IRUNVIren hasierako orrira joan Ayuntamiento de Irun  / Irungo Udala

NABIGAZIO LAGUNTZAK

Eduki nagusira joan.

IRUNVIREN MENU NAGUSIA:

  943 50 57 20
Eliza kalea, 6 - - IRUN
goizez: 9.30 - 13.30h
arratsaldez: 16.30 - 18.30h

  e-mail: irunvi@irun.org  
AVS Euskadi

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

ADINEKO PERTSONA HELDUENTZAKO APARTAMENTUAK
Izen emateak - Baldintzak > bizileku eskubidea
itzuli
 
 
Bizileku eskubidea esleipendunak duen bizitza osoan apartamentua eta dagozkion eranskinak okupatzeko eskubidea da.

Eskubidearen titularra hiltzean edo pertsona horrek uko egitean amaituko da eskubide hori.

Prezioaren bidez lortzen da, eta esleipendunak bizileku ohiko eta iraunkor gisa erabili behar du etxebizitza hori. Bizileku eskubidea ezin izango da saldu, zesioan eman, alokatu, edo beste pertsona baten esku utzi inolaz ere. Era berean, ezin da hipotekatu.

Ondoko gastu hauek esleipendunaren kontu eta arriskura izango dira, bizileku eskubideak irauten duen bitartean:
   
 
Notaritza, erregistro, gainbalio gastuak... eta abar. Bai eskubide hori eratzean bai deuseztatu edo iraungitzean sortzen direnak.
Hondatu izateagatik etxebizitzak, trastelekuak eta garajeak behar dituzten konponketak.
Horniduretatik etorritako gastuak (ura, elektrizitatea, gasa...eta abar).
Gastu komunak (eskailerako argia, igogailua... eta abar.)
   
 
Esleipenduna hiltzeagatik edo esleipendun horrek uko egin izateagatik bizileku eskubidea amaitzeak esan nahi du haren oinordekoei edo onuradunei hasieran jarritako zenbatekoa itzuli behar zaiela, KPIren arabera eguneratua eta urtean zenbateko globalaren %1 kenduta erabilera kontzeptuagatik.
   
 
igo