+Laburren Saila
Sekula historiak ikusten aspertzen ez zaretenontzat hemen jarraitzen dugu, "Labur gehiago" atal paraleloarekin.
Publiko leiala zarete eta kultura gosea duzuena, eta antolatzaileok zera nahi dugu, atal hau zeuona balitz bezala har dezazuela. Zuek osatzen duzue epaimahai gaztea eta zuek erabakitzen duzue nor den atal honetako irabazlea. Irabazten duen obra berriro azken egunean proiektatuko da, klausurako ekitaldian.
Urte batzuetatik hona gizarte gaiak ukitzen dira batez ere film hauetan; esan dezatela gero, gazteei ez diela ezer axola!!
Horregatik antolatzaileek egun bat erreserbatu dute gizarte gaia duten film laburretarako, eta urte askoan iraun dezan espero dute.
Beste egun batean animazio-lanez gozatuko duzue (film laburra egiteko beste modu bat) eta, jakina, beste egun batean umorea izango da protagonista, premia ederra daukagu guztiok eta!!!
Gozatu!Gozatu!
Hitzaldi aretoan ikusiko dugu elkar, 19:15ean.








