2018ko LUIS MARIANO LEHIAKETA


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


XIV. Nazioarteko kantu lehiaketa Luis Mariano
2018ko uztailak 11 - 14 | Irun
Logotipo Ayuntamiento de Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Concurso Canto Luis Mariano - Irun

Epaimahaia

Irungo Udalak izendatuko duen nazioarteko epaimahaian musikagintzan adituak egongo dira. Jarduteko zozketa-unean jakinaraziko da epaimahaiaren osaera. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

Vincenzo de Vivo

Vincenzo de Vivo
Epaimahiaren presidentea

Vincenzo De Vivo (Salerno, 1957). Hainbat kultur erakunderekin kolaboratu du, zuzendari eta kontsultore gisa, 1982tik. Arte-zuzendaria izan da Erromako Operan, Boloniako Comunale Antzokian, Jesiko Pergolesi Spontini Jaialdian eta Cantiere Internazionale d`Arte-n, Montepulcianon. Gerente nagusiaren ondokoa ere izan da Valentziako Palau de les Arts-en; arte-kontsultorea Genovako Carlo Felice Antzokian eta Trevisoko Comunale Antzokian; arte-zuzendariaren ondokoa, Napoliko San Carlo Antzokian; Veneziako La Fenice Antzokiko arte-antolakuntzako gerente artistikoa, eta Sienako Accademia Musicale Chigianako Kontseiluko kidea. Lan egin du RAIn, Stuttgart-eko SDRn eta Schwetzinger Festspiele-n.

Epaimahaiko kide da musikako nazioarteko hainbat lehiaketetan, Belgikan, Brasilen, Txinan, Finlandian, Korean, Frantzian, Italian, Errusian, Espainian, Turkian eta Japonian.

Zenbait entsegu argitaratu ditu opera italiarrari buruz, eta idatzi-libretoak ere bai konpositore askorentzat: (Dall'Ongaro, Ferrero, Festa, Rendine, Taralli). Era berean, erritmo-itzulpenak ere egin ditu opera italiarretan, Bizet-ena, Mozart-ena, Offenbach-ena eta Strauss J. jr-ena.

Gaur egun, arte-zuzendaria da Napoliko Teatro di San Carlon eta Osimoko Accademia di Arte Lirican.

Eskolak ematen ditu Erroman, Santa Cecilia Kontserbatorioko ikastaroetan, eta Milan Accademia della Scalarekin, Boloniako Scuola Operarekin eta Trevisoko I Teatrirekin kolaboratu izan du.

Carmen Arbizu

Carmen Arbizu

Irunen jaio zen. Kantu eta Piano ikasketak egin zituen irakasle-ikasketak egiten zituen bitartean Iruñako “Pablo Sarasate” Kontserbatorioan. Madrileko Goi Mailako Kantu Eskolan ere ikasi zuen, eta han, eskolak jaso zituen Félix Lavillaren eskutik. Eta Parisen, Paul Schilhawsky eta Gerard Souzay maisuen zuzendaritzaren pean.

Nafarroako Unibertsitateko Musika Gelakoa eta Pablo Sarasate Ahots Laukotekoa izan zen. Errezitaldi, oratorio eta zarzuela ugaritan kantatu du Espainia osoan.

Kantuko irakasle titularraren plazak lortu zituen oposizioz Bilboko eta Oviedoko kontserbatorioetan; han hasi zuen irakasle-ibilbidea. Geroago, kantuko katedratikoaren plaza lortu zuen Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan. Irakasle-lanetan ziharduela, doktoretza-ikastaroak egin zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Kantuko Departamentua zuzentzen du Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan. Bere ikasleetako batzuek hainbat kantu-sari irabazi dituzte nazio zein nazioartean.

Ahots teknikako eta interpretazioko eskolak eman ditu Oviedoko Unibertsitatean, Zaragozako Kontserbatorioan, Nafarroako Koruen Federazioan, Iruñeko Orfeoian, Iruñeko Ganbara Koralean, Easo Abesbatzan eta Donostiako Orfeoian. 1992 eta 1998 bitartean, musikako ahotsa izan zen Ateneo Navarron.

Sei urtetan, Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioko zuzendaria izan zen. Arte Irakaskuntzetako Kontseilu Nagusiko kide izendatu zen Hezkuntza Ministerioan.

Gaur egun, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea da.

Juan Carlos Sancho

Juan Carlos Sancho

Bilbon jaioa, musikarekin duen harremanetik, honako hau aipatu beharko litzateke:

1980an, Barakaldoko Orfeoian sartu zen, eta solista gisa ere parte hartu zuen bertan. 1982/83 urteetan, Consuelo Azcoaga irakaslearekin egin zituen kantu-ikasketak, eta Bilboko Ganberako Koruan sartu zen.

Musika kudeatzeko alorrean, 1984an, Barakaldoko Orfeoiko presidente aukeratu zuten. Gerora, Zigor Korua sortu zuen, eta bertako presidente aukeratu zuten. Entitate horretatik, laguntza eman zuen, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Musikaren Urte Europarra koordinatzen eta Guridiri eta Arriagari Omenaldia egiten.

Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketaren Batzorde Betearazle Sortzaileko kide zelarik, hiru ediziotan lagundu zuen, eta baita Irabazleen Operak antolatzen ere.

“Cantata por la Paz” libretoaren egilea da; 1990ean estreinatu zen Bilbon (Santiagoko Katedralean). Antzerki Lirikoaren Munduko IV. Kongresuaren proiektua erredaktatzen ere lagundu zuen, eta hainbat komunikabideetan ere kolaboratu izan du, Musika Klasikoaren munduarekin zerikusia duten zenbait artikulu argitaratuz.

1991n, IBERKONZERT Musika Agentzia sortu zuen, eta gaur egun, bertako Presidente Exekutiboa da.

Aldo Salvagno

Aldo Salvagno

Salernon jaio zen Aldo Salvagno, Italian, eta Musikaren Historiako diploma atera zuen, ohorezko matrikula lortuta, DAMS Unibertsitatean, Bolonian, baita Konposizioko diploma ere, Boloniako Kontserbatorioan.

1994an hasi zen orkestra zuzendaritzan, Bolonian bertan, eta, gerora, laguntzaile iraunkor izateko kontratatu zuten, Messinan (Sizilian), Vittorio Emanuele antzokian, 1995etik 1997ra bitartean, korua, orkestra eta bakarlariak prestatzeko. Aldi berean, Soldaduaren historia zuzendu zuen (Stravinski), Boloniako Kontserbatorioan, baita hainbat kontzertu ere.

2016an, La bohème (Puccini) zuzendu zuen, Festival Puccini di Torre del Lago jaialdian; Perla arrantzaleak (Bizet), Espainian; eta La traviata eta Trobalaria, Ferraran (Italia).

2015ean, Romeo eta Julieta (Gounod) zuzendu zuen, Espainian; Tosca, Pesaroko Rossini Orkestrarekin Italian eta Espainian barrena egin zuen biran; eta Don Pasquale obraren bira.

2014an, Urte Berriko Kontzertua zuzendu zuen, Mentonen, Europa jauregian; Maitasunaren elixirra, Latinan, D'Annunzio antzokian; Pesaroko Rossini Orkestrarekin Madama Butterfly obra emateko Italiako iparraldean (Pesaroko Rossini antzokian; Teatro Consorziale di Budrio antzokian; Centon, Borgatti antzokian; eta abarretan) eta Euskal Herrian (Donostian, Victoria Eugenia antzokian; Gasteizen; Irunen; eta Arrasaten) egin zuen bira; eta Maitasunaren elixirra eta Meza txiki ospetsua (Rossini).

2013an, Luisa Miller zuzendu zuen, Turinen, Superga Nichelino antzokian; Errauskine, Italian (Teatro Consorziale di Budrio antzokian eta Imperian, Cavour antzokian) eta Irunen, Amaia Kultur Zentroan; kontzertu liriko bat, Tokion; Rigoletto, Budrion; Hernani, Leccon (Milanen); eta Alargun alaia, Irunen.

Sinfonismoari dagokionez, hainbat orkestra zuzendu ditu, hala nola Turingo Orkestra Filarmonikoa, West Australian Symphony Orchestra, Melbourne Opera Orchestra, Adelaide Symphony Orchestra, Kyotoko Orkestra Filarmonikoa, Piamonteko Orkestra Filarmonikoa, Grossetoko Orkestra Sinfonikoa, Arturo Toscanini Orkestra Sinfonikoa (Parma), Italiako Nazioarteko Orkestra, Maderna Orkestra (Forlì) eta Città di Ferrara Orkestra. Nazioarteko hitzordu esanguratsuei dagokienez, berriz, nabarmentzekoa da kontzertu ugari zuzendu dituela Europan eta Asian –bat, Verdiren heriotzaren urteurrena ospatzeko, Milanen, Errege Jauregian, 2001ean–, baita Piamonteko Orkestra Filarmonikoak Suitzan eta Alemanian barrena egindako kontzertu bira eta Lunge edo maitasun profanoa kantata erlijiosoaren munduko estreinaldia ere (Calderara).

Australian, Madama Butterfly (lehenengo bertsioa) zuzendu du, Melbourne Opera Orchestrarentzat, 2004an; Madama Butterfly eta Turandot, Adelaiden, Hego Australiako Estatu Operan, 2006an eta 2008an; La fanciulla del West, West Australian Operarentzat; eta Mathy kantu sariketaren XXV. gertaldiko finala, Perthen, 2009an.

2002an, lehen aldiz aritu zen Japonian (zehazki, Nagoyan), Il tabarro eta Cavalleria rusticana zuzentzen, eta, 2004an, Madama Butterfly zuzentzera gonbidatu zuten, Kyoto Concert Hallera –2006an, 2008an, 2010ean eta 2011n, itzuli egin zen–. Ipar Amerikan, berriz, 2005ean aritu zen lehenengoz, Dearborneko, Livoniako eta Plymoutheko orkestra sinfonikoak zuzentzen.

2002an, Piamonteko Orkestra Filarmonikoko zuzendari nagusi izendatu zuten, eta, 2007an, Anselmo Colzani kantu sariketako zuzendari musikal, Teatro Consorziale di Budrio antzokian. Era berean, Irungo antzokiko orkestra zuzendaria izan da, eta ahots masterclass batzuk eman ditu: Herbehereetan eta Italian, June Andersonekin; Frantzian, Parisko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean; Japonian, urtero, 2003tik; Australian, 2006an, 2008an eta 2009an; Txinan, 2012an; eta Frankfurteko Operan. Gainera, unibertsitate mailako eskolak eman ditu, Boloniako Unibertsitatean, 1998tik 2000ra bitartean, eta Stefano Pavesiren bizitza eta obrari buruzko liburu bat idatzi du (LIM, Italia, 2016).

Azkenik, 2009an, Ero eta Leandro opera (Bottesini) grabatu zuen, DVDan eta, lehen aldiz munduan, Roberto Scandiuzzi baxuarekin grabatu du, Dynamic etxearentzat.

Ana María Sánchez

Ana María Sánchez

Eldan jaio zen (Alakant). C.E.E.ko Orfeoi Polifonikoko kide gisa iritsi zen musikaren mundura. Filologia Hispanikoan lizentziatua da, Alakanteko Unibertsitatean; 2000an, "Arteen Urrezko Erramua" eman zion unibertsitateak.

Kantuko karrera Alakanteko “Oscar Esplá” Musikako Goi-Kontserbatorioan ikasi zuen Dolores Perezekin, eta Madrileko Kantuko Goi-Eskolan, Isabel Penagosekin eta Miguel Zanettirekin. Han, karrera-amaierako “Lola Rodriguez de Aragon” Sari berezia lortu zuen.

Besteak beste, euskal musikako interpretazio onenaren Saria jaso zuen Bilboko Kantuko Nazioarteko IV. Lehiaketan (1992), eta bigarren saria, Italian, “Città di Enna” Nazioarteko XXX. Kantu Lehiaketan (1993).

Palma de Mallorcan debuta egin ondoren (Nabucco), gonbidapen ugari jaso zituen Europako eta Amerikako antzoki nagusietan kantatzeko. Haren errepertorioan, operako berrogei rol baino gehiago daude, eta horien emanaldiak Ganberako eta Oratorioko Musika kontzertu eta errezitalekin partekatzen ditu.

Bere grabazio diskografikoen artean, honako hauek nabarmentzen dira: La vida breve, M. de Fallarena; El Pesebre, P. Casalsena; Maror, M. Palaurena; Réquiem, G. Verdirena; Zarzuela, zenbait egilerena; Dúos de Zarzuela, zenbait egilerena; Concierto Lírico de ópera y zarzuela, Ildegonda, E. Arrietarena; Gernika, F. Escuderorena; Juan José, P. Sorozabalena eta Le roi de Lahore, J. Massenet-ena. RTVEko honako saio hauek grabatzen ere parte hartu du: Gala Lírica II, Damas del Canto, El dúo de La Africana, Voces de Zarzuela eta Clásicos Populares 9.

Bere jarduera profesionala irakaskuntzarekin partekatzen du, Donostiako Musikenen eta Bartzelonako Lizeoko Kontserbatorioan Kantuko klaseak emanez. Akademiko Numerarioa da Valentziako Real Academia de Bellas Artes de San Carlosen, eta jaso berri du Real Orden del Mérito Civil-eko Encomienda de Número delako saria.

Espainiako Musikako Nazioarteko Unibertsitate Ikastaroko kantu arloko irakaslea Konpostelan. Alacanteko Óscar Esplá Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Interpretazio eta Ikerketa Masterrean kantu irakaslea.

Zernahi informaziotarako

Irungo Udala • Kultura Arloa
LUIS MARIANO NAZIOARTEKO KANTU LEHIAKETA
Plaza Urdanibia, s/n • 20302 Irun
T. 00 34 943 505 407
E. cultura@irun.org


PIE DE PÁGINA

Cookie Politika | Erabilerraztasuna
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun