 |
Etxebizitza
eta Gizarte Gaietako Saila
Jorrailaren 15eko 7/1988
LEGEA, Agintaritza-Babespeko Etxebizitzen Jabe-Aldaketetan
Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak duen
erosteko lehentasun-eskubideari buruzkoa.
Legebiltzarrak, Agintaritza-Babespeko Etxebizitzen Jabe-Aldaketetan
Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak duen erosteko
lehentasun-eskubideari buruzko 7/1988 Legea onartu duela
jakinarazten
zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, men egiteko eta
men
eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar guztiei,
norbanako zein
agintariei.
Gasteiz, 1988.eko Jorrailak 25. Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
ZIOEN ADIERAZPENA
Agintaritza-Babespeko
Etxebizitzen alorreko politikabideek Euskal Herriko
Autonomia-Elkarteko herritarren etxe-beharrak betetzea
dute helburu,
eta hori,
herritar horien ekonomia-egoerari eta familiarekiko
erantzukizunei
begira, beharrik larrienean egon daitezenei laguntzeko
eta horien
alde jokatzeko xedez.
Horretarako etxe-erosleak zenbait onurabide ditu, adibidez:
rnugatutako salneurriak, zerga-barkarnenak, itzuli
beharrik gabeko
dirulaguntzak, etabar. Onurabide horiek bide ematen
dute arrazoizko
eta mugatutako salneurriak araupetzeko, Elkarte honek
ekonomia-aldetik egin behar dituen ahalegin haundiei
esker, eta huri,
behartsuenei laguntzeko eta etxebizitza-beharrei aterapide
ematen
saiatzeko xedez.
Esandako helburuak berma ditzaten indarreango lege-manuak
bete
daitezen arduratzea du Eusko Jaurlaritzak bere xede,
eta bai,
beharrezko bideak erabiliz, egiten dituen diru-ezarketak
bakoitzean
gizartearentzat ahalik eta onuragarrienak izan daitezela
lortzea ere.
Azken honen aldetik, lege honek Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren aldeko arau-esparrua sortu nahi du,
esparru honen
eraginez, batetik, agintaritza-babespeko etxebizitzen
lehenengo
jabe-aldaketak eta hurrengoak neurriz gorako salneurrietan
salduz
egin daitezkeen iruzurrak galerazteko, eta, bestetik,
herri-zuduari
erantzun ahal izateko; batean, herri-diru nahikotxo
erabilita
daramaten etxebizitza horien hartzekodunen arreta hartuz,
eta,
bestean, herri-eskaintzakoen .gehigarri, Agintaritza-Babespekoei
buruzko legeek jartzen dituzten mugen barruko salneurritan
norbanako
alorreko etxebizitza-eskaintza garrantzitsua sortuz.
Lege horietatik, hain zuzen, hartzen dira Arduralaritzak
ohi
dituenetako berrne batzuk, honek suztatutako etxe-bizitzei
dagozkienean, hots, «haztatze eta atzera egite-eskubideak».
Jakina
denez, legezko jabego-aldakuntzetan, saltzaile den
aldetik baliatu
daiteke Arduralaritza erosketarako lehentasun-eskubide
horietaz,
baina norbanakoek saldutako Agintaritzaren Babespeko
Etxebizitzak
direnetan ordea, eskubide horiek erabili ahal izateko,
lege-mailan
sortu behar ditugu lehenik.
Haztatze eta atzera egite-eskubideak sortzea eta horietaz
baliatzeko
modua nahiz atalkako egitasmoan jarritako arauak behar
bezala ez
betetzeari darizkiokeen ondorioak finkatzea ere araupetzen
dira lege honetan.
Haztatze eta atzera egite-eskubideei buruzko arauetan
dugu
norbanako-alorrekoez besteko alor eta harremanak ere
araupetzeko
legebide baliotsua. Legebide horrek, Arduralaritzak
erabiliz gero,
bide emango digu jabegoaren gizarte-mailako egitekoa
bete-betean
burutzeko, bideak eskainiz, giza talderik ahulenek
ere etxebizitza
duin eta egokia lortu ahal dezaten.
Lehentasunezko eroste-eskubide hori erabiltzeak Agintaritzaren
Etxebizitza-Eskaintza gehitzea ekarriko du, horien
izendatze-modua
araudi-bidez finkatuko dela.
Halaber, lege-idazkera hau bete eta garatzeak, herri
jabetzapeko
etxebizitza-ondarea osatzea ekarriko du, eta honek,
berriz, bide
emango die Eusko Jaurlaritzari eta Udalei, egon ditezen
diru-eskuarteeen eta beharren arauera, alogerango etxebizitzen
alorreko politikabide egokiak egiteratzeko.
Lehenengo atala.
1. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak,
haztatze eta
atzera egite-eskubideak izango ditu, Agintaritzaren
Babespeko
Etxebizitzen eta bere Eraskinen lehenengo jabe-aldakuntzan
nahiz hurrengoetan.
2. Agintaritzaren Babespeko Etxebizitzaren jabe-aldaketa
irabazte-xedez egin dadinetan ez da eskubide horietaz
baliatzerik egongo.
Bigarren atala.
1. Aurreko atalean adierazitako haztatze eta atzera
egite-eskubideez
baliatzea ondorengo bideari atxikiz egingo da:
a) Saltzaileak saltzeko asmoa jakinarazi beharko dio
Arduralaritzari,
salneurria, ordainketarik egin beharrik izango balitz,
horren
luzapena eta baldintzarik funtsezkoenak adieraziz,
sinistarazte-
indarrez, halaber, eroslearen izena ere egiaztatu behar
duela.
b) Arduralaritzak, xehetasun guztien jakinarazpen sinisgarria
jaso
eta 30 eguneko epearen barruan haztatze-eskubidea erabili
ez baleza,
galdu egingo du jakinarazitako salmentarekiko eskubide
hori.
c) Saltzailearen jakinarazpenik egon ez, edo akastun
izan nahiz behar
bezala ez betez gero, edo jakinarazitako salmenta,
haztatze-eskubiderako epea bukatu baino lehen nahiz
salmenta
jakinarazitakoez bestelakobaldintzetan eginda egotea
gertatuz gero,
Arduralaritzak atzera egite-eskubidea erabili ahal
izango du.
Erosleak, edozein modutan, salmenta horren berri eman
behar dio
Arduralaritzari, salmentaren funtsezko baldintzak adieraziz,
dagokion
eskribau- agiriaren aldaki sinisgarria aurkeztuz. Horren
berri eman
eta 60 eguneko epearen barruan baliatu ahal izango
da Arduralaritza
atzera egite-eskubideaz.
d) Aurreko lerroaldian adierazitako eroslearen jakinarazpena,
salerosketa eskribau-agiritan gauzatu dadin egunaren
biharamonetik
hasi eta hogeita hamar egutegi-eguneko epearen barruan
egin beharko
da....Egindako salerosketaren berri eman beharra ez
betetzekotan,
Arduralaritzak atzera egite-eskubidea erabili ahal
izango du,
salerosketa horren jakituna, edozein bidez, izan dadinetik
bertatik,
eta aurreko txatalaren lehenengo idazatian adierazitako
baldintzetan euretan.
2. Lege honetan ohartemanda egon ez daitezen gainontzeko
alderdietan,
eskubide horiek Herrilege-Bildumaren 1521garren ataletik
1525garrenerainokoetan adierazten diren manuak izango
dituzte
araupide. Hirugarren atala.
1. Eskribauek, bigarren ataleko 1.a) txatalean ohartemandako
jakinarazpena egin dela behar bezala egiaztatzen ez
bazaie, uko
egingo diote, bere ahalmenez baliatuz, Lege honen lehenengo
atalean
aipatzen diren etxebizitzen erosketa-agiriak eskribau-agirien
bidez sendesteari.
2. Jabego-Erroldariek uko egingo diote etxebizitza
horien
erosketa-agiriak errolderatzeari, bigarren ataleko
1.c) txatalean
ohartemandako jakinarazpena egin dela behar bezala
egiazta dakienetan salbu.
ERABAKI GEHIGARRIA
Lege honetan, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari
aitortzen zaizkion ekintzapide, jakinarazpen eta bestelako
gorabehera
guztiak, horiek egiteratzeko aginteari gagozkiola,
Eusko
Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailaren
ardurapean jartzen dira.
AZKEN ERABAKIAK
Lehenengoa: Lege honek adierazten dituen betekizunak,
indarrean jarri
ondoren, agintaritza-babespekoetan behin-betiko sailkatu
daitezen
etxebizitzekin izango dira erabilgarri.
Bigarrena: Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitara dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean,
eta esku
ematen zaio Jaurlaritzari Legea osatzeko eta betearazteko
behar
adinako araudizko manuak emateko.
|