezian bakarra, eta urteetan zehar lanerako irtenbide bakarra izan da uharteko gazteentzako.

19:30. Zeramika greziarra Extremaduran (La cerámica griega en Extremadura). Zuzendaritza: José Camello Manzano. Ekoizpena: Libre Producciones. Espainia. 2006, 26’

La cerámica griega en Extremadura
K.a. VI. eta V. mendeetan, kalitate handiko zeramika ekoizpenak egiten zituelako nabarmendu zen Atikako eremua, Grezian. Ekoizpen horiek Mediterraneo osora esportatzen ziren luxuzko produktu gisa. Extremaduraraino iritsi dira distantzia luzeko merkataritza horren testigantzak, bertan zeramika greziarra agertu baita Capote edo Cancho Roano bezalako Burdin Aroko aztarnategi arkeologikoetan. Aurkitutako hondakinetako batzuk erakusten dira dokumental honetan eta aurkikuntza horiek, merkataritza trukeak eta gizarte eliteen papera aztertzerakoan, izan zituzten inplikazioak azaltzen dira halaber.

20:00. El Barradoko arbela (La pizarra de El Barrado). Zuzendaritza: José Camello Manzano. Ekoizpena: Libre Producciones. Espainia. 2006, 26’

La pizarra de El Barrado
Filologoentzako benetako erronka izan dira arbel bisigodoak. Historialarientzako datu kopuru handiak eskaini dituzte eta aukera eman dute Goi Erdi Aroaren garaiko gizarte hura nolakoa izango zen hurbilagotik ezagutzeko. El Barradoko (Plasencia, Caceres) arbela da bisigodoen garaiko testigantza epigrafiko horietako bat. Horiek alor juridiko eta administratiboko dokumentuak izaten dituzte gehienetan.

20:26. Venezia eta itsas ontzi galdua (Venise et le vaisseau fantôme). Zuzendaritza: Maurice Ribière eta Marco Visalberghi. Ekoizpena: La Compagnie des Taxi-brousse. Frantzia. 2006, 52’

El barco perdido de Venecia
2001. urtean, Veneziako urmaeleko miaketa arkeologikorako programaren zuzendari zela, Marco d’Agostinok “galea” bat izan zitekeen ontzi puska aurkitu zuen zortzi metroko sakoneran. Veneziako errepublikako itsasontzi enblematikoa zen galea, eta luxuzko merkataritza kontrolatzen zuen Ekialde Urrunetik hasi eta munduko Mendebalderaino. Indusketa berezi horien historiak, indusketa horiek egiteko urmaelaren alde bat hustu ere egin behar izan baitzen, aukera emango digu “Serenissimaren” urrezko hiru mendeak berregiteko XIV. mendetik aurrera.

21:20. Talakad-en Madarikaziaoa (The curse of Talakad). Zuzendaritza: Sashi Sivramkrishna. Ekoizpena: Kabooka Research & Documentaries (P) LTD. India. 2005, 48’

La maldición de Talakad
“Talakad hondar bihur dadila, Malingi zurrunbilo bihur dadila, Mysore erregeek ez dezatela seme-alabarik izan”. Horixe da Talakaden madarikazioa. Elezaharraren arabera, madarikazio hori orain dela 400 urte bota zuen Vijayanagar Inperioko erregeordearen emazteak, Indian. Talakad eta Malingi hirietan gertatutakoaren inguruko testigantza arkeologiko, geologiko eta historiko guztiak jasotzen ditu dokumentalak, eta baita Wodeyar genealogiari buruzkoak ere. Artxiboetatik ateratako informazio historiko harrigarriek, eta bidaien inguruko dokumental zaharrek, beharreko aztarnak emango dizkigute Talakaden elezaharraren misterioa argitzeko.

Ostirala, urriak 19

Berrikuntzak

Transit furgoneta bat ikerketa arkeologikoaren gai izan daiteke?. Bai bada. Museoek zaharkien kontrabandoan parte har dezakete?, baita ere. Horiek eta gaurkotasun arkeologikoaren beste pasarte batzuk landuko dira jaialdiaren azken jardunaldian.

Aurkezpena Gonzalo Ruiz Zapatero, arkeologoa eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko katedratikoaren eskutik eta eztabaida Oiasso Erromatarren Museoaren ordezkariek gidatua.

18:30. Lekuko isila: Stratonikeia (Caria’nin issiz taniĝi: Stratonikeia). Zuzendaritza: Serdar Karakaya. Ekoizpena: Sema Karakaya. Turkia. 2006, 14’

Stratonikeia
Stratonikeia hiri zaharra Muglan dago, Turkiaren hego-mendebaldean. Hiri hori K.a. 270. urtean sortu zuen Antioco I errege seleuzidak. Arkeologia, kultura eta historia mailan Stratonikeiak izandako garrantzia azaltzen da dokumental honetan. Egitura bikainak ageri dira bertan, antzokia, bouleterion, agora, gimnasioak edo bainu publikoak.

18:45. Loulan:lotan dauden printzesak (Loulan: les princesses endormies). Zuzendaritza: Serge Tignères. Ekoizpena: Gedeon Programmes. Gedeon Programmes. Frantzia. 2006, 52’

Loulan: las princesas dormidas
Taklamakanen, Txinan, Erdialdeko Asiako basamortuan, leku gogoangarri bat dago, Loulan, eta handik igarotzen zen Zetaren Bidea. Hiri hau Sven Hedin esploratzaile suediarrak aurkitu zuen XX. mendearen hasieran, eta 300 hilobik osaturiko hilerria dago bertan. Horietatik bakar bat ere ez da zientifikoki aztertu. Klima baldintzak oso txarrak izan arren, talde txinatar-japoniar bat aztarnategia induskatzen hasi zen eta hainbat momia aurkitu zituen zurezko sarkofagoetan, oso ongi kontserbatuak gainera.

19:40. Sarea (The network). Zuzendaritza: Andreas Apostolidis. Ekoizpena: Illusion Production eta Anemon Productions. Gretzia. 2005, 82’

La red
Estatu Batuetako museo asko krisi etiko handia jasaten ari dira lapurtutako zaharkien trafikoaren inguruan. Metropolitan eta Getty bezalako museoen entzutea zalantzan jartzen hasi dira artearen nazioarteko merkatuaren barnean. Marion Trae, zaharkien kontserbatzailea izan zenari konspirazio kriminala leporatu zioten Erroman egin zen epaiketa batean. Krisi hori iragartzen du “The Network” dokumentalak, eta zaharkien kontrabandoak, batik bat greziarrak eta italiarrak, lotzen dituen pertsona batzuetan oinarritzen da.

20:55. Iragaitzazko (In transit). Zuzendaritza: Greg Bailey. Ekoizpena: University of Bristol. Bretainia Handia. 2006, 14’

En tránsito
2006. urteko udan, Ford Transit furgoneta bat desegin zuen Bristoleko Unibertsitateko arkeologo talde batek. Ibilgailu hori, pixka bat lehentxeago arte Ironbridge Gorgeko –XVIII. mendean Industri Iraultzaren sorrerarekin lotzen da leku hori eta Gizadearen Ondarea da gaur egun- beren kide arkeologoek erabiltzen zutena, ikono teoriko bilakatu da orduz geroztik. Ikus-entzunezko erantzun estratifikatua da “In transit”, abesbatza greziar gisa eskainia oinezko, akademiko, ikasle, CSIko (Krimenaren Esparruaren Ikerketa) espezialista, “Transiten” zale eta abar luze batek, bat ere ohikoa ez den indusketa batetik igarotzean.

Larunbata, urriak 20

1936-1939ko Gerra Zibilaren Memoriaren saila. Oiasso Erromatar Museoa. Areto Nagusia.

Proiekzioa lehiaketatik kanpo

11:00. Isilaldi luze baten ondoren (Tras un largo silencio). Zuzendaritza: Sabin Egilior Manzisidor. Ekoizpena: Basque Films SL. Espainia. 2006, 73’

Tras un largo silencio
Orain dela 70 urte, Gerra Zibilaren garaian izandako gertakari latz haiek utzi zizkiguten ondorioak jasotzen ditu “Isilaldi luze baten ondoren” filmak. Inolako artxiboko irudirik gabe, bizirik ateratakoei, lekukoei eta desagertutakoen familiei jarraiki, filmak ibilbide bat egiten du zorigaiztoko iragan haren aztarna jada lausoetan barrena: Murtxante eta Bastidako fusilatuen bilaketa arkeologikoa; gerrako bi presoren bisita kartzelan egon ziren lekura edo Otxandioko bonbardaketa ikusi zuen lekuko baten testigantza. Filmak narrazio bat egiten du oroitzapen horietan guztietan barrena, Euskadi, Nafarroa eta Burgosko hainbat herritatik pasatuz.

Amaiera banatzeko zeremonia. Oiasso Erromatar Museoa. Areto Nagusia.

12:30. Amaiera eta sariak banatzeko zeremonia, Aizpea Goenaga aurkezlearen eskutik.

Batzorde antolotzailea

Fernando San Martín,Irungo Udaleko Kultura Zinegotzia
Jokin Ormazabal, Irungo Udaleko Kultura Arloburua
Karmele Barandiaran, Oiaso Erromatar Museoko gerentea
Juan Santos Yanguas, Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinako Historiako katedratikoa
Begoña del Teso, zine-kritikaria
Blanca Zaragüeta, errealizadorea

Zuzendaritza

Mertxe Urtega, Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria

Idazkaritza

Oiasso Erromatar Museoko jardueretako arduraduna.

Epaimahaia

Presidentea
Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinako Historiako katedratikoa

Batzordekideak
Argitxu Beyrie, Iker Archéologie, Saint-Martin d’Arrossa.
Itxaro Borda, idazlea, Baiona.
Kurt Denzer, Cinarcheako zuzendaria, Kiel.
Gonzalo Ruiz Zapatero, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Historiaurreko katedratikoa.

Informazio gehiago: ficab.oiasso@irun.org

Museo Romano OIASSO
c/ Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
Tel.: +34 943 63 93 53 - info-oiassomuseo@irun.org