|
Fase honen barnean sartzen dira Irungo Udalak Eusko Jaurlaritzari eginiko espedientea hasteko eskaera, Eusko Jaurlaritzaren Agindua espedientea tramiterako onartzen duena, eta BPB (Berritze Plan Berezia) egitea.
Irungo Udalak Irungo Alde Zaharra Berritze Integratuko Eremu (BIE) deklaratzeko eskaera egin dio Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailari, zeregin horretarako prestaturiko memoria, deskribapen eta azterketa soziourbanistikoen arabera. Horrenbestez, behin BIE deklaratzeko espedientea hasi ondoren, IRUNVIk Alde Zaharra Berritzeko Plan Berezia prestatu ahal izango du, eta horretarako, lehiaketa irekiaren prozeduraren bidez, Alde Zaharra Berritzeko Plan Berezia idazteko lanen kontrataziorako Pleguak argitaratuko ditu.
Deialdi horren barnean sartuko dira Irungo Alde Zaharra Berritzeko Plan Berezia idazteko lana, eta baita Plana tramitatzen den bitartean aurkezten diren iradokizun eta alegazioei erantzuteko txosten juridiko-teknikoak egiteko lana ere.
“Birgaitzeko Plan Berezi horiek hiri antolamenduko tresna xehatuak dira, Plan Nagusietako edo Arau Subsidiarioetako kalifikazio globalen zehaztasunak garatzeko (HAPN Hiri Antolamenduko Plan Nagusia da Irungoa) Birgaitze Integratuko Area izendatzeko espedientea ireki den hiri-lurzoruen guneetan; kasu honetan Hirigune Historikoa litzateke”. |