Etxebizitza
eta Gizarte Gaietako Saila
AGINDUA, 2003eko irailaren
3koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena,
irisgarritasun-planak egiteko eta hobekuntza-obrak
burutzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna
bermatzeko ekipamenduak erosteko Udalei, herri-izaerako
gainerako Toki Erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko
eta onura publikoko erakunde pribatuei diru-laguntzak
ematea arautzen duena eta diru-laguntzak jasotzeko
eskabidea aurkezteko epea eta lekua zehazten dituena.
Irisgarritasuna sustatzen duen abenduaren
4ko 20/1997 Legeak ezarri du, dagoeneko titularitate,
erabilera edo zerbitzu publikoetakoak diren hiri-inguruneetako,
espazio publikoetako, eraikinetako, garraioetako eta
informazio-sistemetako irisgarritasuna bermatzeko eta
sustatzeko tresna gisa Udalek eta Foru Aldundiek, beste
hainbaten artean, lau urterako programak egin behar
dituztela. Programen helburua elementu horiek legean
eta bere garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara
egokitzea da.
Aipatutako legean ere adierazi da Eusko Jaurlaritzak,
Foru Aldundiek eta Udalek irisgarritasuna sustatzeko
behar diren sustapen-neurriak hartzea bultzatuko dutela.
Diruz laguntzeko moduko programetan, lehentasuneko
jardun gisa, ondoko helburu hauek dituzten obrak adieraziko
dira: hiri-inguruneen eta espazio publikoen irisgarritasun-baldintzetara,
eraikuntzara, garraiora eta badiren komunikazio-sistemetara
egokituko diren obrak bultzatuko dituzte.
Hori guztia dela eta, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
Sailak beharrezkotzat hartzen du diru-laguntza lerro
bat ezartzea Udalentzat, toki-erakundeentzat eta beste
erakunde batzuentzat, hala nola irabazi-asmorik gabeko,
onura publikoko eta gizarte-helburu nabariko erakunde
pribatuentzat. Diru-laguntza lerro horrek, hasierako
fase batean, adierazitako programak sustatuko ditu
eta programak lantzen lagunduko du, Jaurlaritzari buruzko
ekainaren 30eko 7/1981 Legean xedatutakoari jarraiki.
Irisgarritasun-planak egiteko eta hobekuntza-obrak
burutzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna
bermatzeko ekipamenduak erosteko Udalei eta herri-izaerako
gainerako Toki Erakundeei diru-laguntzak ematea arautzen
zuten Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren
2002ko abenduaren 30eko Agindua (2002ko abenduaren
31ko EHAA aldizkarian argitaratu zena) eta 2000ko abenduaren
26ko Agindua ordezkatzen ditu honako Agindu honek.
XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN KOMUNAK
1. artikulua.– Xedea.
Agindu honen xedea da diru-laguntzak emateko araubidea
arautzea eta 2003ko ekitaldirako deialdia egitea, irisgarritasuna
sustatzeko programak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoaren
esparruan hobekuntza-obrak egiteko, eta hiri-esparruan
eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua
erosteko. Hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak,
garraioak eta dauden informazio-sistemak abenduaren
20ko 20/1997 Legean eta bere garapen-arauetan aurreikusitako
irisgarritasun-baldintzetara pixkanaka egokitzeko helburua
izango dute programa horiek. irabazi-asmorik gabeko
eta onura publikoko erakunde pribatuen kasuan, berriz,
Erakundeon helburuak bete ahal izateko erabiltzen ari
diren eraikinetan eta eraikin hauen hiri-esparruan
irrisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erosteko eta
hobekuntza lanak egiteko.
2. artikulua.– Erakunde onuradunak.
Diru-laguntza hauek jasotzeko aukera Euskal Autonomia
Erkidegoko Udalek, Toki Erakundeek eta irabazi-asmorik
gabeko, onura publikoko eta gizarte-helburu nabariko
erakunde pribatuek izango dute, betiere aurreko artikuluan
zehaztutako jardunak burutzea eta garatzea baldin badute
helburu. Toki-erakundeentzako diru-laguntzak Agindu
honen II. Kapituluan araututa daude, eta irabazi-asmorik
gabeko eta gizarte-helburu nabariko erakunde pribatuentzako
diru-laguntzak berriz, Agindu honen III. Kapituluan.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen
emakida eta, hala badagokio, ordainketa, Euskal Autonomia
Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta honen erakunde
autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen
esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari
diren itzulera edo zigor prozedura guztiak amaitzearen
baldintzapean geratuko da.
3. artikulua.– Eskabideak aurkezteko lekua eta
epea.
Eskabideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko
Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendari andreari igorriko
zaizkio (Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010
Vitoria-Gasteiz) eta Sail horretako Erregistro Nagusian
edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta
Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren
26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako
edozein modutan aurkeztuko dira.
Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango
da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen
hasita.
4. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.
Agindu honen arabera emandako diru-laguntzen kudeaketa-lanak,
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza
eta Arkitektura Zuzendaritzak egin behar ditu.
5. artikulua.– Aurkeztutako eskabidearen akatsen
zuzenketa.
Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak aurkeztu
den eskabidean akats edo hutsegiteren bat dagoela ikusten
badu, erakunde eskatzaileari jakinaraziko dio eta hamar
eguneko epea emango dio akatsa zuzen dezan. Halaber,
hala egin ezean Ebazpen bidez bere eskaera ezetsitzat
hartuko dela adieraziko zaio. Ebazpen hori Herri Administrazioen
Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea
arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan
aurreikusitako baldintzetan egin beharko da.
6. artikulua.– Balorazio-epaimahaia.
1.– Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko,
ondoko pertsona hauek osatuko duten epaimahai kalifikatzailea
eratuko da:
– Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaria, lehendakari-lanak
egingo dituena.
– Arautegi Zerbitzuko Burua.
– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako teknikari
bat, idazkari-lanak egingo dituena.
2.– Epaimahaiak, dagokion ebazpen-proposamena
Etxebizitza sailburuordeari igorriko dio, diru-laguntzak
esleitzeko irizpideetan oinarrituta.
3.– Epaimahai kalifikatzaileari ahalmena ematen
zaio azterketa egiteko eta soberako zenbatekoak berriro
esleitzeko, baita diru-laguntza honen ildo defizitarioetan
beharrezko aurrekontu zuzkidura eskatzeko proposamena
egiteko ere.
7. artikulua.– Beste diru-laguntza batzuekiko
bateragarritasuna.
Laguntza hauen emakida bateragarria izango da helburu
berbera duten fondo publikoen edo pribatuen kargura
jaso daitekeen beste edozein laguntzarekin. Hala ere,
helburu berbererako jasotako laguntzen zenbateko osoa,
eta deialdi honetan emandako diru-laguntzaren kopurua
batuta, azken kostu osoa baino handiagoa bada, gehiegizko
kopuru hori kenduko zaio emandako laguntzari, deialdi
honetan adierazi den bezala.
8. artikulua.– Ebazpena.
1.– Etxebizitza sailburuordeak deialdi honetan
aurreikusitako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena emango
du eta erakunde onuradunei jakinaraziko die eskabideak
aurkezteko azken egunetik sei hilabeteko gehieneko
epean, epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako proposamena
ikusi ondoren. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratuko da.
2.– Epe hori igaro ondoren aipatutako jakinarazpena
egingo ez balitz, egindako eskaera atzera bota dela
uler daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa
eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren
26ko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritako ondorioetarako;
hala ere, Lege horrek Administrazioari espresuki ezartzen
dio ebazpena eman beharra.
3.– Programaren ezaugarriek, bere konplexutasunak
edo laguntzaren zenbatekoak horrela gomendatzen duten
kasuetan, diru-laguntza esleitzeko Ebazpenak erakunde
onuradunarekin lankidetza-hitzarmena formalizatu behar
ote den erabaki dezake.
Erakunde onuraduna toki-erakundea izango da irisgarritasuna
sustatzeko programak sortzeko emandako diru-laguntzen
kasuan, edota toki-erakundeak eta irabazi-asmorik gabeko
eta onura publikoko elkarteak, hobekuntza-obrak burutzeko
eta irisgarritasunaren bermerako ekipamenduak erosteko
diru-laguntzen kasuan.
4.– Dagokion urteko deialdia indarrean sartzen
den datan irisgarritasuna sustatzeko programa onartu
ez duten erakunde onuradunei diru-laguntzak emango
zaizkie, betiere programa hori hiru urteko epean egiten
eta onartzen badute (hiru urteko epe hori laguntza
esleitzeko ebazpena jakinarazten den egunean hasiko
da kontatzen). Programa idazten ez duen Udalak edo
erakundeak ezin izango du Agindu honen xede den diru-laguntza
gehiago jasotzeko eskaera egin irisgarritasun-plana
idazten duen arte.
9. artikulua.– Erakunde onuradunaren betebeharrak
eta diru-laguntzak emateko bestelako baldintzak.
Agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek
edozein kasutan ondoko obligazio hauek bete behar dituzte:
a) Emandako diru-laguntza onartzea. Zentzu honetan,
diru-laguntzaren emakida jakinarazteko komunikazioa
jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek
diru-laguntzari espresuki eta idatziz uko egiten ez
badiote, diru-laguntza onartu dela ulertuko da.
b) Diru-laguntza bere xede zehatzerako erabiltzea,
hau da, irisgarritasun-programa idazteko, irisgarritasunaren
hobekuntza-obrak egiteko edo ekipamendua erosteko.
c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen
Euskal Epaitegiari deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzekiko
zereginak betetzerakoan eskatzen dieten informazioa
ematea.
d) Emandako diru-laguntzaren xedea eta helburua bete
dela egiaztatzen duen eta hori egiteko bideratutako
zenbatekoen ziurtagiria igortzea Etxebizitza eta Arkitektura
Zuzendaritzari.
e) Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzara helburu
berbererako emandako bestelako diru-laguntzei buruzko
ziurtagiria igortzea.
f) Irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko erakunde
pribatuen kasuan, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari
lotutakoak egunean izatea.
10. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzen
aldaketa.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzen
aldaketa orok (betiere helburua betetzat hartuta) eta,
hala badagokio, beste edozein erakunde publikok edo
pribatuk emandako beste diru-laguntza eta laguntza
batzuen lorpenak, diru-laguntzen emakidari buruzko
ebazpena aldatzea ekar dezake. Hori egiteko, bidezko
likidazio-ebazpena emango da eta, bertan, emandako
diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira. Bidezkoa
den kasuetan, soberan jasotako zenbatekoak itzuli beharra
ekar dezake horrek.
11. artikulua.– Ez-betetzea eta itzultze-prozedura.
Erakunde onuradunak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
diru-laguntza eskaeraren eta emakidaren berariazko
xederako erabiltzen ez badu, diru-laguntzaren oinarria
den ekintza egiten ez badu, diru-laguntza eskatuta
lortu nahi ziren helburu zehatzetara aplikatu izana
justifikatzen ez badu, ezarritako epean Boluntariotzako
Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatzen ez bada
edo, oro har, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan,
Agindu honetan edo emakida-ebazpenean ezarritako betebeharrak
betetzen ez baditu, emandako eta jasotako kopurua legezko
interes aplikagarriekin itzuli beharko du, Euskal Autonomia
Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen
berme eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duen
abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako
prozedurari jarraiki.
12. artikulua.– Errekurtsoak.
Erakunde interesdunek deialdi honen eta ondoriozko
egintza guztien aurka egin ahal izango dute urtarrilaren
13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen
Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea
arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritako
epean eta moduan.
II. KAPITULUA
UDAL ETA TOKI-ERAKUNDEENTZAKO
LAGUNTZAK
13. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura,
Adierazitako diru-laguntzak emateko 2.000.008,97 euro
jarriko dira guztira. Horietatik, 240.001,07 2003.
urtekoak dira, eta beste 1.760.007,90 euro berriz,
2004koak.
14. artikulua.– Diru-laguntzak jaso ditzaketen
jardunak eta inbertsioak.
1.–Agindu honetako araubidearen babesean, ondoko
jardunek jaso dezakete diru-laguntza: erakunde onuradunek
irisgarritasuna sustatzeko programak landu eta idazteak,
dagozkion kontratu administratiboen bidez, eta lehen
artikuluan adierazitako helburua duten obrak gauzatzeko
jardunek.
Nolanahi ere, diru-laguntza jaso dezaketen jardunak
2003ko urtarrilaren 1aren ondoren hasi beharko dira.
Inbertsioak gauzatzeko epea berriz, 2004ko irailaren
30ean amaituko da.
Diru-laguntzaren xede diren eta 2004ko urtarrilaren
1aren aurretik edo, nolanahi ere, erakunde onuradunek
diru-laguntzak eskatzeko unean aurkeztutako plangintzaren
barruan hasten ez diren jardunak ez-betetze kasutzat
hartuko dira eta, beraz, Agindu honen 11. artikuluan
ezarritakoa aplikatuko da.
Betetzea egiaztatzeko, 2004ko urtarrilaren 1aren aurretik
Planaren idazkuntzarako zerbitzuak alokatzeko kontratua,
obraren zuinketa kontratua eta akta eta/edo ekipamendua
hornitzeko kontratua jasotzea eskatuko da. Kontratu
horietan guztietan ondoko alderdiak jasoarazi beharko
dira: kontratuaren enpresa onuraduna, kontrata bidezko
aurrekontua (zergak eta tasak salbuetsita), kontratuaren
xede den jardueraren hasiera-data eta gutxi gorabeherako
amaiera-data.
2.– Diru-laguntzaren xede diren irisgarritasun-programek
ondoko dokumentazioa jasoko dute gutxienez:
a) Egokitu beharreko komunikazioaren, garraioaren,
eraikinaren eta kanpoko espazioen inbentarioa.
b) Jardunen lehentasun-ordena.
c) Programa ekonomikoa eta finantzarioa, egokitzapenak
egitera zuzendutako aurreikuspen ekonomikoak zehaztuta.
d) Egokitzapenak egiteko egutegia.
3.– I. Eranskinean zerrendatzen diren ekipamendu-ondasunek
ere jaso dezakete diru-laguntza, betiere agindu honen
lehenengo artikuluak ezarritako helburua badute.
4.– Agindu honetako araubidearen babesean, diru-laguntzaren
onuradun gertatzen diren eta 75.000 biztanle edo gehiago
dituzten Udalek euren Plan Zuzentzailea egin beharko
dute; bertan, II. Eranskinean adierazitako gutxieneko
edukia jaso beharko da.
15. artikulua.– Dokumentazioa.
1.– Eskabidea dagokion Udaleko Alkateak edo,
Toki Erakundeen kasuan, pertsona arduradunak izenpetu
beharko du eta Agindu honen III edo IV. Eranskinean
agertzen den ereduari jarraituko dio.
2.– Eskaera horrekin batera, eta horrela dagokionean,
ondoko dokumentazio hau aurkeztuko da:
Plan Zuzentzaileen eta/edo Irisgarritasuna Sustatzeko
Programen kasuan
a) Dirulaguntza eskatzeko erabaki edo ebazpenaren
ziurtagiria, III. Eranskinaren arabera.
b) Irisgarritasun-programa egiteko erabaki edo ebazpenaren
ziurtagiria, edo ziurtagiri hori aldatzea edo zabaltzea,
aurreikusitako helburuak adierazita.
c) Finantzatzeko eskatzen den diru-laguntza jasoko
duten inbertsioen edota jardunen gastuen aurrekontu
xehatua eta finantzaketa-plana urteen arabera banatuta.
d) Helburu berarekin eskatu dituzten edo eman zaizkien
bestelako diru-laguntzei buruzko erakunde eskatzailearen
ziurtagiria.
Hobekuntza-obrak egiteko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan
irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erosteko:
a) Dirulaguntza eskatzeko erabaki edo ebazpenaren
ziurtagiria, IV. Eranskinaren arabera.
b) Irisgarritasunaren hobekuntza-obrak egiteko eta/edo
hiri-ingurunean espazio eta eraikin publikoen, garraiabideen
eta komunikazio-sistemen irisgarritasuna bermatzeko
ekipamendua erosteko erabaki edo ebazpenaren ziurtagiria,
aurreikusitako helburuak adierazita.
d) Finantzatzeko eskatzen den diru-laguntza jasoko
duten inbertsioen edota jardunen gastuen aurrekontu
xehatua eta finantzaketa-plana urteen arabera banatuta.
e) Helburu berarekin eskatu dituzten edo eman zaizkien
bestelako diru-laguntzei buruzko erakunde eskatzailearen
ziurtagiria.
f) Egin beharreko jardunen deskribapen zehatza, egin
beharreko jardunaren hiri-ingurunearen egoera-planoa
(1/1000 eskalan gutxienez), egin beharreko jarduna
deskribatuko duten goitiko bistako, aurretiko bistako
eta sekzioko planoa (1/100 eskalan gutxienez) eta jardun-eremuaren
egungo egoeraren argazki deskribatzaileak.
g) Aurreikusitako jardunak irisgarritasuna sustatzeko
gaian indarrean dagoen araudiak exijitutako baldintza
eta irizpideetara egokitzen direla erakusten duen teknikari
eskudunak emandako ziurtagiria.
16. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko prozedura
eta irizpideak.
1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzak
lehiaketa-prozedura bidez esleituko dira, aurkeztutako
eskabideak erkatuz, eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera
ezartzeko, ondoko balorazio-irizpideei jarraiki:
A) Irisgarritasun-planetarako:
a) erakunde eskatzaileak idatzitako aurretiko irisgarritasun-programak
egotea (0 edo 1 puntu).
b) helburu berarekin emandako diru-laguntzak edo laguntzak
(0 edo 1 puntu).
B) Hobekuntza-obrak egiteko eta ekipamenduak erosteko:
a) erakunde eskatzaileak idatzitako irisgarritasun-programak
egotea (0 edo 1 puntu).
b) egin behar den jarduna eginda dauden irisgarritasun
programaren edo programen lehentasunen artean sartzea:
– Programan barne hartuta ez daudenean (0 puntu).
– Irisgarritasun-programan lehentasunezko jardun
izan gabe barne hartuta daudenean (puntu 1).
– Irisgarritasun-programan lehentasunezko jardun
gisa barne hartuta daudenean (2 puntu).
Irisgarritasun-programan ezarritako lehentasunak zehazteko,
erakunde eskatzaileak onartzen duen eta alderdi hori
islatuko duen irisgarritasun programaren edo programen
kopia konpultsatua aurkeztuko da.
c) helburu berarekin emandako diru-laguntzak edo laguntzak
(0 edo 1 puntu).
d) Premia biziko zerbitzu publikoekiko lotura. Zerbitzu
publiko horietan ondokoak barne hartuko lirateke: osasun-zentroak;
ikastetxeak; bidaiariak garraiatzeko geltokiak eta
zerbitzuetako terminalak; Herri Administrazioetako
zerbitzuak; zaharren egoitzak, umezurtz-etxeak eta
aterpetxeak; estadioak eta kirol-zentroak; hornidura-azokak;
kultur eta aisiarako guneak (0 edo 1 puntu).
2.–Baremazio hau diru-laguntzak esleitzeko zein
Agindu honen 17. artikuluaren arabera diruz laguntzeko
moduko kopurua eta ondorengo gehikuntza kalkulatzeko
hartuko da kontuan.
3.– Baremazioen puntuetan berdinduz gero, biztanle
gutxien dituen Udal edo Toki-erakundeari emango zaio
lehentasuna.
4.–Edonola ere, obrak egiteko edota ekipamendua
erosteko planak finantzatzeari emango zaio lehentasuna.
17. artikulua.– Diru-laguntzen kopurua.
1.– Baterako zuzkidurak kontrata bidezko aurrekontuaren
%80ra iritsi ahal izango dira programa idazteko lanei
lotutako tasak eta zergak salbuetsita, eta kontrata
bidezko aurrekontuaren %50era obrei eta ekipamenduak
erosteari lotutako tasak eta zergak salbuetsita.
Portzentaje hau handiagoa ere izan daiteke, baldin
eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten
eskaeren zenbatekoak aukera ematen badu, eta betiere
6-3. artikulua ez bada aplikatzekoa.
Diru-laguntza aribideko proiektuen edo, hala badagokio,
obren aldaketaren baldintzapean jarri ahal izango dira,
betiere aldaketa hori Agindu honen lehenengo artikuluan
aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarria bada.
2.– Finantzatzeko eskatzen den diru-laguntza
jasoko duten jardunen eta/edo inbertsioen gastuen aurrekontu
xehatuan aurreikusitako kostuen arabera finkatuko da
diru-laguntzaren kopurua, Agindu honen bosgarren kapituluan
eskatutako dokumentazioaren arabera.
18. artikulua.– Diru-laguntzaren ordainketa.
Kasuan-kasuan emandako diru-laguntza bi zatitan ordainduko
da ondoko prozedura honi jarraiki:
1.– Emandako kopuruaren %20 (irisgarritasun-planen
kasuan) edota %10 (irisgarritasuna hobetzeko obren
eta ekipamendua erostearen kasuan) 9. artikuluan adierazitako
15 eguneko epea amaitu ondoren ordainduko da, betiere
artikulu horren a) atalean aipatutako ukapen espresurik
ez badago. Kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko
Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme
eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duen eta
kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen
baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituen
abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-erregimenari
jarraiki bermatuko da.
2.– Gainerakoa, irisgarritasun-planen kasuan,
lanak amaitu eta ondoko dokumentazioa Etxebizitza eta
Arkitektura Zuzendaritzaren aurrean aurkeztu ondoren
ordainduko da:
a) Irisgarritasun-programa egiteko eta idazteko erakunde
onuradunak formalizatutako kontratuaren edo kontratuen
kopia konpultsatua.
b) Egindako lanei lotutako gastu guztiei dagozkien
fakturak eta ziurtagiriak.
c) Idatzitako programaren ale bat.
d) Erakunde onuradunaren ziurtagiria; bertan, emandako
diru-laguntzaren helburua eta xedea bete direla, eta
horretarako erabilitako zenbatekoak egiaztatuko dituzte.
e) Helburu berbererako emandako bestelako diru-laguntzei
buruz erakunde onuradunak egindako ziurtagiria.
3.– Gainerakoa, hobekuntza-obren eta hiri-ekipamendua
erostearen kasuan, egindako jardunen behar bezala bideratutako
ziurtagiriak eta fakturak aurkeztean ordainduko da.
Azken ziurtagiriak horien amaierako ziurtagiria barne
hartu beharko du.
Diruz laguntzeko moduko obra beste obra handiago baten
zati izanez gero, nahikoa izango da diruz laguntzeko
moduko obrari dagokion amaierako ziurtagiri partzialarekin.
Azken likidazioa egiteko eskatutako dokumentu guztiak
aurkezteko mugako data 2004ko urriaren 30a izango da.
III. KAPITULUA
IRABAZI-ASMORIK GABEKO ETA ONURA
PUBLIKOKO ERAKUNDE PRIBATUENTZAKO
LAGUNTZAK
19. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.
Adierazitako diru-laguntzak emateko 583.054,28 euro
jarriko dira guztira. Horietatik, 69.966,51 euro 2003.
urtekoak dira, eta beste 513.087,77 euro berriz, 2004koak.
Hori guztia, kapitulu honetan eta aurrekoan aipatutako
onuradunetako edozeinentzako igoera ekonomikoaren kaltetan
izan gabe (beste kapituluko eskatzailerik ezean).
20. artikulua.– Diru-laguntzak jaso ditzaketen
jardunak eta inbertsioak.
1.– Agindu honetako araubidearen babesean, erakunde
onuradunek bidezko kontratuen bidez lehen artikuluan
adierazitako helburuarekin obrak egiteko jardunak egiteak
jaso ahal izango du diru-laguntza.
Nolanahi ere, diru-laguntza jaso dezaketen jardunak
2003ko urtarrilaren 1aren ondoren hasi beharko dira.
Inbertsioak gauzatzeko epea berriz, 2004ko irailaren
30ean amaituko da.
Diru-laguntzaren xede diren eta 2004ko urtarrilaren
1aren aurretik edo, nolanahi ere, erakunde onuradunek
diru-laguntzak eskatzeko unean aurkeztutako plangintzaren
barruan hasten ez diren jardunak ez-betetzeko kasutzat
hartuko dira eta, beraz, Agindu honen 11. artikuluan
ezarritakoa aplikatuko da. Betetzea egiaztatzeko, 2004ko
urtarrilaren 1aren aurretik obra-kontratua eta ekipamendua
hornitzeko kontratua jasotzea eskatuko da. Kontratu
horietan guztietan ondoko alderdiak jasoarazi beharko
dira: kontratuaren enpresa onuraduna, kontrata bidezko
aurrekontua (zergak eta tasak salbuetsita), kontratuaren
xede den jardueraren hasiera-data eta gutxi gorabeherako
amaiera-data.
2.– I. Eranskinean zerrendatzen diren ekipamendu-ondasunek
ere jaso dezakete diru-laguntza, betiere agindu honen
lehenengo artikuluak ezarritako helburua badute.
21. artikulua.– Dokumentazioa.
1.– Eskabidea irabazi-asmorik gabeko eta onura
publikoko elkartearen legezko erantzuleak izenpetu
beharko du eta Agindu honen V. Eranskinean agertzen
den ereduari jarraituko dio.
2.– Eskaera horrekin batera, ondoko dokumentazio
hau aurkeztuko da:
Erakundearen eraikinetan etaberen esparruan hobekuntza-obrak
egiteko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna
bermatzeko ekipamendua erosteko:
a) Diru-laguntzaren eskabidea, V. Eranskinaren arabera.
b) Finantzatzeko eskatzen den diru-laguntza jasoko
duten inbertsioen edota jardunen gastuen aurrekontu
xehatua eta finantzaketa-plana urteen arabera banatuta.
c) Helburu berarekin eskatu dituzten edo eman zaizkien
bestelako diru-laguntzei buruzko erakunde eskatzailearen
ziurtagiria.
d) Egin beharreko jardunen deskribapen zehatza, egin
beharreko jardunaren hiri-ingurunearen egoera-planoa
(1/1000 eskalan gutxienez), egin beharreko jarduna
deskribatuko duten goitiko bistako, aurretiko bistako
eta sekzioko planoa (1/100 eskalan gutxienez) eta jardun-eremuaren
egungo egoeraren argazki deskribatzaileak.
e) Aurreikusitako jardunak irisgarritasuna sustatzeko
gaian indarreko arautegiak exijitutako betebeharretara
eta irizpideetara egokitzen direla erakusten duen teknikari
eskudunak emandako ziurtagiria.
f) Obra-lizentziaren fotokopia edo obra-lizentziaren
eskabidea.
g) Era berean, ondoko dokumentazioa eskatuko da:
1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak bete
izana egiaztatuko duen Foru Ogasunaren eta Gizarte
Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiri eguneratua.
2. Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
3. Elkartearen Estatutuen eta aurreragoko berrikuntzen
edo aldaketen kopia.
4. Erakundeari eraikina bere helburuetarako erabiltzeko
ahalmena ematen dion agiriaren fotokopia.
e) Elkarteak irabazi-asmorik gabekoak, onura publikokoak
eta gizarte-helburu nabarikoak direla eta, beraz, laguntzak
jaso ditzaketela egiaztatzeko, ondokoak aurkeztu beharko
dira, ongi frogatuta geratzeko moduan:
– Gizarte-helburuaren definizioa.
– Eskainitako zerbitzuak jasotzen dituzten pertsonen
kopurua (ezintasun fisikoa dutenen kopurua argituta)
– Hurbileko gizarte-zerbitzuekin dagoen koordinazioa
– Boluntarioak barne hartzen dituen funtzionamendua.
Kopurua adierazi behar da.
– Elkartearen gizarte-helburua agerian uzten
duen beste edozein dokumentu.
22. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko prozedura
eta irizpideak.
Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak lehiaketa-prozedura
bidez esleituko dira, aurkeztutako eskabideak erkatuz,
eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezarri ahal
izateko, ondoko balorazio-irizpideei jarraiki:
1.– hobekuntza-obrak egiteko eta/edo ekipamendua
erosteko:
a) helburu berarekin emandako diru-laguntzak edo laguntzak
(0 edo 1 puntu).
b) Premia biziko zerbitzu publikoekiko berariazko
harremana. Zerbitzu publiko horietan ondokoak barne
hartuko lirateke: osasun-zentroak; ikastetxeak; bidaiariak
garraiatzeko geltokiak eta zerbitzuetako terminalak;
Herri Administrazioetako zerbitzuak; zaharren egoitzak,
umezurtz-etxeak eta aterpetxeak; estadioak eta kirol-zentroak;
hornidura-azokak; kultur eta aisiarako guneak (0 edo
1 puntu).
Baremazio hau diru-laguntzak esleitzeko zein Agindu
honen 23. artikuluaren arabera diruz laguntzeko moduko
kopurua eta ondorengo gehikuntza kalkulatzeko hartuko
da kontuan.
23. artikulua.– Diru-laguntzen kopurua.
1.– Baterako zuzkidurak kontrata bidezko aurrekontuaren
%50era iritsi ahal izango dira obrei eta ekipamenduak
erosteari lotutako tasak eta zergak salbuetsita.
Portzentaje hau handiagoa ere izan daiteke, betiere
deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaeren
zenbatekoak aukera ematen badu,eta betiere 6-3 artikulua
ez bada aplikatzekoa.
Diru-laguntza aribideko proiektuen edo, hala badagokio,
obren aldaketaren baldintzapean jarri ahal izango dira,
betiere aldaketa hori Agindu honen lehenengo artikuluan
aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarria bada.
2.– Finantzatzeko eskatzen den diru-laguntza
jasoko duten jardunen eta/edo inbertsioen gastuen aurrekontu
xehatuan aurreikusitako kostuen arabera finkatuko da
diru-laguntzaren kopurua, Agindu honen bosgarren kapituluan
eskatutako dokumentazioaren arabera.
24. artikulua.– Diru-laguntzaren ordainketa.
Kasuan-kasuan emandako diru-laguntza bi zatitan ordainduko
da ondoko prozedura honi jarraiki:
1.– Irisgarritasuna hobetzeko obren eta ekipamendua
erostearen kasuan, emandako kopuruaren %10 9. artikuluan
adierazitako 15 eguneko epea amaitu ondoren ordainduko
da, betiere artikulu horren a) atalean aipatutako ukapen
espresurik ez badago. Kopuru hori Euskal Autonomia
Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen
berme eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duen
eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen
baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituen
abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-erregimenari
jarraiki bermatuko da.
2.– Gainerakoa, hobekuntza-obren eta hiri-ekipamendua
erosteko kasuan, egindako jardunen ziurtagiriak eta
fakturak behar bezala bideratuta aurkeztean ordainduko
da. Azken ziurtagiriak ondokoak barne hartu beharko
ditu: amaierako ziurtagiria, amaierako obra-lizentzia
eta obra eskatutako eta diru-laguntza emateko lortutako
lizentziari egokitzen zaiola adieraziko duen teknikari
eskudunaren txostena.
Diruz laguntzeko moduko obra beste obra handiago baten
zati izanez gero, nahikoa izango da diruz laguntzeko
moduko obrari dagokion amaierako ziurtagiri partzialarekin
eta obra eskatutako eta diru-laguntza emateko lortutako
lizentziari egokitzen zaiola adieraziko duen teknikari
eskudunaren txostena aurkeztearekin.
Azken likidazioa egiteko eskatutako dokumentu guztiak
aurkezteko mugako data 2004ko urriaren 30a izango da.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Agindu hau indarrean sartzeaz batera ondokoak indargabetuko
dira:Etxebizitza eta Gizarte Gaietako silburuaren 2002ko
abenduaren 30eko Agindua(2002ko abenduaren 31ko EHAAn
argitaratua) eta 2000ko abenduaren 26koa. Irrisgarritasun-planak
egiteko eta hobekuntza-obrak burutzeko eta hiri-ingurunean
eta eraikinetan irrisgarritasuna bermatzeko ekipamenduak
erosteko Udalei eta herri-izaerako gainerako Toki Erakundeei
diru-laguntzak ematea arautzen zuten Agindu bi horiek.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.– Agindu honetan espresuki aurreikusi
gabeko alderdi guztietan, urtarrilaren 13ko 4/1999
Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa
eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen
azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Euskal Autonomia
Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen
Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997
Legegintzako Dekretuan bildutako aurreikuspenak aplikatuko
dira.
Bigarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko
errekursoa jarri ahal izango da Etxebizitza eta Gizarte
Gaietako sailburuaren aurrean hilabeteko epean, edo
administrazioarekiko auzi errekurtsoa Euskal Autonomia
Erkidegoko Epaitegi Nagusian bi hilabeteko epean. Epeok
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindua argitaratzen
den egunaren biharamunean hasiko dira.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko
da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 3a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
I. ERANSKINA: EKIPAMENDUA
Dekretu honen bidez diruz laguntzako moduko «ekipamendutzat» har
daitezkeen elementuak zein diren zehaztu ahal izateko,
honakoak ezarri ditugu:
HIRI-ALTZARIAK:
Soinu-semaforoak
Salmenta-makinak
Edukiontziak, paperontziak, postontziak
Iturriak eta edontziak
Eserlekuak
Mutiloiak
Informazio-guneak (udalekoa, herritarren zerbitzukoa,
garraiokoa …)
Autobus-geltokiak, markesinak
Seinaleak
Mugitzeko edo igotzeko elementu mekanikoak
ERAIKINAK, GARRAIOA ETA KOMUNIKAZIOA:
Igogailuak
Ateak
Leihoak
Eskubanda
Elementu mekaniko batzuk: eskailera mekanikoak, zola
ibiltariak, jasotzeko plataformak (translazio bertikala,
translazio zeiharra)
Altzariak: salmahaiak, salmenta-makinak
Irisgarriak diren telefonoak eta telefono-tresnak
Denok komunikatzea eta informatzea ahalbidetzen duten
teknologia berriak. Adib.: azpitituluak sortzeko tresnak,
Internet, ikusteko eta entzuteko zailtasunak dituztenentzako
sofware-a moldatzea, eta abar.
Kutxazainak eta bestelako elementu elkarreragileak
Seinale finkoak edo mugikorrak (ondo entzuten ez dutenentzako
ikus-ohartarazleak)
Zerrenda hau zehatza ez denez gero, irisgarritasuna
hobetzeko ezinbesteko elementu diren ibilgetuek jasoko
dute diru-laguntza.
II. ERANSKINA
PLAN ZUZENTZAILE BAT IDAZTEKO DOKUMENTUAK (GUTXIENEKOAK)
SARRERA
1.– JUSTIFIKAZIOKOAK (Plan Zuzentzailea idazteko
beharra)
2.– HELBURU OROKORRAK
Guztiontzako irisgarritasuna eta diseinua
Gizarte-eragina
Mugigarritasuna
Ingurumen-kalitatea
3.–AURREKARIAK
4.–ARAUDIA
HIRIAREN DESKRIBAPENA:
–EZAUGARRI DEMOGRAFIKOAK ETA SOZIOEKONOMIKOAK
1. JARDUEREN BANAKETA ONDOKO ARLOEN ARABERA:
a) BIZILEKUA
b) LANA
c) HEZKUNTZA
d) AISIA / ASTIALDIA / DIBERTIM.
e) MERKATARITZA
f) OSASUNA
2. EZAUGARRI FISIKOAK
a) KOKAPENA
b) ONDOKO HERRIEKIKO HARREMANA
c) TOPOGRAFIA
3. MUGIGARRITASUNA, GARRAIOA ETA LANA
a) BIDE-MOTAK:
OINEZKOENAK
IBILGAILUEN TRAFIKOKORAKOAK
MISTOAK
b) KOMUNIKAZIO-ARDATZ NAGUSIAK:
OINEZKOENAK
IBILGAILUEN TRAFIKORAKOAK
HIRIAN INTERES BEREZIA DUTEN ZERBITZUAK: kokapena,
azterketa eta banaketa erlatiboak
1.ERAIKIN PUBLIKOAK
2.PLAZAK, PARKEAK ETA LORATEGIAK
3. IRISGARRITASUNAREN ONURAK BEREZIKI JASOTZEN DITUZTEN
KOLEKTIBOAK HARTZEN DITUZTEN ERAIKINAK
4. TURISMO ETA KULTUR INTERES BEREZIKO EREMUAK
GARRAIO PUBLIKOKO LINEAK
1. IBILBIDEAK
2. ERABILTZAILEEN JOAN-ETORRIAK
TRAFIKOA ETA ZIRKULAZIOA
1. TRAFIKO-FLUXUEN BANAKETA
2. APARKALEKUAK
OBRA PUBLIKOETAKO UDAL-INBERTSIOEN PROGRAMA. HERRITARREN
PARTE HARTZEA
IRISGARRITASUNAK BEREZIKI ERAGINPEAN HARTUTAKO ETA
IRISGARRITASUNEAN BEREZIKI INPLIKATUTAKO ERAKUNDEAK:
Urritasunak dituzten pertsonen elkarteak, Auzo Elkarteak,
Adindunen Elkarteak, Kontsumitzaileen Elkarteak eta
abar.
Eskarien eta beharren azterketa
Adostasuna
PLAN ZUZENTZAILEAREN PROPOSAMENAK
– BARRUTIEN ARABERAKO BANAKETA
– LEHENTASUN-ORDENA
– IRISGARRITASUN-SAREAK: Ibilbideak eta eremu
irisgarriak
– IRISGARRITASUNAREN UDAL KUDEAKETA ETA ANTOLAMENDURAKO
PROPOSAMENAK
– EGIN BEHARREKO PLAN PARTZIALEN ZEHAZTAPENA
III. ERANSKINA
IRISGARRITASUNA SUSTATZEKO PROGRAMAK IDAZTEKO DIRU-LAGUNTZAREN
ESKABIDEA.
Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendari andrea.
ETXEBIZITZA ETA ARKITEKTURA SAILA.
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ.
............................–(e)ko Udalak /
Toki Erakundeak sustatutako eskaera
..................................................–(E)KO
UDALERRIKO IRISGARRITASUN-PLANA lantzeko diru-laguntza
eskatzeko,
Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan irisgarritasuna
sustatzeko Planak edo Programak lantzeko eta hiri-ingurunean
eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua
erosteko Udalentzako eta Toki Erakundeentzako diru-laguntzaren
eskabideak aurkezteko epea, modua eta lekua zehazten
duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren
............................. ...........–(e)ko
Aginduaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoak onartutako
Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean
ezarritakoaren arabera. Lege horren helburua hiri-ingurunearen,
espazio eta eraikin publikoen, garraiabideen eta komunikazio-sistemen
irisgarritasuna bermatzea da, hain zuzen ere pertsona
guztiek eta, bereziki, mugikortasun mugatua, komunikazio-zailtasunak
edo beste edozein muga psikiko edo sentsorial (aldi
baterako zein iraunkor) dituztenek erabili eta gozatu
ahal izateko; gainera, bere 13. artikuluan, besteak
beste Udalen esku uzten du sustapenerako eta mailakako
burutzapenerako lau urteko programak lantzeko zeregina.
Ondorioz, Alkatetza / Toki Erakunde honek, ......................
DATAKO .......................... ZK. EBAZPEN bidez
emandako ahalmenak betez (diru-laguntzaren eskaerari
buruzko erabaki edo ebazpenaren ziurtagiria eransten
da, BAI / EZ), EBATZI ZUEN:
Lehenik.– Arestian adierazitako Legearen baldintzetan
.............................–(e)ko hiri-eremurako
irisgarritasun-programa bat LANTZEKO beharra (irisgarritasun-programa
lantzeari buruzko erabaki edo ebazpenaren ziurtagiria
edota programaren aldaketari edo zabalkuntzari buruzkoa
eransten da, aurreikusitako helburuak adierazita, BAI
/ EZ).
Bigarren.– Udalaren / Toki Erakunde honen aurrekontuan
...................... euroko esleipen ekonomiko nahikoa
zuzkitzea .............................–(e)ko
Irisgarritasun Plana egiteko. Plan horren kontrata
bidezko aurrekontua, tasak eta zergak salbuetsita,
..................... euroko kopurura iristen da, 2003ko
urtekoan (....................... euro) eta 2004ko
urtekoan (...................... euro) banatuta. (Aurrekontu
xehatua, aurrekontu horren finantzaketa-plana eta urtekoen
araberako banakatzea eransten dira, BAI / EZ).
Hirugarren.– ...........................–(E)KO
IRISGARRITASUN-PLANA lantzeko gastuak finantzatzeko
beste diru-laguntza batzuk eskatu dira, BAI / EZ (beste
erakunde batzuek helburu berarekin emandako edota eskatutako
diru-laguntzen kopuruak adierazten dituen ziurtagiria
eransten da, BAI / EZ).
Sin.: ...........................................
...............................–(e)ko Udaleko
Alkatea,
edo pertsona arduraduna, .............................–(e)ko
Toki Erakundearen kasuan.
IV. ERANSKINA
HOBEKUNTZA-OBRAK EGITEKO ETA/EDO
HIRI-INGURUNEAN ETA ERAIKINETAN
IRISGARRITASUNA BERMATZEKO EKIPAMENDUA EROSTEKO DIRU-LAGUNTZAREN
ESKABIDEA, UDALENTZAT ETA HERRI-IZAERAKO GAINERAKO
TOKI-ERAKUNDEENTZAT
Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendari andrea.
ETXEBIZITZA ETA ARKITEKTURA SAILA.
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ.
............................–(e)ko Udalak /
Toki Erakundeak sustatutako eskaera
..................................................–(E)KO
UDALERRIAN ........................ hobekuntza-obra
egiteko eta/edo ...................... EKIPAMENDUA
erosteko diru-laguntza eskatzeko,
Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan irisgarritasuna
sustatzeko Planak edo Programak lantzeko eta hiri-ingurunean
eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua
erosteko Udalentzako eta Toki Erakundeentzako diru-laguntzaren
eskabideak aurkezteko epea, modua eta lekua zehazten
duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren
.......................... ..............–(e)ko
Aginduaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoak onartutako
Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean
ezarritakoaren arabera. Lege horren helburua hiri-ingurunearen,
espazio eta eraikin publikoen, garraiabideen eta komunikazio-sistemen
irisgarritasuna bermatzea da, hain zuzen ere pertsona
guztiek eta, bereziki, mugikortasun mugatua, komunikazio-zailtasunak
edo beste edozein muga psikiko edo sentsorial (aldi
baterako zein iraunkor) dituztenek erabili eta gozatu
ahal izateko; gainera, bere 13. artikuluan, besteak
beste Udalen esku uzten du sustapenerako eta mailakako
burutzapenerako lau urteko programak lantzeko zeregina.
Ondorioz, Alkatetza / Toki Erakunde honek, ......................
DATAKO .......................... ZK. EBAZPEN bidez
emandako ahalmenak betez (diru-laguntzaren eskaerari
buruzko erabaki edo ebazpenaren ziurtagiria eransten
da, BAI / EZ), EBATZI ZUEN:
Lehenik.– Arestian adierazitako Legearen baldintzetan
.............................–(e)ko hiri-eremurako
....................... hobekuntza-obra egiteko eta/edo
......................... ekipamendua erosteko beharra
(...................... hobekuntza-obra egiteari edta/edo
ekipamendua erosteari buruzko erabaki edo ebazpenaren
ziurtagiria eransten da, aurreikusitako helburuak adierazita,
BAI / EZ).
Bigarren.– Udalaren / Toki Erakunde honen aurrekontuan
...................... euroko esleipen ekonomiko nahikoa
zuzkitzea ............................. hobekuntza-obra
egiteko eta/edo ......................... ekipamendua
erosteko. Plan horren kontrata bidezko aurrekontua,
tasak eta zergak salbuetsita, .....................
euroko kopurura iristen da, 2003ko urtekoan (.......................
euro) eta 2004ko urtekoan (...................... euro)
banatuta. (Aurrekontu xehatua, aurrekontu horren finantzaketa-plana
eta urtekoen araberako banakatzea eransten dira, BAI
/ EZ).
Hirugarren.– ........................... hobekuntza-obra
egiteko eta/edo ........................ ekipamendua
erosteko gastuak finantzatzeko beste diru-laguntza
batzuk eskatu dira, BAI / EZ (beste erakunde batzuek
helburu berarekin emandako edota eskatutako diru-laguntzen
kopuruak adierazten dituen ziurtagiria eransten da,
BAI / EZ).
Laugarren.– Ondokoak eransten dira (BAI / EZ):
Egin beharreko jardunen deskribapen zehatza, egin beharreko
jardunaren hiri-ingurunearen egoera-planoa (1/1000
eskalan gutxienez), egin beharreko jarduna deskribatuko
duten goitiko bistako, aurretiko bistako eta sekzioko
planoa (1/100 eskalan gutxienez) eta jardun-eremuaren
egungo egoeraren argazki deskribatzaileak.
Bosgarren.– Aurreikusitako jardunak irisgarritasuna
sustatzeko gaian indarrean dagoen araudiak exijitutako
baldintza eta irizpideetara egokitzen direla erakusten
duen teknikari eskudunak emandako ziurtagiria eransten
da (BAI / EZ).
Sin.: ...........................................
...............................–(e)ko Udaleko
Alkatea,
edo pertsona arduraduna, .............................–(e)ko
Toki Erakundearen kasuan.
V. ERANSKINA
HOBEKUNTZA-OBRAK EGITEKO ETA/EDO
HIRI-INGURUNEAN ETA ERAIKINETAN
IRISGARRITASUNA BERMATZEKO EKIPAMENDUA EROSTEKO DIRU-LAGUNTZAREN
ESKABIDEA, IRABAZI-ASMORIK GABEKO ETA ONURA
PUBLIKOKO ELKARTE PRIBATUENTZAT
Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendari andrea.
ETXEBIZITZA ETA ARKITEKTURA SAILA.
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ.
........................................... irabazi-asmorik
gabeko eta onura publikoko erakunde eta/edo elkarte
pribatuaren legezko ordezkariak egindako eskaera
..................................................–(E)KO
UDALERRIAN ........................ hobekuntza-obra
egiteko eta/edo ...................... EKIPAMENDUA
erosteko diru-laguntza eskatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan irisgarritasuna
sustatzeko Planak edo Programak lantzeko eta hiri-ingurunean
eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua
erosteko Udalentzako, Toki Erakundeentzako eta irabazi-asmorik
gabeko erakunde pribatuentzako diru-laguntzaren eskabideak
aurkezteko epea, modua eta lekua zehazten duen Etxebizitza
eta Gizarte Gaietako Sailburuaren ........................................–(e)ko
Aginduaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoak onartutako
Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean
ezarritakoaren arabera. Lege horren helburua hiri-ingurunearen,
espazio eta eraikin publikoen, garraiabideen eta komunikazio-sistemen
irisgarritasuna bermatzea da, hain zuzen ere pertsona
guztiek eta, bereziki, mugikortasun mugatua, komunikazio-zailtasunak
edo beste edozein muga psikiko edo sentsorial (aldi
baterako zein iraunkor) dituztenek erabili eta gozatu
ahal izateko.
Lehenik.– Arestian adierazitako Legearen baldintzetan
.............................–(e)ko hiri-eremurako
....................... hobekuntza-obra egiteko eta/edo
......................... ekipamendua erosteko beharra
(aurreikusitako helburuen adierazpena eransten da,
BAI / EZ).
Bigarren.– Kontrata bidezko aurrekontua, tasak
eta zergak salbuetsita, ..................... euroko
kopurura iristen da, 2003ko urtekoan (.......................
euro) eta 2004ko urtekoan (...................... euro)
banatuta. (Aurrekontu xehatua, aurrekontu horren finantzaketa-plana
eta urtekoen araberako banakatzea eransten dira, BAI
/ EZ).
Hirugarren.– ........................... hobekuntza-obra
egiteko eta/edo ........................ ekipamendua
erosteko gastuak finantzatzeko beste diru-laguntza
batzuk eskatu dira, BAI / EZ (beste erakunde batzuek
helburu berarekin emandako edota eskatutako diru-laguntzen
kopuruak adierazten dituen ziurtagiria eransten da,
BAI / EZ).
Laugarren.– Ondokoak eransten dira (BAI / EZ):
Egin beharreko jardunen deskribapen zehatza, egin beharreko
jardunaren hiri-ingurunearen egoera-planoa (1/1000
eskalan gutxienez), egin beharreko jarduna deskribatuko
duten goitiko bistako, aurretiko bistako eta sekzioko
planoa (1/100 eskalan gutxienez) eta jardun-eremuaren
egungo egoeraren argazki deskribatzaileak.
Bosgarren.– Aurreikusitako jardunak irisgarritasuna
sustatzeko gaian indarrean dagoen araudiak exijitutako
baldintza eta irizpideetara egokitzen direla erakusten
duen teknikari eskudunak emandako ziurtagiria eransten
da (BAI / EZ).
Seigarren.– Obra-lizentzia edo horren eskabidea
eransten da, BAI / EZ).
Sin.: ...........................................
................................. irabazi-asmorik
gabeko eta onura publikoko erakunde pribatuaren legezko
ordezkaria
|