XIII Certamen de cine eta video 2008 - XIII Irungo Zine eta Bideo Gaztea Lehiaketa
Irungo Udala Logotipoa
Film Laburren Rallya CORTOCIRCUITO
Entradas Gratuitas - Sarrerak doan

Epaimahai Ofiziala

Carlos J. Plaza,
Donostia kultura

1970ean jaio zen, Valentzian. 1994tik Donostia Kultura Zine Unitatean lan egiten du, hainbat jaialdi eta ziklo antolatzen, eta Nosferatu aldizkariaren argitalpenean. Aldi berean, unitate horretako komunikazioaren eta irudiaren arduraduna da, eta Zine Fantastiko eta Ikarazkoaren Astean ematen direnen hautaketa-batzordeko kidea da. Giza Eskubideen Zinemaldian parte hartzen du eta Surfilm Festibalaren komunikazio arduraduna da. Donostiako Zinemaldirako eta Euskal Filmotekarako hainbat argitalpenen arduraduna izan da, baita Zine Fantastiko eta Ikarazkoaren Asteak argitaratu dituen liburuena ere. Horrez gain, Tabula 35 mm liburuaren egilekide da. (2007).

Gorka Merchan,
Zuzendaria

Gorka Merchan Donostian jaio zen 1976an; zine ikasketak egin zituen Saroben eta bere lehen film laburra, "PRIMERA PERSONA", nazioarteko KIMUAKen katalogoan egon zen; ondoren filmatu zituen "LORA" ,"ELEKTRIKA", fikziozko dokumentala eta "PREPARACIÓN", Eduardo Chillida Belzunce margolariari buruzko film labur dokumentala, zeina 2008ko edizioan Donostiako Nazioarteko Zinemaldirako hautatu baitzuten; zinemaldi horretan bertan egin zuen bere estreinaldia "LA CASA DE MI PADRE" luzemetraiarekin, protagonistatzat Carmelo Gómez, Emma Suárez, Juan José Ballesta, Verónica Echegui eta Alex Angulo... zituena. Gaur egun "LA CASA DEL ENIGMA", film margotuaren preprodukzioan dabil.

Naiara Arnedo,
Aktorea

Donostian jaio zen Naiara 1984ko martxoaren 27an. Bere prestakuntza TAEn (Donostiako eszena arteen tailerra) hasi zuen; aldi berean Granadako LAVIeBEL antzerki konpainiarekin ikastaroak egiten zituen. Bere prestakuntzarako ibili da eszena-arteekin ere esperimentatzen, esate baterako Jaime Buhigasekin, “clown” gisa Els Joglarseko Pep Vilarekin, eta kamera aurreko interpretazioan, berriz, Iñaki Aierrarekin.

Gaur egun telebistan egiten den "MI QUERIDO KLIKOWSKY" sailean egiten duen papera dela-eta ezagutzen du jendeak; badaramatza 7 denboraldi Arrateren papera egiten telesail horretan. La Sextak ematen duen "QUÉ VIDA MAS TRISTE" telesailean ere jarduten du, Susanaren pertsonaia interpretatuz. Txandaka aritzen da telebistan eta antzerkian; antzerkian "COMIDA PARA PECES" obran paper nagusietako bat dauka. "NASDROVIA CHEJOV" eta "ATAQUE VERBAL" piezetan ere jardun du.

 
Logotipo Diputación Foral de GipuzkoaLogotipo Gobierno VascoLogotipo Kutxa.netLogotipo Ayuntamiento de IrunLogotipo Caja LaboralLogotipo AlcampoLogotipo Kunsthal
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun