Aurkezpena
1993an, Irudi eta Soinuko ikasle gazte talde batek eta ikusentzunezkoetan interesatuta zeuden beste batzuek egindako proposamenetik abiatuta sortu zen "Irungo Gazte Zinema eta Bideoaren Zikloa". 1993tik 1995era, lehiaketa izaera gabeko Erakustaldi formatua izan zuen jarduera honek, baina 1996an, aurreko edizioetako errealizadore zein zuzendari gazteengandik jasotako iritziekin bat eginez, garrantzi handiko jauzi bat eman zen, eta Lehiaketa maila eman zitzaion jarduera horri.
Aurten abenduaren 26, 27, 28 eta 29an, Amaia KZ-n egingo da Lehiaketa. Bertan, aukeratutako lanak atal hauetan proiketatuko dira: Zinemako Sail ofiziala, Bideoko Sail ofiziala eta Film gehiago Saila.
Jarduera honek berebiziko erakarpena eta interesa sortzen ditu gazteengan, eta hori ikusten da emanaldi horiek izan duten asistentzia kopuru handian (iaz 1.400 bat ikusle).
Esan behar da errealizadoreek garrantzitsutzat hartzen dituzten film laburren lehiaketen zirkuituaren partaide dela jarduera hau, eta jasotako lan kopuruaren arabera, hala dela egiaztatzen da: 216 lan edizio honetan (83 lan ZINEMA formatuan, eta 134 BIDEOAN), horietatik 34 film labur aukeratu dira hiru sail hauetan eskaintzeko:
- ZINEMAKO Sail ofiziala: 13 obra
- BIDEOKO Sail ofiziala: 12 obra
- Film gehiago Saila: 9 obra
- Bidasoa Saila: 6 obra
Sail Ofizialeko irabazleak, zineman zein bideo modalitateetan, Epaimahai Ofizial batek hautatuko ditu. Aurten, kide hauek osatuko dute epaimahaia: Naiara Arnedo aktoreak, Carlos J. Plaza Donostia Kultura zine unitateko komunikaziorako arduradunak eta Gorka Merchan zuzendariak.
Gainera, bi sailetan lehiaketara aurkezten diren film labur guztiek Publikoaren Saria jasotzeko aukera izango dute.
Antolatzaileek, gainera, Film gehiago sail paraleloaren aldeko apustua egiten segitzen dute, zeina Hitzaldi Aretoan egingo baita hilaren 26, 27 eta 28an, 19:15ean. Sail horretan ofizialean parte hartzen ez duten baina beren interesgarritasunagatik lekua merezi duten film laburrak proiektatzen dira.
Ikuisentzunezkoen munduarekiko zaletasuna duten gazteek osatzen dute Epaimahai Gaztea, zeinak epaituko baitu sail honetako Film Labur Onenaren Saria, hautatutako filmen artean. Irabazten duen film laburra hilaren 29an proiektatuko da Sari-banaketa eta Amaiera Ekitaldian.
Orientazio gisa, adierazi behar da sail honetako film laburrak gaika daudela sailkatuta: hilaren 26an proiketatzen diren labur guztiak umoretsuak dira; hilaren 27koak (larunbata) animazio-film laburrak dira, eta hilaren 28koek (igandea) oinarri soziala dute.
Bidasoa Sailari dagokionez, esan behar da sail paralelo bat dela eta bertan jasotzen direla eskualdeko zuzendariek egindako lan guztiak. Aurten sei film labur (bost bideo formatuan eta bat zine formatuan) aukeratu dira Bidasoako Film Labur Onenaren sarirako. Aurtengoan, proiekzio hauek emango dira: abenduaren 20an, Martindozenea Gaztelekuan, 19:00etan eta abenduaren 23an, asteartean, Amaia KZ-ko Hitzaldi Aretoan, 20:00etan.
Irungo KUNSTHAL Arte Plastikoen Eskolako ikasle gazteek diseinatzen dute Lehiaketaren material grafikoa (kartela eta eskuko programa); horrez gain, Amaia KZ-ren gelaurrreko girotzeaz ere arduratzen dira, betiere beraiek sortu eta proposatutako gai batetik abiatuta. Beraiek ere sortu zuten sail guztietako irabazleek jasotzen duten estatuatxoa.
Finkatu egiten da interes handiko programa bat, zeinak gazteentzako esperientziak eta iritziak elkartrukatzeko espazioa sortzen baitu.
Cristina Laborda,
Delegada de Juventud del Ayuntamiento de Irun
Irungo
Udaleko Gazteriako Ordezkaria.








