Eskrituratu ondoren esleipendunek Irunviri eskainitako bigarren eskuko etxebizitzak (etxebizitza erabilia) esleitzeko, 2009ko azaroaren 27an, “Babes publikoko etxebizitzak azalera-eskubideko erregimenean bigarren eta geroko besterentzeak esleitzeko prozedura onetsi zuen Irunviko Administrazio Kontseiluak”.
Geroko esleipendunak izendatzeko, prozedura horren II. Tituluari jarraiki, zozketa egin da 2011eko urtarrilaren 28an, Notario aurrean, esleipendunen zerrenda ordenatzeko.
Emaitza banaka begira daiteke Irunviren web orriko “begiratu zure egoera” atalean.
Etxebizitza horietarako aukera izateko, eskaeran etxebizi erabiliaren erosketako laukia markatu behar da. Horrela markatzen duten eskaera berriak esleipen-zerrendako azken tokian izango dira, eskaera-egunaren arabera ordenatuta.
|