castellano
Azken Portu
Irungo Udala logotipoa
Azken Portu

Abonuak "neurrira"

Azken Portuko kiroldegi berriarekin kirol instalazioen eskaintza zabaldu egingo da; eta malguagoa eta "pertsonalizagarriagoa" ere izango da abonu-modalitateei dagokienez.

Horrela, Artalekuko erabiltzaileak, nahi badute, aldatu ahal izango dira instalazio berrietara; eta Kirol Patronatutik egingo da bidezko kuoten likidazioa. Azken Portura lehen aldiz abonatu nahi dutenek dagokion txartela eskuratuko dute. Azkenik, abonatu batek bi instalazioak erabili nahi baditu, "Txartela K +" egingo zaio; horren kostua zertxobait handixeagoa izango da.

Esto quiere decir que, a partir de la apertura de Azken Portu, convivirán tres tipos de abono y dos modelos de gestión distintos. Cada usuario podrá consultar, tanto en las oficinas de Artaleku como en las del nuevo polideportivo, cúal es la opción que más le interesa en su caso, atendiendo al tipo de actividades que quiera realizar y al número de miembros de su familia que estén también interesados en abonarse.

Horrek esan nahi du, Azken Portu irekitzen denetik, hiru abonu mota eta kudeatzeko bi eredu desberdin egongo direla. Erabiltzaile bakoitzak kontsultatu ahal izango du, bai Artalekuko bulegoetan eta bai kiroldegi berrian, zein den gehien interesatzen zaion aukera, egin nahi duen jarduera motaren arabera eta familia berean abonatu nahi duen kide kopuruaren arabera.

Gimnasio

Oraindik tarifetako bat onartzea geratzen da, zehazki txartela K+ abonuarena, eta aurreikusita dago martxoan egingo den Udal Batzarraren ohiko bilkuran onartuko dela. Ordutik aurrera, hiritarrek aukera guztiak ezagutu ahal izango dituzte komenigarriena iruditzen zaiena baloratzeko. Badago denbora, izan ere, apirileko hainbat astetan Azken Portu kiroldegia irekita egongo da hiritarrei instalazioa erakusteko bisita gidatuen bitartez. Aukera ederra izango da kiroldegiko langileekin batera posibilitate desberdinak baloratzeko. Era berean, ate irekien egun bat jarriko dela aurreikusten da, hiritar guztiek ekipamendu berria ezagutu ahal izan dezaten. Kalkulatzen da kiroldegiak normaltasunez funtzionatuko duela maiatzean.

 

Abonu motak


KIROL TXARTELA

Egun indarrean dagoena. Artalekuko zerbitzuak erabiltzeko da (ordutegi jakin batzuetan instalazio batzuk prezio bati lotuta daude). Ez dira sartzen gidatutako jarduerak (monitorearekin), aparteko prezioa dute eta. Kiroletako Udal Patronatuaren barnean dauden beste instalazioetara sartzeko aukera ematen du (adib.: XXX). Banakako abonuak eta abonu familiarrak egin daitezke.
AZKEN PORTU

Azken Porturako bakarrik izango den abonu berria. Instalazio honetara sartzeko aukera ematen du eta gidatutako jarduera batzuk ere (monitorearekin) sartzen ditu, adibidez, aerobic, mantenu gimnasia, etab. Abonu guztiak banakakoak dira, baina hobarien erregimen bat aurreikusten da familia beretik zenbat pertsona abonatzen diren kontuan hartuta, hala nola titularraren adinari begiratuta.
TXARTELA K+

Abonu berria, Kirol Txartelaren eta Azken Portuko abonuaren eskubideak biltzen dituena, hau da, Artalekura nahiz kiroldegi berria sartzeko aukera ematen du kostu gehigarri bat ordainduz. Tarifa zehazteko dago, Udal Batzarrak onartzeko zain.
 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun