IRUNVIren hasierako orrira joan Ayuntamiento de Irun  / Irungo Udala

NABIGAZIO LAGUNTZAK

Eduki nagusira joan.

IRUNVIREN MENU NAGUSIA:

  943 50 57 20
Eliza kalea, 6 - - IRUN
goizez: 9.30 - 13.30h
arratsaldez: 16.30 - 18.30h

  e-mail: irunvi@irun.org  
AVS Euskadi

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

BABES PUBLIKOKO ETXEBIZITZAK (BPE)
Izen emateak - Baldintzak
Baldintzak
Eskaria
Aldatu
 
Baldintzak
   
  Gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen eskaerak bakarrik onartuko dira. IRUNVIren Datu-basean izena ematean, IRUNVIK kudeatutako etxebizitza babestuen esleipen guztietan parte hartzeko aukera izango da, eskaera egileak eskatutako aukeraren arabera beti ere (jabetzan edo azalera-eskubidean, alokairuan).
   
 
Etxebizitzaren beharra
 
Bizikidetza-unitateko kideetako inork ere ez du izango etxebizitzarik jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubide edo usufrukturik, eskaera hori egin aurreko bi urteetan. Legeak aurreikusten dituen salbuespenak salbu.
Babes ofizialeko edo sustapen publiko edo pribatuko beste etxebizitza baten esleipendun ez izatea eskaera egin aurreko bi urteetan. Info gehiago.
   
Egoitza
 
IRUNVIk kudeatutako etxebizitza babestuak Irungo biztanleentzat izango dira batez ere, eta gutxienez azkeneko 5 urteetan hirian erroldatua egon izatea eskatuko da.
Azken 20 urteetan gutxienez 10 Irunen erroldatuta egon beharko da, baina eskaera egiten den egunean Irungo Biztanleen Udal Erroldan inskribatua egotea ez da beharrezkoa izango.
   
Diru-sarrerak
 
Bizikidetza unitateko urteko dirusarrera haztatuak zenbateko hauen artekoak izatea:

EROSKETA

Babes Ofizialeko Etxebizitza

  • Erregimen Soziala: 9.000 € - 25.000 €
  • Erregimen Orokorra: 9.000 € - 39.000 €

Udal Etxebizitza Tasatua

  • Erregimen Soziala: 25.000 € - 50.700 €
  • Erregimen Orokorra: 25.000 € - 58.500 €

ALOKAIRUA

Babes Ofizialeko Etxebizitza

  • Erregimen Soziala: 3.000 € - 25.000 €
  • Erregimen Orokorra: 3.000 € - 39.000 €

Udal Etxebizitza Tasatua

  • Erregimen Soziala: 25.000 € - 50.700 €
  • Erregimen Orokorra: 25.000 € - 58.500 €
Mugikortasun murriztu iraunkorra duten ezinduen kasuan edo ezindu psikikoen kasuan, alokairu erregimenean babes ofizialeko etxebizitzak lortzeko aukera izateko ez da gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzeko beharrik izango, eta jabetza osoan edo azalera-eskubidean lortzeko, berriz, aski izango da 3.000,00 euroko gutxieneko sarrerak egiaztatzea.
Halaber, ez zaie gutxieneko diru-sarrerarik izatea eskatuko genero-indarkeriaren biktima izatea egiaztatzen duten emakumeei. (Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat etxebizitzaren arloko ekintza positiboko 2006ko urriaren 4ko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduan eskatutakoaren arabera.)
Diru-sarrerei dagokienean, honako hau hartuko da kontuan:
 
Pertsona banandu, dibortziatu eta alargunei dagozkien diru-sarreren zehaztapena.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden errentetatik etorritako diru-sarrera haztatuen zehaztapena.
   
  Argibide gehiago irispide erregimenari buruz gehienezko eta gutxienezko dirusarreren arabera
   
   
   
 
igo