Irun KZ GUNEA


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo KZ Gunea
Logotipo de Bidasoa activa Logotipo Ayuntamiento de Irun
KZ GUNEA - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Zer da KZ Gunea?

KZ Guneko gela

KZgunea telezentroek sare publikoa osatzen dute, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Informatikako eta Telekomunikazioetako Zuzendaritzara atxikia, eta EUDELLehio berri batean irekiko da Euskadiko Udalen Elkartearen laguntzarekin hitzarmenak garatzen ditu Euskadiko udalekin, udalerri bakoitzean telezentroak ezartze aldera.

KZgunea programa 2001ean sortu zen, 2002-2005 Informazio Gizarteko Euskadi Planaren baitan, zeinak ekimen asko aurreikusten zituen euskal hiritarrak Informazioaren Gizartean sar zitezen. Gaur egun, KZgunea bere II. Belaunaldian dago, izen hau duela: Euskadiko Agentzia Digitala.

Programaren helburua da doako zentro publikoen sare bat eratzea Euskadiko udalerri guztietan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan prestatzeko eta haiek erabiltzeko, horretarako jarduera zabalak eginez hiritarrentzako eta enpresa txikientzako.

Horrela, KZgunea zentro publikoa da, non hiritarrak behar dituen instalazioak aurkitzen dituen Interneten ibiltzen eta Saretik nabigatzen doan ikasteko, eta horretarako, monitoreen laguntza eskaintzen du, erabiltzaileak prestatu eta/edo laguntzeko.

Irungo Udalak Informazioaren Gizartearen garapena bultzatzen du, eta horretarako, Interneten aldeko apustua egiten du, hiritarrei zerbitzuak errazten dien bidea den aldetik. Horrela, bada, jada 2000. urtean IruNet XXI Plana egin zuen, Informazioaren Gizartea hirian bertan garatzeko. Plan horretan, “Internet guztiontzat” programa sartzen zen. Programa horrek hainbat ekipamendu ezartzea eta teknologia berrietatik urrunen dauden gizarte-sektoreentzako bereziki diren ekintza ugari garatzea ahalbidetu du. Helburu nagusia izan da, eta oraindik ere bada, irundar guztiak Internet erabiltzen ikastea, gero eta aukera eta zerbitzu gehiago dituela aprobetxatuz.

KZgune hangiago eta hobeto kokatuago batean inbertituz, Irungo Udalak Administrazio Elektroniko orokorra eta bereziki H@Z zerbitzuak zabaltzeko azpiegitura eskaini nahi dizkie hiritarrei eta enpresa txikiei.

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun