2018ko LUIS MARIANO LEHIAKETA


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


XIV. Nazioarteko kantu lehiaketa Luis Mariano
2018ko uztailak 11 - 14 | Irun
Logotipo Ayuntamiento de Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Concurso Canto Luis Mariano - Irun

LUIS MARIANO:
Biografia

Centenario Luis Mariano
Luis Mariano

Luis Mariano Irunen sortu zen, 1914ko abuztuaren 13an. Gaztetandik interes handia erakutsi zuen musikaren eta zinearen aurrean. Bere zaletasuna gogo bizi bihurtu zen René Barberis zinemagilea Bordelera etorri zenean "Ramuntxo" filma errodatzera. Erensoika abesbatzak, bertako partaide baitzen Luis Mariano, parte hartu zuen filma errodatzeko lanetan, eta gure maisuak urte latzak bizi zituen arren, ezezaguna izateari utzi zion eta Bordeleko Arte Ederretako Eskolan izena emateko erabakia hartu zuen.

Ikasle izaki, Luis Marianok La Caveau Bordeleko kabaretean egiten zuen lanari esker bizi zen, kabaret horretan gauero abesten baitzuen. Bertan ezagutu zuen André Varón gaste enpresari frantsesa, lirikarekin zeharo maiteminduta zegoena. André Varón lagun mina izan zuen Luis Marianok, eta enpresari frantsesak diruz lagundu zion hasierako urteetan eta Parisera egin zituen aurreneko ihesaldietan.

Garai hartan Raphael Canarioren Orkestran abesten hasi zen, tropikoko erritmoak eta tango leunak, "Gardelen erara". Orkestra horrekin grabatu zuen aurreneko diskoa eta disko horretan abeslari solista gisa aurkezten zen gure abeslaria. Denbora gutxian bere maisuak baino ospetsuagoa zen eta aipatutako grabazioa urrezko disko izan zen Argentinan.

1939an Bordeleko Musika eta Deklamazio Eskolan eman zuen izena, albora utzi zituen Arte Ederretako ikasketak. Une horretatik aurrera kantuari eta operari emana biziko zen. Luis Marianok kanturako zituen sena eta dohainak ikusirik, Miguel Fontecha tenore ospetsuari aurkeztu zioten. Geroago Parisa jo zuen eta Comédie Françaisen izena eman zuen Maurice Escande maisuarekin interpretazioa lantzeko.

Luis Mariano G. Donizettiren Don Pasquale opera komikoan abestu behar zuen tenorea ordezkatzeko aurkeztu zen, eta arrakasta handia izan zuen. Parisen eta beste hiri batzuetan Pucciniren hiru opera ospetsuenak interpretatu zituen: La Bohème, Tosca eta Madamme Butterfly.

1945ean, "La Belle de Cádix" filmaren estreinaldiarekin batera, izar bihurtu zen. 1948an bira bat egin zuen Casablanca eta Rabat hirietan; geroago arrakastaz arrakasta ibili zen Madril, Lisboa, Kanada, Mexiko eta beste hiri askotan.

1959. urterako Luis Marianok 23 film interpretatu zituen, bost milioi baino disko gehiago saldu zituen.

Oso ospetsua eta ezaguna izan zen bizi izan zen artean, eta Frantzian Chevalier, La Piaft eta Montand izan zituen lehiakide.


PIE DE PÁGINA

Cookie Politika | Erabilerraztasuna
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun