Krisia eta diseinua
Autora de la gráfica:
Marta Yugueros (Kunsthal).
Autora de la escenografía:
Sonia (Proyecto y Dirección de Obra).
Tomás Carrascal Gallardo,
Kunsthal, Irungo Arte Plastiko eta Diseinu Zentroko irakaslea.
Aurten Zinema eta Bideo Jaialdiaren alderdi estetikoari zegokionez zer-nolako gaiak gara zitezkeen aztertzean, proiektuen tutore naizen honek, eta jakinki gaia oso-oso erabilia dela, adierazi nuen abiapuntu gisa krisiaren kontzeptua, "krisia" itxuraz dena ukitzen duen hori (ekonomia, politika, balioak…), har zitekeela. Nozitu, espekulatu, ohartarazi, mehatxatu… hori dena egiten da krisiarekin!! . Berehalaxe baztertu zen nire proposamena, eztabaida handirik gabe: egia da, bista-bistakoa da gaia, oso (eta aprobetxatzen dena).
Baina gainera esan behar da konturatzen naizela diseinatzeko ofizio honetan krisia lan-prozesuaren parte dela, oso-oso ezaguna egiten zaigun kontua. Horiek horrela, aurtengo jaialdiaren –eta beste edozeinen , eta are gehiago, gure inguruan ditugun pieza diseinatu guztien- proposamen grafiko eta eszenografikoak, berez, nahiz eta horrela iruditu ez formari eta gaiari dagokienez, krisi egoera batzuetatik abiatzen dira; Krisia fase interesgarri bezala hartuta: z alantzak aktibatu egiten baikaitu, ikertzera eramaten, probatzera, esperimentatzera, aurrebisualizatzera… "har" hori, gure kasuan diseinu-alorrekoak diren erantzun berriak ekarriko dituena, edozein fasetan pizten baita sortzeko: enkargu baten aurrean, premia funtzional jakin baten aurrean, konponduko duen norbaiten parte hartzea eskatzen duen egoera baten aurrean… gauza horietaz arduratzen den pertsonak, harik eta ardatz egokiak aurkitu arte, ezinbestean egin behar dio aurre krisialdi bati: kontzeptu, forma, teknika eta ekonomiari dagokionez batez ere.
Eta esan liteke, esku artean dugun gaiaren harira, aurtengo irudiari dagokionez kontua oso proposamen bisual eta estetikoetara lerratu dela: zineak "liluratuta" daukan pertsona (gaztea, lehiaketan parte hartu ohi dutenak bezala), partzialki antzaldatua, diziplina honen ezaugarri diren elementuen bidez (kartelak, egun hauetan hirian ikus zitekeen grafika), eta girotze ez figuratu, abstraktu baten bidez, textura, kolore, musika eta abarrez sentsazio bila-edo dabilenarena…eta "krisia" orientazio-testu horretan (era nabarmenean edo nolabait ere probetxu ateraz ?) narrazioaren hari gisa utziko duena.
Nolanahi ere, eta gizartearen egungo egoera den bezalakoa izanik… izan zaitezte sortzaileak/irudikorrak!! Jarrera horrek gauzak beste modu batera ikusten laguntzen baitu-eta, dudarik gabe.








