IRUNVIren hasierako orrira joan Ayuntamiento de Irun / Irungo Udala

NABIGAZIO LAGUNTZAK

Eduki nagusira joan.

IRUNVIREN MENU NAGUSIA:

  943 50 57 20
Eliza kalea, 6 - - IRUN
Astelehenetik ostegunera:
9:30-13:30 / 16:30-18:30
Ostirala: 9:00 - 14:00

  e-mail: irunvi@irun.org  
AVS Euskadi

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

itzuli
Berria
 
IRUNVI-K BERE ETXEBIZITZA ESKAERA ERREGISTROA BERRITZEKO PROZESUARI EKINGO DIO
 



2017ko martxoaren 28an ospatu zen administrazio-kontseiluak "Irungo Udalaren/IRUNVIren Babes Publikoko Etxebizitza eskatzaileen Erregistroaren araudia"-ren 5. Artikulua onetsi zuen. Non artikulu honek Etxebizitzaren Eskatzaileen Erregistroan izena emateak 4 urteko baliozkotasun-epea izango duela dio. 


 


Artikulu honek jasotzen duen bezala, IRUNVIk aurten hasiko du bere Eskaera Erregistroaren berritzea, zehazki datorren azaroak 2an hasiko da gaurkotze prozesua eta 2003ko urtarrilaren 7tik 2013ko azaroaren 1a bitarte erregistratutako eskatzaileengan izango du eragina.


 


Are gehiago, hemendik aurrera, datuak urtero gaurkotuko dira, izena emanda 4 urte daramatzaten eskaerekin. Horretarako, IRUNVI-tik komunikazio pertsonalizatu bat bidaliko zaie 4 urte horiek bete dituztenei, hortaz mezua jaso ondoren, hilabeteko epea dute hauek Irungo Udalaren/IRUNVI-ren babes publikoko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan datuen berritzea eskatzeko.


 


Berritze eskaera Irungo Udalak duen Egoitza Elektronikoaren bitartez, edo IRUNVI-ren sailean Irun Txartelarekin egiteko aukera izango da. Bestalde, IRUNVI-k jakinarazten du datuak epean berritzen ez badira, automatikoki baja emango dela Irungo Udalaren/IRUNVI-ren Babes Publikoko Etxebizitzen Eskatzaileen Erregistroan.


 


Zalantzarik izanez gero, gerturatu IRUNVI-ra (Eliza kalea, 6) astelehenetik ostegunera 9:30tatik 13:30etara edo 16:30tatik 18:30etara eta ostiraletan 9:00tatik 14:00tara, deitu 943 505720 telefonora edo bidali emaila irunvi@irun.org helbidera.