2018ko LUIS MARIANO LEHIAKETA


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


XIV. Nazioarteko kantu lehiaketa Luis Mariano
2018ko uztailak 11 - 14 | Irun
Logotipo Ayuntamiento de Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Concurso Canto Luis Mariano - Irun

Pianistak

Patxi Azpiri

Patxi Aizpiri Mugica

Donostian jaio zen 1969an eta Piano Karrera ikasi zuen bere jaioterriko Kontserbatorioan, Blanca Burgaleta andrearen zuzendaritzapean. Orkestra Zuzendaritza ikasketak Baionako Kontserbatorioan egin zuen Robert Delcroixekin. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren bekarekin, hobekuntza ikasketak egin zituen Laussaneko “CIEM-MOZART” Pianoko Nazioarteko Eskolan Fausto Zadrarekin eta Oviedon Tsiala Kvernadzerekin.

Piano emanaldiak eskaini ditu, baita ganbara-musikako taldekide gisa ere, Europa osoko hirietan. Bakarlari gisa aritu izan da Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin, Amadeus Ganbara Orkestrarekin eta Gaztela-Leoneko Orkestra Sinfonikoarekin. Hainbat grabaketa egin ditu irratirako eta telebistarako (EITB, RTVE, RNE, Radio France, eta abar). Sari asko jaso ditu, bai bakarka bai Ad Limitum Duoko kide gisa eta Catalin Bucataru biolinistarekin batera.

Hainbat maisuren aginduetara lan egin izan du ( Ricardo Mutti, Claudio Abbado, Loorin Maazel, Jesús López Cobos, Victor Pablo Pérez, Corrado Rovaris, …). Pianista laguntzailearen lanetan, instrumentu eta ahots interpretariekin jarduten du (Ainhoa Arteta, Sara Matarranz, Asier Polo, Catalin Bucataru, Adolfo Gutiérrez, Gabriel Ureña, …).

Donostiako Orfeoiko zuzendariordea eta pianista izan da (1995-2006), eta Donostiako Aita Garayoa eta San Ignazio abesbatzetako zuzendaria. Sortu zenetik, 2011ra arte, Errepertorioko irakasle izan da Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioa). Irakasle espezialista izan da Oviedoko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan (2007-2010) (2012-2013). Oviedoko Operako Abesbatzako zuzendaria eta pianista kontzertadorea Oviedoko Operarako (2005-2015). Epaimahaikide, “Ciudad de Logroño” Nazioarteko Kantu Lehiaketan (2015, 2016). Irakaslea, Madrileko Goi Mailako Kantu Eskolan (2017).

2012tik, Princesa de Asturias Fundazioko Nazioarteko Musika Eskolako Irakasle Klaustroko kidea da. Lehenengo ediziotik, pianista da Irungo “Luis Mariano" Nazioarteko Kantu Lehiaketan. Gaur egun, Errepertorioko irakaslea da Madrileko Errege Musika Konstserbatorioan eta Madrileko Katarina Gurska Goi Mailako Zentroan.

Javier Pérez de Azpetia

Itziar Barredo

Pianista bilbotarra, ahots-errepertorioan espezializatua. Maisu errepikatzailea eta bitarteko maisua izan da operako berrogei izenburutan baino gehiagotan, Operaren Lagunen Bilboko Elkartean eta Sevillako, Madrileko, Bartzelonako eta Kanari Handietako opera-denboraldietan. Era berean, pianista ofiziala ere izan da Musika Gaztearen Kantu Lehiaketa Nazionalean, Bilboko “Pedro Unanue” Nazioarteko Kantu Lehiaketan, Iruñeko “Julián Gayarre” Nazioarteko Kantu Lehiaketan eta “Ciudad de Logroño” Nazioarteko Kantu Lehiaketan, eta baita hainbat maisuk (Jaume Aragall, Teresa Berganza, Carlos Chausson, Ana Luisa Chova, Aquiles Machado, Gianni Mastino, Isabel Rey eta kantuko Ana María Sánchez) emandako ikastaro eta masterclass zenbaitetan ere. Hamar urtetik gora egin ditu Alfredo Kraus Musika Elkarteak antolatutako Bizkaiko Musika Udaberrietako pianista izaten, aurren berritan desagertu den arte. Espainiatik kanpo, kontzertuak eman ditu zenbait kantarirekin Alemanian, Frantzian, Italian, Grezian eta Polonian, eta baita Uruguain, Ipar Carolinan eta Pennsylvanian ere.

Lau disko dauzka merkatuan: “Cantar del alma”, Fernando Latorre behe-baritonoarekin batera; “Bihotzeko Amalur”, Ainhoa Garmendia sopranoarekin eta Pello Ramirez txelistarekin batera; “Playing Opera”, Vicente Olmos Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronpeta-solistarekin batera (diskoak zilarrezko domina jaso berri du Kaliforniako Global Music Awards sarietan); eta laugarren bat, piano bakarlarirako Jesus Kerexeta euskal konpositorearen obrekin osatua.

Pedagogia aldetik, Kantu Departamentuko zuzendaria eta Errepertorioko irakaslea izan da Musikenen, zenbait ikastarotako zuzendaria eta pianista Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Arte eta Kultura Topaketetan eta zuzendari pedagogikoa Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdian. Gaur egun, Errepertorioko irakaslea da Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioan eta Musikene Euskal Herriko Musikako Goi Mailako Zentroan.

Zernahi informaziotarako

Irungo Udala • Kultura Arloa
LUIS MARIANO NAZIOARTEKO KANTU LEHIAKETA
Plaza Urdanibia, s/n • 20302 Irun
T. 00 34 943 505 407
E. cultura@irun.org


PIE DE PÁGINA

Cookie Politika | Erabilerraztasuna
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun