IRUNVIren hasierako orrira joan Ayuntamiento de Irun  / Irungo Udala

NABIGAZIO LAGUNTZAK

Eduki nagusira joan.

IRUNVIREN MENU NAGUSIA:

  943 50 57 20
Eliza kalea, 6 - - IRUN
goizez: 9.30 - 13.30h
arratsaldez: 16.30 - 18.30h

  e-mail: irunvi@irun.org  
AVS Euskadi

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

BABES PUBLIKOKO ETXEBIZITZAK (BPE)
Izen emateak - Eskaria
Baldintzak
Eskaria
Aldatu
 
Eskaera
   
 

Etxebiztza eskatzaileen Datu Basean inskribatu ahal izateko. Eskariak eta betekizun orokorrak zein eskaria bete ahal izateko instrukzioak eskuragarri daude IRUNVI bulegoan.

Nahi izanez gero, WEB orritik imprimatu dezakezu eskaera horria, bete eta sinatu. Ez ahaztu hura bete aurretik, argibideak irakurtzea.

Dena den eskaera IRUNVIn aurkeztu beharko da behar bezala bete eta beharreko dokumentazioa bildu ondoren, erregistratzeko.

   
   
   
ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
   
 
  IDENTIFIKAZIORAKO
 
  • Bizikidetza unitateko 14 urtetik gorako kideen Nortasun Agiriaren, pasaportearen edo egoitza - txartelaren fotokopia.
  • Familia Liburuaren fotokopia, 14 urtetik beherakorik baldin badago.
  • Banatze edo dibortzio kasuan, epai judiziala eta hitzarmen erregulatzailea
  • Familia ugaria izanez gero, Familia ugaria Liburuaren fotokopia
   
  MINUSBALIOTASUNETARAKO
 
  • Dagokion erakundearen Ziurtagiriaren fotokopia mugikortasun murriztuko minusbaliotasunaren izaera eta baldintza egiaztatuz; zehazki “garraio publiko kolektiboak erabiltzea galarazten dioten mugikortasun arazoak dituela erabakitzeko baremoa” espezifikatuz.
  • Dagokion erakundearen Ziurtagiriaren fotokopia Ezindu psikikoen izaera eta baldintza egiaztatuz.
   
   
  DIRU SARRERAK ZIURTATZEKO
 
  • PFEZ Gipuzkoan aitortzera behartuta bazaude edo aitortu baduzu, ez duzu dokumentazioa aurkeztu beharrik.

  • Dokumentazioa honako kasuetan aurkeztu beharko duzu:

    1. Ekarpenik egin gabeko prestazioa jasoz gero
      • berorien ziurtagiria. (2010 URTEA)
    2. PFEZ aitortzera behartuta ez bazaude:
      • Laneko bizi-ZIURTAGIRIA Gizarte Segurantzaren Lurraldeko Diruzaintzak egina
        C/ Podavines, 1-2º - Donostia
        T. 901 502 050
        W. www.seg-social.es

        Diru-sarrerak Gipuzkoatik kanpo jasotzen badituzu, gainera honako dokumentazioa aurkeztu behar duzu:
        • Beste batentzako langilea izanez gero, enpresak edo enplegu-emaileak egindako dokumentua, orotara kontzeptu guztietan jasotako diru-sarrera gordinei buruzkoa (10-T dokumentua, zigilua eta sinaduraz) (2010 URTEA).
        • Pentsioduna edo beka, prestazio edo subsidio hartzailea izanez gero (gizarte ongizateko dirulaguntzak barne), berorien ziurtagiriak, ekitaldi horri dagozkionak (2010 URTEA).
    3. PFEZ Gipuzkoatik kanpo aitortzera behartuta bazaude edo aitortu baduzu:
      • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aurkeztutako ekitaldi horri (2010 URTEA) dago(z)kion errenta aitorpenaren/en fotokopia/ak.
   
 
igo