Irun
hiri bizia, modernoa eta gaztea da, besteekiko jarrera solidarioa, tolerantea eta errespetuzkoa duten gizon eta emakumeez osatua.
Orain da garaia espiritu hau hiri-lurraldera ere helarazteko. Guztiok egin behar dugu gogoeta Irun bizikidetza gune dela, denok partekatzen baitugu eszenatoki bera. Norberaren etxetik eta gune pribatu eta murriztuetatik haratago, hiria da gure harremanaren markoa, eta nola gure etxea, halaxe nahi dugu hiria, zaindua, garbia eta polita, erosoa eta atsegina.
Horregatik uste dugu, iritzietatik eta interes pribatuetatik haratago, beharrezkoa dela Irungo gizon eta emakume guztiek, eta orobat entitateek, elkarteek eta instituzioek hiriarekin konpromiso bat sinatzea, hura hobetzeko helburu nagusiarekin.