Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
2003028 Aldizkaria

Orrialdea: 01896
 

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko Aginduarena: "Agindua, 2002ko abenduaren 30ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Horren bidez Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinurako Ordenantzak arautzen dira".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinurako Ordenantzak arautzen dituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko abenduaren 30eko Agindua 2002ko abenduaren 31n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (249 zk.). Agindu horretan huts batzuk gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

Azken xedapenean (23564. orrialdea), honakoa dioenean:

"Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean Agindu hau."

Honakoa esan behar du:

"Agindu hau 2003ko apirilaren 1ean sartuko da indarrean.

2003ko apirilaren 1a baino lehenago eskabidea aurkeztu edota behin-behineko kalifikazioa lortu duten espedienteetan, baita Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailean erregistratu direnetan ere, aurreko araudia aplikatuko da ondorio guztietarako"

I. Eranskineko 4.2. artikuluko b)letran (23567. eta 23568. orrialdeak), honakoa dioenean:

"4.2.b.– Perimetro osoan itxitako patioak.

1.– Neurriak: ondoko taula honetan azaldutako moduan eska daitekeen barruko zirkuluaren diametroak zehaztuko ditu neurriak; patiotik argia eta airea hartzen duten gelen erabilera eta gela horien zorutik hasi eta patioaren gailurrera dagoen garaiera (H) izango dira neurriak finkatzeko barianteak:"

Lokalaren erabilera edo Patioko zirkuluaren diametroa

Etxebizitza mota


Beren patioa duten

familia bakarreko etxebizitzak Ø = 2 m.

Solairukako etxebizitzak edo

patio komunekoak:

– Jangela, egongela Ø = H.

– Logela eta sukaldea Ø = 0,3 H. = 3 m.

– Bainugelak eta esekitokia Ø = 0,15 H. = 2 m


Eskailerak Ø = 0,15 H. = 2 m

Honakoa esan behar du:

Lokalaren erabilera edo Patioko zirkuluaren diametroa

Etxebizitza mota


Beren patioa duten

familia bakarreko etxebizitzak Ø = 2 m.

Solairukako etxebizitzak edo

patio komunekoak:

– Jangela, egongela Ø = H.

– Logela eta sukaldea Ø = 0,3 H. = 3 m.

– Bainugelak eta esekitokia Ø = 0,15 H. = 2 m


Eskailerak Ø = 0,15 H. = 2 m

I. Eranskineko 4.3. artikuluko d)letran (23569. orrialdea), honakoa dioenean:

"4.3.d.– Babesa.

Gainera ez igotzeko modukoak izan behar dira eskudelak edo babesteko beste era bateko karelak, eta gutxienez 95 cm-ko garaiera izango dute, oina jartzeko mailaren kanpoko ertzetik bertikalean neurtuta; bestalde, 12 cm baino gehiagoko diametroa duen ezer ez pasatzeko modukoak izan behar dira ( Ø = 12 cm)."

Honakoa esan behar du:

"4.3.d.– Babesa.

Gainera ez igotzeko modukoak izan behar dira eskudelak edo babesteko beste era bateko karelak, eta gutxienez 95 cm-ko garaiera izango dute, oina jartzeko mailaren kanpoko ertzetik bertikalean neurtuta; bestalde, 12 cm baino gehiagoko diametroa duen ezer ez pasatzeko modukoak izan behar dira ( Ø = 12 cm)."

I. Eranskineko 5.2. artikuluko b) letran (23571. orrialdea), honakoa dioenean:

"5.2.b.– Garaiera libreak.

Etxebizitzen barruan behin zorua eta sabaia amaitu eta gero, horien arteko gutxienezko garaiera librea 2,40 m2 izan behar da; baina atondoan, pasabideetan eta bainugeletan 2,20 m2 arte gutxitu ahal izango da."

Beste geletan ere, azalera erabilgarriaren %10ean, 2,20 metrora gutxitu daiteke gutxienezko garaiera librea."

Honakoa esan behar du:

"5.2.b.– Garaiera libreak.

Etxebizitzen barruan behin zorua eta sabaia amaitu eta gero, horien arteko gutxienezko garaiera librea 2,50 m izan behar da; baina atondoan, pasabideetan eta bainugeletan 2,20 m arte gutxitu ahal izango da."

Beste geletan ere, azalera erabilgarriaren %30ean, 2,20 metrora gutxitu daiteke gutxienezko garaiera librea."

   
 
igo
inprimatu
 
itxi