 |
|
| “IRUN HIRIA” BINAKAKO VIII. IBILALDI NEURTUA irtengo da
Luis Mariano pentsiodunen etxetik. Antolatzailea: Makila
elkartea. |
 |
|
| “EUSKOPHIL’06” FILATELI ERAKUSKETA, Bidasoako Filateli
eta Numismatika Elkartearen eskutik. FICOBAn, ordutegia:
17:00-20:30 |
 |
|
| Ekainaren 22tik 25era, Martindozenea Gaztelekun, “Tren-maketazaletasunaren
lau egun” ERAKUSKETA aurkeztuko
dute.Ordutegia: 18:00-21:00, hilaren 22, 23, 24 eta 25ean;
hilaren 25ean, 11:00-13:00etara ere bai. Antolatzailea:
Bidasoako “7301” Trenaren Lagunen Elkartea. |
 |
|
| Uranzu pilotalekuan, KURPIL KIROLAK AFIZIONATUEN 54.
ESKU-PILOTAKO TXAPELKETA. Antolatzailea: Kurpil Kirolak
Pilota Elkartea. |
 |
|
| 2006ko San Pedro eta San Martzial jaien Agurtze ofiziala,
Carlos Etxepare Zugastiren eskutik. Udaletxeko Areto
Nagusian. |
 |
|
| San Juan plazan, ohizko SAN JUAN ZUHAITZA jarriko da. |
 |
|
| San Juan plazan, AURRESKUA, suaren inguruan, Kemen
dantza taldearen eskutik. |
 |
|
| ALKATE jaunak piztuko du sua. |
 |
|
| Urdanibia plazan, MAKRO DISKOTEKA ABEL eta ASIER
Djekin; hasieran, DJ KOZI eta DJ HR DJ irundarrek jardungo
dute. Talde-aldaketaren tartean, ZEZENSUZKOA |
 |
|
| Kale Nagusian, TRUMOIAK IKUSKIZUNAREN hasiera (nahi
duenak parte har dezake), Kale Nagusitik San Juan plazara
joango da. Santiagoko Deabruak elkarteak antolatzen du.
Gomendioa parte hartu nahi dutenei: erabili bakero-arropa
edo kotoizkoa, lepo-itxiduna, mauka luzeak, zapia, txapela
eta oinetako malguak eta itxiak. Udalak ez du erantzukizunik
hartuko, ekitaldi honetan okerrik gertatuta ere. |
|
| |
|
|