Instalazio modernoa eta ondo ekipatua
Erabat zaindu dira diseinua, eraikuntzako materialak eta eskainiko dituen prestazioak, Azken Portu zentro modernoa eta ondo ekipatua izan dadin, erabiltzaileen erasotasunean pentsatuta eta mugitzeko arazoak dituztenentzat egokituta. Gainera, kanpoan aparkaleku bat izango da, hirurogei toki inguru izango dituena, instalazioko erabiltzaileek erabiltzeko.
Eguzki-plakak dauzka, Udalak ekin dion programa globalarekin jarraitzeko, asmoa baita energia berriztagarriaren sistema jartzea hiriko udal eraikinetan, energia gutxiago xahutze aldera eta ingurumena gutxiago kutsatzeko.
Honako modalitate hauek egiteko aukera izango da kiroldegi berrian: lehiaketako igeriketa, ikasteko igeriketa, saskibaloia, boleibola, mahai-tenisa, gimnasia, fitness, eskola-kirola, aretoko kirolak.
Azken Portu kiroldegi berriak, gehienez, 7.000 bazkide hartuko dituela uste da. Izena ematen duten bazkide kopuruaren gehikuntza honela kalkulatzen da:
- 3.500-4.000 lehenengo urtean.
- 5.000 bigarren urtean.
- 5.500 hirugarren urtean.
- 6.000 laugarren eta bosgarren urteetan.
Egutegia
- MARTXOA
- Jendeari ezagutzera emateko kanpaina
- APIRILA
- Azken Portu inauguratuko da eta bisita gidatuak hasiko dira, informazioa eta izenemateak. Ate irekien egun bat egongo da.
- MAIATZA
- Instalazioak martxan jarriko dira.
Behe Solairuak
- Hiru kirol areto handi:
- Irakasteko gimnasioa 225m²
- Fitness aretoa 450m²
- Kirol aretoa 140m²
- Funtzio anitzeko areto txikia, 60m² cicling-erako
- Aretoetarako eta kanpoko pistarako aldagelak
- Komunak eta beste instalazio orokor batzuk
- Kanpoko patioa
Lehenengo Solairua
- Harrera-lekua eta bulegoak
- Hiri Spa
- 8 kaleko igerilekua (16,67 x 25m.)
- Irakasteko igerilekua (16,67 x 8m.)
- Igerilekurako eta Sparako aldagelak
- Solarium terra igerilekuan ondoan
- Balio anitzeko pista
Bigarren Solairua
- Taberna-kafetegi-jatetxea, 675 m2, zati daiteke
- Igerilekuetako harmailak, 250 lagunentzako tokia
- Bilera-aretoa

