Logotipo del Museo Romano Oiasso y acceso a la página de inicio
English Euskara Français
Logotipo del Ayuntamiento de Irun
Inicio Cómo llegar
FICAB
European Museum of the Year
Última actualización
16-10-2017
Desarrollado por adimedia
Jarduerak / Aldi baterako erakusketak / Ikimilikiliklik

"Ikimilikiliklik: JA Artzeren unibertsoa" erakusketa

2017ko Irailaren 1etik Azaroaren 1era arte. Sarrera doan

Exposición Ikimilikiliklik"Ikimilikiliklik" erakusketa JA Artze, azken hamarkadetako euskal sortzaile originalenetako bati buruzko bideoinstalazioa da. Murgilketa sortzaile irudi, poema, musika eta soinuz osatutako mundu liluragarrian. Axolagabe utziku ez zaituen esperientzia.

JA Artzeren unibertsoa

Erakusketa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako,"Txoria txori", "Gure bazterrak" edo "Zaude lasai" abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena eskutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak.

"Ikimilikiliklik: JA Artze unibertsoa" ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin.

JA Artze

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikaria da, ibilbide propioa eta korronte orokorrekiko independentea duena, nabarmen bereizten diren bi etapatan garatu den ibilibidea.

Hartzabal

Etapa honetan euskal poesiaren berritzaile gisa nabarmendu zen, besteak beste,"Isturitzetik Tolosan barru", "laino guzien azpitik...", "eta sasi guztien gainetik..." liburuekin, eta "bide bazterrean hi eta ni kantari..." harrigarriarekin. Funtsezko asaldatzailea ere izan zen euskal kulturaren susperraldian "Ez dok amairu" taldearen barruan "Baga Biga Higa" ikuskizunarekin, eta bere garaiari aurrea hartu zion ikuskizunen ikuskeran, esaterako, Mikel Laboarekin eta bere anaia "ikimilikiliklik bidekidekaria" ikuskizunean, edo"Hitzez eta hotsez" bakarka egin zuen lehen ikuskizunean.

Hartzut

Konnotazio soziopolitiko nabarmenak eta abangoardiako sorkuntza-osagai argia dituen aurreko etapa horri bigarren etapa erabat espiritualak jarraitu zion, tradiziozko jakinduria unibertsaleko iturri desberdinetatik oso hurbil dauden testuekin eta sinbolismoz kargatutako ikuskizunekin. Bide berri hori1987an ahsi zen "Ortzia lorez, lurra izarrez" liburuarekin, eta "Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona" disko eta ikuskizun poetikoarekin, eta gaur egun arte jarraitu du liburu, grabazio eta ikuskizun poetikoenbidez, esaterako,"Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat", "Harria eta herria", "Oihana Auhenka" eta bere bi azken liburuekin: "Bizitzaren atea dukegu heriotza"eta "Heriotzaren ataria dugu bizitza" 2013an argitaratutakoak.

Bisita dinamizatuak ikastetxeentzat

El Museo ofrece visitas dinamizadas para los alumnos de DBH y bachiller.

Oiasso Museoak bisita dinamizatuak antolatu ditu BHI ko eta batxilergoko ikasleei zuzenduta.

Helburu hauek ditu:

  • “Ikimilikiliklik bidekidekaria” ikuskizuna ezagutzera eman.
  • Ikuskizuna egin zen gizartearen testuinguru politikoa eta soziala azaldu.
  • Hizkuntza oinarrian dutela, sormena eta ahozko zein idatzizko adierazpena
    sustatu.
  • Josean Artzeren olerki lanak ezagutu.

Iraupena: ordu eta laurden.

Informazio gehiago izateko edo plaza erreserbatzeko: 943.63.93.53 / info-oiassomuseo@irun.org



Museo Romano OIASSO
c/ Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
Tel.: +34 943 63 93 53 - info-oiassomuseo@irun.org