Irungo Udala
Parkeak eta Lorategiak. Ekoizpen-Mintegia
Hiriko parqueak. San Martzial.
 
Aisiarako eremu hau San Martzial mendi ezagunean dago, mendi horren benetako izena Aldabe Mendia den arren. Ekainaren 30ean, San Martzial egunean, Irundar ugari joaten da bertara, 1522an frantsesen aurka irabazitako gudu ospetsua oroitzera. Irundar askorentzat mendia derrigorrez bisitatzeko beste egun bat maiatzaren 15 da, San Isidro eguneko Erromeria egiten baita egun horretan.

Eremu honetan ermita historiko bat dago, taberna-jatetxe bat, picnic lekuak, komunak, eta abar, eta leku ezin hobea da Txingudi Badia, Aiako Harria eta Jaizkibel mendia ikusteko, eta asteburu eguzkitsuetan familiarekin eta lagunekin bazkaltzeko.

1997. urtean San Martzialeko lurrak Antolatzeko proiektua onartu zen. Eremu honetan 5.406 m2-ko azalera berdea dago, eta bertan platanoak, xarmak eta Celtius australis, Acer platanoides eta konifera zuhaiztiak ikus daitezke, eta baita zuhaixka ugari ere, rododendro, eurip, callistemon eta abar.

FITXA TEKNIKOA
Mantendutako azalera: 5.406 m²
  San Martzial parkearen planoa.
 
IBILBIDEA PARKEAN BARRENA
1 Errododendro zuhaiztia
2 Pic-Nic. Platanoen azpian
3 Almeza samaldak