
.:"Krisi ekonomikoa, kultur ondarea eta museoak" XIV. KongresuaEuskal Herriko Unibertsitatea - San Telmo Museoa. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). 18-19 de Octubre de 2018 2008ko Lehman Brothers banketxearen porrotak egungo krisi finantzarioaren eta ekonomikoaren abiapuntua erakusten du. Depresio Handiaz geroztik izan den krisi larrienetzat jo dute, eta bere ondorioak oso kaltegarriak izan dira: aurrekontu publikoetan murrizketak, herstura neurriak, langabezia, zorpetzea, kontsumoaren uzkurdura, pobrezia, desberdinkeriak areagotzea... 2009ko uztailaren 9an Nazio Batuen Batzar Orokorrak azaldu zuen moduan, krisiak ondorio sozial, politiko eta ekonomiko latzak izan ditu. Zalantzarik gabe, kultur arloak, orokorrean, eta kultur ondareari dagokion eremuak, berezik i, jasan izan dituzte ondorio horiek ere.
Kongresu honen helburua honako hau izango da: krisi finantzarioak eta ekonomikoak eraginda, kultur ondare -eta museo- arloan jorratzen ari diren politika, estrategia eta ekimen berriak aztertzea eta horiei buruz eztabaidatzea. Kongresuak bi atal izango ditu. Alde batetik, ponentzi konbidatuak izango dira eta, bestetik, komunikazio askeak. Komunikazioen proposamenak bidaltzeko epea 2018ko ekainaren 4an bukatuko da.
:.Bidasoako XVIII. Nazioarteko Zinemaldi ArkeologikoaIrun, 2018ko Azaroaren 19tik-24ra arte. Pelikulak bidaltzeko epea irekitaIrungo Oiasso Erromatar Museoak Bidasoako XVIII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa aurkeztu du, Irungo Udalak antolatuta. 2018ko azaroaren 19tik 24era izango da; eta helburua da jendeari arkeologia ezagutzera ematea, arkeologoek egindako lanen ondorioz prestatu diren ikus-entzunezko lanen bidez eta lan horien sustapena eta dibulgazioa ziurtatuz.
Pekikulak bidaltzeko epea maiatzaren 15era arte irekita egongo da. 
:. Martxoak 8: Emakumearen Nazioarteko Eguna
Elkarrizketa, Handia filmagatik Makillaje eta Ile-apainketaren Goya saria irabazi duen Ainhoa EskisabeliAinhoa Eskisabel duela 46 urte jaio zen Donostian. Makillatzaile eta ile-apaintzaile lanetan aritu izan da telebista, antzerki, opera, argazkigintza eta modako proiektu askotan eta askotan, baina batez ere zine-alorrean ibili da. Julio Medemen “La ardilla roja” pelikulan makillatzaile-ikastun gisa jardun ondoren sortu zitzaion bokazioa. Parisen ikasi zuen, makillaje profesionaleko eskola batean, eta handik aurrera lan eta lan hasi zen tokiko, nazioko eta nazioarteko filmetan, produkzio txiki zein handietan. Pribilegiatutzat dauka bere burua asko miresten dituen zuzendariekin eta -berak dioen bezala- “beren interpretazioekin zur eta lur utzi nauten” aktoreekin kolaboratu duelako. Filmatze-lanetan aritzen delako ere izan du Europako eta Amerikako leku askotan barrena ibiltzeko aukera.
|