


|
Informazioaren Gizartea, zerbitzu iturri eta teknologia berrien bidez pertsonak elkarren artean komunikatzeko eta elkarri hurbiltzeko tresna den aldetik, aukera eta erronka benetan garrantzitsua da eta gure Udalak, gure hiriak, ez du horren kanpoan geratu behar. Esparru horretan, Udal honek zerbitzu eta modernitate bokazioa izan du beti, eta Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzu bat (HAZ) sortu izana horren erakusgarri, zerbitzu hori beste administrazio askorentzat erreferentzia izan baita eta izaten ari baita, eta bokazio horrek teknologia-garapenak gure eskuetan jarri duen erronka berri honi ekitera bultzatu gaitu: Internet, administrazioa hiritarrengana gehiago hurbiltzeko bide gisa, HAZaren eta 010 Telefonoaren bidez ematen diren zerbitzuak arindu eta zabaltzeko, eta funtzio publiko partehartzaile eta demokratikoagoa lortu ahal izateko. |
![]() |
|
Halatan,
Irungo Udala IruNet XXI Proiektua
garatzen ari da. Proiektu horrek hainbat programa eta jarduera zehatz
jasotzen ditu Informazioaren Teknologien aukeretaz behar bezala baliatzeko,
teknologia horien garapena bultzatzeko eta gure hiritarren eguneroko
bizitzan sartzeko.
|
|