castellano
Azken Portu
Irungo Udala logotipoa
Azken Portu

Berriak

Azken Portuk gainditu egin ditu abonatu aurreikuspenak

Dagoeneko, 3.475 abonatu daude. Ikastaro berrietan matrikulatzeko epea irailean irekitzen da.

Azken Portuko udal kiroldegi berriak, gaur egun, 3.475 abonatu dauzka guztira, kirol instalazio berri hau inauguratu zenetik lehen lau hilabeteak igaro direnean. Abonatu kopuru horrek gainditu egiten du kiroldegiko arduradunek funtzionamenduko lehen hilabeteetarako aurreikusi zuten kopurua; esaten zuten 3.500-4.000 inguru izango zirela lehenengo urtean. Horrenbestez, estreinaldiaren balantzea oso positiboa izan da.

Helduak izan dira gehien abonatu direnak; guztira, 2.340. Bestalde, Kirolaren Udal Patronatuak, guztira, 139 abonu erregistratu ditu “K+” eredu berrian. Abonu horrek aukera ematen du Artalekuko eta Azken Portuko kiroldegiak erabiltzeko.

Neguko ikastaroak

Azken Portuko kiroldegiak, dagoeneko, prest dauka urrirako, azarorako eta abendurako jardueren eskaintza. Berritasuna da izen-emateak zuzenean egingo direla, aurretiko izen-ematea egin beharrik gabe. Irailaren 17an hasiko dira abonatuentzako. Epea irailaren 28ra arte egongo da irekita. Hilaren 26a eta 28a bitartean izena eman ahal izango dute ikastaroetara Azken Portuko kiroldegiaren eskaintzan interesatuta dauden abonugabeek.

Hiru hilabete horietarako eskaini diren ikastaroen barruan, maila guztietako igeriketa-ikastaroak daude, umeentzako nahiz helduentzako; gainera, badira ikastaroak ezgaituentzako eta 6 hilabete eta 3 urte bitarteko haurrentzako bereziki diseinatu direnak. Eta era berean, ikastaro-eskaintzaren barruan daude Aquaerobic-Gym, Aquasalud, Aerobic, wellness (mantenimendu-gimnasia), Master Gym (31 adina), Yoga, Pilates eta Cycling.

Iraileko bulego-ordutegia

Azkenik, gogoratu, informazioa eskatu edo abonua egin nahi izanez gero, Azken Portuko kiroldegiko bulegora joan daitekeela, edo deitu 943 631 799 telefonora. Kiroldegiko iraileko ordutegia: astelehenetik larunbatera, 08:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Instalazioa 7:00etatik 22:00etara dago irekita erabiltzaileentzako, astelehenetik larunbatera, eta 9:00etatik 14:00etara, igandeetan.

Irun, 2007ko abuztuaren 28a

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun