IRUNVIren hasierako orrira joan Ayuntamiento de Irun  / Irungo Udala

NABIGAZIO LAGUNTZAK

Eduki nagusira joan.

IRUNVIREN MENU NAGUSIA:

  943 63 42 43
Eliza kalea, 6 - - IRUN
goizez: 9.30 - 13.30h
arratsaldez: 16.30 - 18.30h

  e-mail: irunvi@irun.org  

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

ADINEKO PERTSONA HELDUENTZAKO APARTAMENTUAK
Izen emateak - Baldintzak
Baldintzak
Eskaria
Aldatu
 
Baldintzak
   
 
Eskatutako gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen eskaerak soilik onartuko dira. IRUNVIren APHAen datu-basean izena emana baduzu, IRUNVIk kudeaturiko adineko pertsona helduentzako apartamentuen esleipenean parte hartzeko aukera izango duzu.
   
 
Adina
 

Eskatzaileak 65 urtetik gora izango ditu.

Bizikidetza unitatea bi lagunekoa izango da gehienez, (kasu honetan bigarren pertsona horrek 60 urtetik gora izango ditu)
   
Egoitza
 
Gutxienez azken 5 urteak Irunen erroldatuak izan behar dituzte; edo azken hogei urteetan gutxienez hamar urte Irungo erroldan egonak izango dira, baina ez da beharrezkoa eskaera egiten den egunean Irungo Biztanleen Udal Erroldan inskribatua egotea; edo sortzez Irungoa izatea.
   
Diru-sarrerak
 
Urteko diru-sarrera gordinak ez dira 21.376 €-tik gorakoak izango bizileku eskubiderako eta ez dira 11.839 €-tik gorakoa ere ez, errentamendurako, baldin eta bizikidetza unitateko kide bakarra bada. Bizikide unitatean bi kidek baldin badute, kopuru gorena ez da 29.597 €-tik gorakoa izango bizileku eskubidean eta ez da 15.785€-tik gorakoa izango alokairuan hartzeko.
Ondasunen konputuak ez ditu 180.000 € gaindituko bizileku eskubiderako eta ez ditu 100.000 € gaindituko alokairurako.
   
Autonomia
 
Pertsona autonomoa izan behar du, hauxe da, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko gauza izan behar du.
Ez du elkarbizitza larriki nahasiko lukeen jokabide nahasmenik izango.
Osasun erakundeetan laguntza jarraia behar ez duen eta osasun publikoko neurriak hartu behar ez den osasun egoera izango dute.
   
Etxebizitza
 
Apartamentuetako baten esleipendun suertatuz gero, eta etxebizitza izanez gero jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo usufruktuan, esleipena formalizatzen den egunetik hasi eta 3 hilabeteko epean etxebizitza hori saldu, alokatu edo zesioan emateko konpromisoa hartuko du. Denbora horretan ez bada baldintza hori bete, IRUNVIk haren alokairua bideratu ahal izango du zeregin horretarako Eusko Jaurlaritzak bere Bizigune programan dituen zerbitzuen bidez.
   
 
igo