IRUNVIren hasierako orrira joan Ayuntamiento de Irun  / Irungo Udala

NABIGAZIO LAGUNTZAK

Eduki nagusira joan.

IRUNVIREN MENU NAGUSIA:

  943 50 57 20
Eliza kalea, 6 - - IRUN
goizez: 9.30 - 13.30h
arratsaldez: 16.30 - 18.30h

  e-mail: irunvi@irun.org  
AVS Euskadi

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Logo PERCA ALDE ZAHARRAREN BIRGAITZEA
Azterketa Soziourbanistikoa
itzuli
 
Azterketa Soziourbanistikoa
   
 
Lehenengo faseko lanak berritze eremua mugarriztatu eta eremuaren Azterketa Soziourbanistikoa egitea dira. Kontsultatu Azterlan Soziourbanistikoari buruzko informazioa. Lehenengo faseko lanak berritze eremua mugarriztatu eta eremuaren Azterketa Soziourbanistikoa egitea dira. Azterketa hori 2004. urteko azaroa eta 2005eko uztaila bitartean egin dute UR&MA S.L.ko teknikariek, eta IRUNVIren Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2005eko irailaren 30ean.
   
   
Jarduera esparrua
   
 
Mugarriztatu dugun eremua oso eremu zabala da, 100.000 m² inguru. Egia da eremu horrek hobekuntzak eskatzen dituela maila guztietan: berrurbanizazio orokorra, irisgarritasuna, trafikoa eta abar.

Urdanibia Plaza, Junkal Plaza, Urantzu Pilotalekua, Ama Xantalen ermita eta Irungo Udaletxe beraren inguruko eremua da, eta eraikin eta leku enblematikoak daude bertan. Eremu honetan bizitza soziala handia da, bertan dauden jolas, kultur eta kirol elkarte ugariak horren erakusgarri. Jarduera esparru honetan 2.109 biztanle bizi dira, eta 40,15 urtekoa da horien batez besteko adina; aski biztanleria gaztea horrenbestez. Etxebizitza kopurua 1.000 pasatxo dira (okupazio maila %90etik gorakoa da), eta tipologia nagusia PB+3PA edo PB+3PA+BC dira. Eraikuntza horietako asko handitu dira azaleran eta eraikuntza bolumenean eta hiriko jatorrizko herrigunean dute sorrera.

Oso eraikuntza berriak ere badira, eremu honetako gizarte eta hiri dinamikaren erakusgarri. Kasu guztietan egoitza izaera da nagusi, leku batzuetan baita beheko solairuetan ere.

Azterketa soziourbanistikoan jaso da Alde Zahar gisa zehaztutako espazio honen ezaugarrien azterketa. Azterketa horretan jaso dira esparruak dituen eskasi nagusiak biztanleria, espazio publikoak, trafikoa eta aparkalekuak, irisgarritasuna... bezalako aldagai nagusien azterketa xehearen bidez. Horrenbestez, neurri batzuk proposatzen dira eskasi horiek bete edo zuzentzeko.

Eraikuntza unitate bakoitzaren banakako fitxetan jaso dira esparruko egoitza higiezinetan sumaturiko eskasiak.

Berritze Plan Bereziaren bidez bideratuko dira Azterketa Soziourbanistikoan jaso diren neurriak eta jarduera proposamenak. Horretarako, administrazio publikoak egin beharreko zenbait jarduera zehaztu ditugu eta honekin batera doazen fitxetan jaso dira grafikoki. 15 milioi eurotik gorakoa da horien balorazio ekonomikoa.

Proposaturiko jardueren garrantzi eta esanahiaren arabera zehazten dira lehentasunak, lehentasun handia, ertaina edo txikia izan baitezakete.
   
   
Memoria
   
 
   
   
 
gora