IRUNVIren hasierako orrira joan Ayuntamiento de Irun / Irungo Udala

NABIGAZIO LAGUNTZAK

Eduki nagusira joan.

IRUNVIREN MENU NAGUSIA:

  943 50 57 20
Eliza kalea, 6 - - IRUN
Astelehenetik ostegunera:
9:30-13:30 / 16:30-18:30
Ostirala: 9:00 - 14:00

  e-mail: irunvi@irun.org  
AVS Euskadi

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Logo PERCA ALDE ZAHARRAREN BIRGAITZEA
Laguntzak eta diru-laguntzak
itzuli
 
Laguntzak eta diru-laguntzak
 
   
 

NORK ESKURATU AHAL DITU LAGUNTZAK?

Eraikinei eta pertsonei buruzko betekizun hauek betetzen dituztenak:

ERAIKINAK

  • Orokorki, 10 urteko antzinatasuna edo handiagoa dutenak, salbuespen hauekin:
    • Ez dago mugarik gas naturaleko instalazioetarako
    • Ez dago mugarik ezgaitasunen bat dutenentzat egokitzeko
    • 50 urtekoa edo zaharragoa izanez gero, EIT Eraikinen Ikauskaritza Teknikoak gomendatzen dituen jarduketak sartu beharko lirateke obretan.
  • Ohiko etxebizitza edo iraunkorra bada soilik ematen da.
  • Soilik emango da lokalen xedea kulturala, elkartzekoa, asistentziala, osasunaren ingurukoa, erlijiosoa, kirolaren ingurukoa edo administrazioa publikorako erabilera badu, baita erabilera publiko izendapena duten irabazteko asmorik ez duten erakundeen kasua bada ere.

PERTSONAK

  • Fisikoak edo juridikoak, jabeak edo usufruktudunak izan ahal dira.
  • Amiliaren diru-sarrera haztatuak ondorengoak baino txikiagoak izan behar dute:
    • Gehienez 21.000 €, zuzenenko laguntzak jasotzeko eskubidea izateko
    • Gehienez 33.000 €, finantzatze kualifikatua jasotzeko eskubidea izateko.

igo

   
 

ZEIN OBRA MOTA EGITEKO DIRA LAGUNTZAK?

Komunitatearen obretarako zein partikularren obretarako dira, eta 4 motatan sailkatzen dira:

1. MOTA: Egituraren eta eraikinaren egokitzapen-obrak.

icono mostrar/ocultar más información 2. MOTA: Etxebizitzen bizigarritasun baldintzak egokitzeko obrak (lokalak etxebizitza bilakatzeko egokitzapena sartzen da, lokal bakoitzeko bat).

Eraikuntzaren erresistentziarekin, sendotasunarekin, irmotasunarekin eta egonkortasunarekin lotutako obrak edo instalazioak dira, baita hobetze aldera egiten diren egitura zein eraikina egokitzeko obrak ere.

Mota honetan ondoren aipatzen diren obrekin lotutakoak sartuko dira:

Komunitatearen obrak:

  • Fatxadak birgaitzea
  • Kanpoko arotz-lanak ordezkatzea.
  • Estalkiak, osatzen dituzten elementu guztiak barne
  • Eraikinaren ezaugarrietara egokitzen diren igogailuak berritzea eta instalatzea, betiere erabiltzeko ibilbide globala ez bada egiten bide publikotik.
  • Iturgintza instalazioak
  • Suteen aurkako sistemen, alarmen, telefonoguneen, sareen instalazioa.
  • Elektrizitate instalazioak (indarrean dagoen araudirako egokitzea)
  • Saneamendu sareak
  • Soinuaren eta tenperaturaren isolamendua, birgaitutako elementua indarrean dagoen araudiaren parametroetara egokitzeko.
  • Berokuntza instalazio berriak edo energiaren eraginkortasuna hobetzeko egiten diren berriztapenak.

Obra partikularrak::

  • Berokuntza instalazio berriak edo energiaren eraginkortasuna hobetzeko egiten diren berriztapenak.
  • Elektrizitate instalazioak (indarrean dagoen araudirako egokitzea)
  • Lokalak etxebizitza bilakatzeko obrak.
  • Soinuaren eta tenperaturaren isolamendua, birgaitutako elementua indarrean dagoen araudiaren parametroetara egokitzeko.

icono mostrar/ocultar más información 3. MOTA: etxebizitzak egokitzeko obrak eta desgaitasunari buruzko araudia betetzekoak.

Desgaitu fisikoentzako arkitektura oztopoak kentzea dakarten obrak edo instalazioak dira, baita zentzumen-desgaituentzako egokitzekoak ere.

Mota honetan ondoren aipatzen diren obrekin lotutakoak sartuko dira:

Komunitatearen obrak:

  • Arkitektura oztopoak kentzen dituzten igogailuen instalazioa, erabiltzeko ibilbide global bat sortuz bide publikotik.
  • Bide publikotik dauden sarrerak berritzea, arkitektura oztopoak kentzeko.

Obra partikularrak:

  • Arkitektura oztopoak kentzeko egiten diren barruko berriztapenak eta zentzumen-desgaituentzako egokitzapenak.
  • Arkitektura oztopoak kentzeko egiten diren bainugelen berritzapenak (bainuontziaren ordez, dutxa jartzea).

icono mostrar/ocultar más información 4. MOTA: Eraikinaren akabera orokorra eta etxebizitzak eraikuntza egokiaren oinarrietara egokitzeko obrak

Eraikuntzaren akabera-obrak dira.

Mota honetan ondoren aipatzen diren obrekin lotutakoak sartuko dira:

Komunitatearen obrak:

  • Atariaren eta eskaileren konponketak
  • Elektrizitate instalazioen berriztapenak.
  • Berokuntza instalazioen berriztapenak.
  • Gasaren instalazioak.

Obra partikularrak:

  • Etxebizitzaren barruko berriztapenak: igeltsero-lanak, eskaiola, arotzaren barruko lanak, iturgin-lanak, elektrizitatearen eta berokuntzaren instalazioen berriztapenak, gasaren instalazioak, ikus-entzunezkoen instalazioak eta pintura-lanak.
  • Kanpoko arotz-lanak ordezkatzea.

igo

   
 

ZEIN LAGUNTZA-MOTA EMATEN DIRA?

Zuzeneko laguntza gisa, funts galdurako dirulaguntzak direla ulertu behar da, eta BEZ gabeko jarduketa aurrekontuaren aurrekontu babesgarri gisa ematen dira; obren, laguntza teknikoaren, tasen/eskubideen eta soldaten prezioak sartu ahal direlarik.

 

JABEKIDEEN KOMUNITATEENTZAKO LAGUNTZAK

  • LAGUNTZA ZUZENAK:
    Aurrekontu babesgarriaren %10, gehienez 3.000 €-koa, 1. 2. eta 3. motako obretarako.

  • DOKUMENTAZIOA

 

BIZILAGUNETZAT ETA PARTIKULARRENTZAT

  • ZERGA-ARINTZE FISKALA:
    Bertan bizi ohi diren etxebizitzen jabeek egin diren obren % desgrabatu ahalko dute, Ogasunaren irizpideen arabera (%18koa izan da 2009an).

  • FINANTZAKETA:
    • Gehienezko zenbatekoa: aurrekontu babesgarria, funts galdurako dirulaguntzak kenduta.
    • Amortizazioa: 5 eta 15 urte bitartekoa, eta ezaldia gehienez 3 urtekoa izango da..

  • LAGUNTZA ZUZENAK:
    Diru-sarrera haztatuak lortzeko diru-sarrerak jasotzen dituztenen kopurua eta bizikidetza unitatea osatzen duten kideen kopurua kontuan hartzen dira.

  • DOKUMENTZAIOA:

 

LAGUNTZA MOTAK: BIZILAGUNEN ETA PARTIKULARREN OBRAK

Diru-sarrera
haztatuak
Familia unitatearen
kide kopurua
Obra-mota
1. eta 2.
motako obrak
3. motako
obra
4. motako
obra
JASO AHAL DEN GEHIENEZKO ZENBATEKOA 5.500 € 5.940 € 2.200 €
9.000€ arte 3 edo gutxiago %35 %40 %15
4 %40 %45 %20
5 edo gehiago edo Familia Ugaria %45 %50 %25
9.001€-tik
15.000€ arte
3 edo gutxiago %30 %35 %10
4 %35 %40 %15
5 edo gehiago edo Familia Ugaria %40 %45 %20
1.5001€-tik
21000 € arte
3 edo gutxiago %25 %30 %5
4 %30 %35 %10
5 edo gehiago edo Familia Ugaria %35 %40 %15

 

LOKALENTZAKO DIRULAGUNTZAK

Elementu komunetarako zein pribatuetarako:
  • FINANTZAKETA:
    Aurrekontu osoaren zenbatekoa (kualifikatua) babesgarria
    • GEHIENEZKO ZENBATEKOA: BO etxebizitzaren balioa x m2 erabilgarriak.
    • Amortizazioa: 5 eta 15 urte bitartekoa, eta ezaldia gehienez 3 urtekoa izango da.

  • LAGUNTZA ZUZENAK:
    • Elementu komunak: Koadro bera bizilagunentzat zein partikularrentzat.
    • Elementu pribatikoak: Orokorrean, aurrekontu babesgarriaren %5.

Kontsulta itzazu salbuespenak, erabilgarritasun publikokoak aitortuak diren irabazi asmorik gabeko elkartea bada.

igo

   
 

NOLA ESKATU BEHAR DITUT LAGUNTZAK?

RUNVIren bitartez beti:
Eliza Karrika, 6.
T. 943 505 720
irunvi@irun.org

eta dokumentazio hau aurkeztuta::

PARTICULARES

  • NANaren fotokopia
  • Eskrituren kopia
  • OHZren azken ordainagiriaren kopia
  • Diru-sarrerak.
  • Udalak emandako bizikidetza-ziurtagiria
  • Obretarako udalak emandako lizentzia/eskabidea
  • Obraren aurrekontua, partidatan banakatua.
  • Proiektua egin duen teknikariaren ordainsariak (hala behar izanez gero).
  • Birgaitu behar den etxebizitzaren edo eraikinaren aldearen argazkia.
  • Ordaindutako tasen egiaztagiria.

JABEKIDEEN KOMUNITATEA

Aurreko dokumentazioaz gain
  • Administratzailearen NANaren fotokopia
  • Komunitatearen Akta, zeinetan egingo diren obren onespena agertuko baita.
  • Komunitatea titularra den kontu zenbakia egiaztatzen duen Banketxearen ziurtagiria

igo

   
 

ZEIN PROZEDURARI JARRAITUKO DIO NIRE ESKABIDEAK?

Ezer baino lehen, kontuan hartu behar da laguntzak jasotzeko eskabidea BETI obrei ekin aurretik aurkeztu behar dela eta, edozein kasutan ere, ez direla egin behar Ebazpenaren jakinarazpena jaso eta obrak egiteko udalaren lizentzia lortu aurretik.

Laguntzak emateko tramitazioaren prozedura hau da:

  • A) IRUNVIn eskabidea eta aurreko puntuan adierazitako dokumentazioa aurkeztu behar dira.
  • B) IRUNVIk dokumentazio Eusko Jaurlaritzara bidaliko du hilabete baten epean gehienez.
  • C) Eusko Jaurlaritzak 3-5 hilabeteko epe batean (6 hilabete, gehienez) erabakiko du eta emandako laguntzen zenbatekoa adieraziko du.
  • D) Obrak ezarritako epean egin beharko dira edo, bestela, gehienez urtebeteko epean.
  • E) Obra amaierari dagokion egiaztagiria aurkeztu behar da, handik aurrera laguntzak ordaindu egingo dira.

igo