| |
Irunek, 58.000 biztanleko hiri honek, 432.000tik
gora metro karratu ditu berdegune, parke, pasealeku eta lorategietan.
Hiritar bakoitzeko azalera berdea 8 m2 dira gutxi gora-behera.
Espazio horien mantenuak ahalegin handia eskatzen du urte osoan
zehar, bai pertsona aldetik bai ekonomia aldetik, urtean 600.000
eurotik gora gastatzen dira eta 34 lagun aritzen dira horretan lanean.
Halaz ere, ahalegin horiek ez dira aski, eta guztion laguntza behar
da gure parkeak, gure loreak, gure lorategiak Irunen guk nahi dugun
bezala ager daitezen.
Foileto honen bidez hiriko berdeguneak, ekoizpen-mintegia, eta biztanleko
azalera berdea handituko duten eta zifra europarretatik gero eta
hurbilago jarriko gaituzten proiektu berriak ezagutzera eman nahi
ditugu, eta batik bat, hiritar guztien aldetik laguntza handiagoa
lortu nahi dugu, oinarrizko jokaera batzuk adieraziz.
Aldez aurretik eskerrik asko guztion eta guztiontzako Irun honetan
elkarbizitza hobea izan dadin laguntzeagatik. |
|