Urdanibia Plaza


AYUDAS A LA NAVEGACIÓN eu

Saltar al contenido eu.

Ir al menú principal eu.


Menú selección idioma eu


Irungo Alde Zaharra berritua Gune berri bat betiko plazarako
- Urdanibia Plaza
Logotipo Ayuntamiento de Irun
Irun.org - Irun
  • Hasiera
  • San Martzial karrika berrurbanizatzeko proiektua

San Martzial karrika berrurbanizatzeko proiektua

San Juan plaza eta Urdanibia plaza eta horren ingurua berriz urbanizatzeko egindako lan handien ondoren, orain, bi eremu horiek modu naturalean lotzen dituen San Martzial karrikak erabateko berrikuntza behar duela agerian geratu da. Kaleak hobekuntza estetikoa behar du eta, gainera, saneamendu-sistema modernizatzeko lanak egin behar dira, lehenago esandako toki horietan egin den moduan.

Gainera, asmoa da kale hau ondo-ondoan den Sarjia parkearekin zuzenean lotuko duen igarobide atsegin eta erakargarri bihurtzea. Parke horretako berdeguneari eta zuhaitzei eta jolas eta topaleku gisa duen eskaintzari garrantzi handiagoa eman nahi zaio, kalearekin duen integrazioa hobetuz, orain dauden kota-diferentziak eta horma bidez egindako bereizketak gordez.

Proiektua 2016an jarriko da martxan, eta inguruko bizilagunen, merkatarien eta entitateen iritzia kontuan hartuta egin nahi da.

 

 

 
 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun