Irun Informazioaren Gizartean
Informazioaren Gizartearen garapenera bere harri-kozkorra ekarri nahian eta informazioren gizarte hori gure hiritarren eguneroko bizitzan integra dadin, Irungo Udala, eta baita Bidasoa Bizirik, Bidasoa Eskualdeko Ekonomia Garapenerako enpresa publikoa ere, hainbat jarduera bideratzen ari dira Informazio eta Komunikaziorako Teknikak (IKT) sustatu eta hedatzeko eta teknika horiek hiritarrengana hurbiltzeko:
Egindao ekintzak
  • Udal web guneko zerbitzuak hedatzeko jardunaldiak: publizitate kanpainak, irun.org zerbitzuak erabiltzeko ikastaroak udalerriko telebistan, lehiaketak, erakusketa publikoak (Web-aren asteburua), etab.
  • Udal Liburutegian Mikroteka zerbitzua irekitzea. Zerbitzu horrek 4 leku eskaintzen ditu edozein pertsona Interneten sartzeko, intereseko erreferentzien intranet batez antolatu eta lagunduta. 2000ko ekainean jarri zen abian.
  • Edonork Internet erabili ahal izateko zerbitzua zabaldu da. Zerbitzu horrek gazteentzako 2 leku ditu Gazte Informazio Bulegoan. 2000ko urtarrilean jarri zen abian.
  • Irungo Udalaren parte-hartzea hainbat foro eta jardunalditan (Expo Internet Euskadi 2000, Gizarte bat Guztientzat -Bilbo 2001, Teleforo Avilés 2001, eta abar), toki administrazioan IKTen aplikazioaren inguruan gure ulermena zabaltzeko, eta hori IruNet XXI proiektuan gorpuzten da.
  • 2001eko urrian Irunen "Administrazio Publikoa Informazioaren Gizarte berrian" izeneko jardunaldiak antolatu ziren. Informazio eta komunikazio teknikak udal zerbitzuen jardun praktikoan aplikatzen dituzten esperientzia nazionalik garrantzitsuenetako batzuek eta nazioarteko bi esperientzia oso aipagarrik hartu zuten parte; bata Europakoa zen eta bestea Ipar Amerikakoa. Eta bertaratutako jende mordoak gure aurreikuspen eta ahalmenak gainditu zituen (link microsite-ra).
  • Cibernariuma sortzea. Gune publiko bat da, eginkizun bikoitza duena: batetik, Interneten sartzeko gela publiko eta doakoa izatea, eta ia 30 ekipo izango ditu horretarako; eta, bestetik, Interneten erabileran eta aplikazioan prestatzeko gunea izatea. Maila eta aplikazio?eremu ezberdinak izango ditu, eta horretarako 20 ekipo, ikusentzunezko sistemak eta abar izango ditu. Cibernariuma Irungo Udalaren, Bidasoa Biziriken eta gizarte eragile nagusien artean garatutako Enpleguaren aldeko Itunaren baitan sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzako KZ guneen sare barruan dago. Abian jartzeko data: 200eko abenduan.
  • IruNet Terminalen Sarea ezartzea. Interes publikoko Internet zerbitzuetan (irun.org eta beste 500etik gora gune, herritarren zerbitzukorako direnak) edonor sartzeko 7 ekipo jarri dira abian. Erasoen kontra babestutako ekipoak dira, eta beti eraikin eta lokal publikoen barrualdean daude (HAZ, Udal Liburutegia, RENFE geltokia, merkataritza guneak,...). Abian jartzeko data: 2002ko martxoa.
  • 2002an Internet arloko sari garrantzitsuenetan parte hartzea: autonomia-mailan (Buber), eta estatu-mailan, iBest. Emaitza bikainak lortu ditu.
Aurreikusitako jarduerak
  • Gaztelekua eraikitzen ari da Oñako Baroia izeneko eraikinean. Leku horretan hainbat gela eta zerbitzu egokituko dira gazteen artean informazio eta komunkazio tekniken erabilera sustatzeko. Aurreikusita dago 2002ko uztailean irekitzea.
  • IruNet Terminalen Sarea ezartzen bukatzea. Guztira 12 ekipo izango dira. Aurreikusitako data: 2002ko iraila.
  • Ikasketa-gela, autoikasketa-gune gisa eratua, gizartean zegoen eskariari aurre egiteko. Erdi-mailako eta goi-mailako ikasketak egiten dituzten ikasleek ikasteko eta taldeka lan egin ahal izateko gela da. Internet gela bat izango du, eta 6 lanpostu. Aurreikusita dago 2002ko udazkenean irekitzea.
  • Hainbat komunikazio eta zabalkunde ekintza, herritarrengan irun.org zerbitzuen erabilera sustatzeko.