Irundar maiteok:

Egun hauetan, Irun San Pedro eta San Martzial jaiak prestatzen ari da, ilusioz beteta; eta guztiok kalera ateratzeko zain gaude, egun kuttun horiek gozatzeko, gure familiakoekin eta lagunekin batera, gure alderik atseginena eta alaiena jai-giroan erakutsiz.

Lerro hauen bidez, urtero bezala, zuengana nator egun horietan egingo diren ekitaldietan parte har dezazuen animatzera; eta era berean animatu nahi zaituztet nork bere neurrian laguntzera, egun horiek jai-giroaren eredu izan daitezen. Oroitzapen ugari dauzkagu egun berezi horiena, eta aurtengoak ere izan daitezela oroigarri.

Une egokia ere bada hiri bizia garela ospatzeko; izan ere, azken urteotan, hiritar guztien laguntzarekin, asko ari da eraldatzen eta hobetzen. Guztiok gara rotagonistak bide horretan; eta gure aurrean agertu den ilusio-garaio hori robetxatzen eta hartan laguntzen ere jakin behar genuke, zuhurtziaz, baina baita itxaropenaz ere, bizikidetza egunetik egunera guztiontzako hobexeagoa izango den itxaropenaz.

Era berean, nire eskerrik onena adierazi nahi nieke jai-programako ekitaldiak antolatzen jardun duten guztiei, bereziki, hiriko klubei eta elkarteei, haien laguntzarik gabe ezin izango baitziren egin haibeste ekitaldi eta hain askotarikoak. Halaber, aurte ere berriz eskertu beharrean nago mantentze eta garbitze-lanetako langileek eta boluntarioek eta poliziek egiten duten lana, ahalegin handia egiten baitute kaleak egoera onean egon daitezen eta jai-egunak normaltasunean igaro daitezen. Azkenik, ongietorri beroena egin nahi nieke egun huetan hiria ezagutzera eta jai hauetan gurekin gozatzera etorriko diren guztiei; eta, lerro hauen bidez, oroimina ere agertu nahi nuke, aurten egun hauetan, arrazoiak arrazoi, gure artean egon ezin izango direnen alde.
 
GORA IRUN!
GORA SAN MARTZIAL!

ALKATEA

ALKATEA
José Antonio Santano Clavero
   
 
2006ko San Martzial
Jaietako egitaraua

[ 1.396 kb ]
       
 
Bandoa San Martzial 2006