|
Matrimonio bidez elkartuta edo Elkarketa Zibilen Erregistroan inskribatuta dauden pertsonek babes ofizialeko etxebizitza eskuratzekotan, titulartasunak partekatua izan beharko du. Etxebizitza erostekotan, bion partaidetza-ehunekoa berbera izango da, non eta matrimonioaren edo izatezko bikotearen erregimen ekonomikoa ondasunen banaketa-erregimena ez den. Kasu horretan, kide bakoitzak etxebizitzaren titulartasunean duen partaidetza-ehunekoa desberdina izan daiteke. |