PDF Format
 
 
Zure txakurra hirian  
Betebeharrak  
   

Konpainiako animalia batek poz handia ematen digu, baina era berean gure gain hartu beharreko betebehar batzuk ere ekartzen dizkigu. Jarri dezagun, bada, guztiok geure partetik, gizaki eta animalien elkarbizitza albait atseginena izan dadin.

Txakurrak identifikatuta egon behar du: txakur guztiek egon behar dute erroldatuta eta identifikatuta horretarako ezarriko zaien mikrotxip baten bidez. Animalia galduz gero, sistema hori baliagarria izanen da non dagoen jakiteko; halaber, txakurra lapurtzeko arriskua ere murriztu egiten da.

Eraman ezazu behar bezala: gogoan izan lotuta eraman behar duzula toki publikoetan.

Bil itzazu gorozkiak: txakurra paseatzera eramaten duzunean eraman ezazu zeurekin plastikozko poltsa edo bestelako baliabideren bat gorozkiak hartu eta zakarrontzietan uzteko. Gogoratu gorozkiak ez direla ongarria (aitzitik, belarra erre egiten dute). Hori egitea funtsezkoa da kutsatzen diren gaixotasun nagusienetako batzuei aurre egiteko, eta gainera gainerako hiritarrei zikinkeria eta eragozpenak saihesteko.

Udalak helburu horrekin 62 zakarrontzi berezi jarri ditu hiriko eskaerarik handieneko tokietan, eta 20na poltsa higieniko dituzten 4.000 kutxatxo emango dizkie sektoreko denda eta profesionalei dohainik bana ditzaten (izakinak bukatzen diren arte).

 
   
   
 
 
 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org Irun por el civismo