| |
Ibarlako Udal mintegian 90.000 landare lantzen
dira bi denboralditan banatuta. Gure Irungo hiriko lore-multzoetan
eta lorontzietan aldatuko dira landare horiek.
Negu garaian gehien egiten den espeziea pentsamendua da, baina ahuntz-prakak,
dragoi-muturrak, ilen kultibatuak, azalore apaingarriak, oroiloreak,
San Jose loreak... ere hazten dira.
Uda aldean landare mota gehiago lantzen dira: ageratoak, tageteak,
tabako apaingarriak, rudbeckiak, daliak, koleoak, zintak.... Eta
beste espezie ugari.
Urtero espezie berriak sartzen dira esperimentatu eta berritu ahal
izateko. |
|