Etxebizitza
eta Gizarte Gaietako Saila
AGINDUA, 2002ko abenduaren
30ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena,
babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak
onartzen dituena.
Azaroaren 10eko 3148/1978 Erregeren
Dekretuan ezarritakoaren arabera, babes ofizialeko
etxebizitzen diseinurako ordenantzak onartzen dituen
1994ko maiatzaren 18ko Agindua onartu zen. Agindu horren
bitartez, babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako
beharrezko arau teknikoak ezartzen dira.
Hala ere, ia hamarkada bat hartu duen indarraldi honetan,
lege eta arau tekniko batzuk onartu dira eraikuntzaren
arloan eta, zenbait alderditan diseinurako ordenantza
horien aldean kontrajarriak dira; funtsean hauek: Irisgarritasuna
sustatzeko 20/1997 Legea eta lege hori garatzeko arau
teknikoak, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, eta CPI-96
eraikinak suteetatik babesteko baldintzei buruzko oinarriko
araudia.
Era berean, nabarmena da kontuan hartu behar dela
egun etxebizitzari buruzko ikuspegia bilakatu dela
eta ordenantzen arauditik kanpo geratu ziren errealitate
sozial batzuk sartu behar direla, esaterako, babes
ofizialeko etxebizitzak handiagoak izatea, bizikidetzako
unitate handiagoei ere aukera emateko, edo babes ofizialeko
etxebizitzetan ekipamendu sozialak jartzea.
Aurrekoarengatik guztiarengatik beharrezkoa da babes
ofizialeko etxebizitzen diseinurako baldintzei buruzko
araudia aldatzea.
Adierazitako guztiarengatik, Euskal Autonomia Erkidegoko
Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak etxebizitzaren
arloan aitortzen didan eskumen esklusiboaz baliatuta,
eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko egitura
organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuari
jarraiki, ondokoa,
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.
Babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak
onartzen dira; eta agindu honen eranskinean jasota
argitaratzen dira. Ordenantza horiek babes ofizialeko
etxebizitzen proiektuei ezarriko zaizkie, baldin eta
proiektu horien behin-behineko kalifikazioa Agindua
indarrean sartu ondoren eskatu bada.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabetuta geratzen dira gaur arte indarrean egon
diren babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak.
Ordenantza horiek 1994ko maiatzaren 18an onartu ziren,
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren
agindu bidez.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen
den egunean sartuko da indarrean Agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko abenduaren 30ean.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
I. ERANSKINA
BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZEN DISEINURAKO ORDENANTZAK
1.– PROIEKTUEN AURKEZPENA.
abes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko sailkapena
eskatzeko egindako proiektuetan honako agiri hauek
jasoko dira gutxienez:
1.1.– TXOSTENA.
A) Aurrekariak.
– Proiektuaren egilea eta sustatzailea.
– Agindu den lanaren xedea eta premien egitaraua.
– Lursailaren zehaztasunak eta bertan dauden
zerbitzuak.
B) Aukeratutako konponbidea.
– Proposamenaren azalpen teknikoa.
– Ondoko hauek bete direla ziurtatzea:
– Hirigintzari buruz indarrean dauden arauak.
– Eraikuntzari buruzko oinarrizko arauak, honako
baldintza hauei dagokienez:
* Suteen aurkako babesa.
* Tenperaturari buruzko baldintzak.
* Baldintza akustikoak.
* Eraikinera ondo eta eraz iristeko gutxienezko neurriak.
* Hirigintzazko oztopoak kentzea.
– Babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako
ordenantzak.
– Minusbaliatuentzat proiektaturiko babes ofizialeko
etxebizitzen baldintzei buruz indarrean dauden arauak.
Azaleren koadroa, II. eranskinean jasotako ereduaren
arabera.
Kalitateen memoria-koadroa, III. eranskinean jasotako
ereduaren arabera.
C) Aurrekontua.
– Obraren kostu osoaren kalkulu orokorra, atalka
eginda.
– Hirigintza lanen aurrekontua, beste atal batean
berezi eginda.
– Proiektua idatzi eta obrak zuzendu eta ikuskatzeagatiko
zerbitzuen sariak.
– Obretako segurtasun eta lan osasunari buruzko
aurrekontua.
– Gastu orokorrak eta industria-irabazi kontzeptuko
gastuak berezi egingo dira obrak egitearen gastuetatik.
1.2.– PLANOAK.
– Kokatzeko planoa.
– Indarrean dagoen planeamenduaren barruko kokapen
planoa, honako hau barne:
* Lursailaren eta egin behar diren hirigintza lanen
mugaketa.
– Hirigintza eta antolaketa orokorrerako planoak,
honako hauek barne:
* Zerbitzu orokorren eta estekaguneen eskemak.
* Kota eta sestren zehaztasunak.
– Banaketa oinplanoak, altzari eta guzti. Gutxieneko
eskala, 1/100, orokorrak direnean eta, 1/50, etxebizitza
mota bakoitzerako.
– Sukaldeko altzarien planoa, hauek kontuan
hartuta: hondakinen bilketa bereizitakoa eta elektrotresnen,
keak eta gasak ebakuatzeko bideen eta bestelako instalazio
batzuen kokapena. Gutxieneko eskala, 1/20.
– Kotadun oinplanoak. Gutxieneko eskala, 1/100,
orokorrak direnean eta, 1/50, etxebizitza mota bakoitzerako,
honako hauek barne direla:
* Etxebizitzetako gela edo gune guztien azalera erabilgarriak,
baita trasteleku, garaje eta beste lokalena ere.
* Atari, etxebizitza, trasteleku, garaje eta beste
lokalen ezaugarriak.
* Garaje tokien akotazioa.
* Igarotzeko ateen akotazioa.
– Aurretiko plano orokorrak. Gutxienezko eskala,
1/100.
– Akotatutako sekzio orokorrak. Gutxienezko
eskala, 1/100.
– Fatxadaren eraikuntza-sekzioa, materialak
zehaztuta. Gutxieneko eskala, 1/20.
2.– AZALERA ERABILGARRIEN GUZTIZKOA.
Azalera erabilgarritzat, bada, etxebizitza, trasteleku,
garaje edo beste lokalen lur-azalera hartuko da, kanpoaldea
edo beste erabilera batzuetako lokalak ixteko pareten
barruko aurpegiaren perimetroak zehazten duen moduan
neurtuta.
Azalera erabilgarritik kanpo gelditzen dira hauek:
etxebizitzaren barruko itxiera finko zein higikorrek
oinplanoan hartzen duten azalera, egiturako zutikako
osagaiak eta 100 cm2 baino gehiagoko sekzioa duten
hoditeri edo beste isurbideak, baita 1,50 m baino gutxiagoko
garaiera librea duten lur-azalerak ere.
Etxebizitzak edo lokalak berdinak direnean eta eraikin
berean elkarren parean zutabe bertikal gisa daudenean,
egiturako osagai bertikalek eta 100 cm2 baino gehiagoko
sekzioa duten hoditeri edo beste isurbideek oinplanoan
hartzen duten azalera neurtzeko, batez bestekoa egingo
da, zutabe bertikal horretan dauden beheko eta goiko
oinetan kokatutako etxebizitzen neurriak hartuta.
2.1.– ETXEBIZITZAK.
Etxebizitzaren azalera erabilgarrian sartzen da, halaber,
bakoitzaren erabilerakoak diren kanpoko guneen lur-azaleraren
erdia; hala nola, terraza, arropen esekitoki eta beste
gune batzuen erdia. Etxebizitzaren baitan bakoitzaren
erabilerakoak diren kanpoko gune horien lur-azalera
erabilgarri zenbakarrien batuketak ezingo du gainditu
itxitako azalera erabilgarriaren %10a.
Hirigintzako arrazoiak direla medio jarritako baldintzen
eraginez, eraikinaren perfilak luze-zabalera gehiagoko
beste oin batzuen gainean kokatutako atikoak edo solairuak
egin behar badira, orduan, bada, itxitako azalera erabilgarriaren
%10ra hel daiteke kanpoko gune horien azalera erabilgarria,
5.1 artikuluan ezarritako gehienezko azalera erabilgarri
iritsi arte.
Familia bakarreko etxebizitzen kasuan, ostera, bakoitzaren
erabilerakoak diren kanpoko guneak ez dira etxebizitzako
azalera erabilgarritzat hartuko, eraiki gabeko guneak
badira.
2.2.– TRASTELEKUAK.
Trastelekuen kasuan onartutako gehienezko azalera
erabilgarria 13,50 m2 izango da, eta ez dago etxebizitzari
lotu beharrik.
2.3.– APARKALEKUAK.
Garaje toki bakoitzaren azalera erabilgarria honako
batuketa eginda ateratzen da: batetik, tokiaren perimetroaren
barruan dagoen azalera hartuko da eta, bestetik, ibilguneetako
azalera eta sarrera-irteerako barruko arrapaletakoa
gehituko zaio horri. Aparkalekuaren gehienezko azalera
erabilgarri konputagarria 30 m2 izango da.
3.– HIRIGINTZA LANAK EGITEKO ESKA DAITEZKEEN
BALDINTZAK.
Sailkapena jaso dezaketen eraikin unitate guztiak
indarrean dauden arauetara egokitu behar dira eta hiriko
zerbitzuen oinarrizko zuzkidura erabakita izan behar
dute edo, bestela, helburu horiek lortzeko lanak egiteko
aukera eskaini behar dute.
4.– ERAIKINA EGITEKO ESKA DAITEZKEEN BALDINTZAK.
4.1.– ERAIKUNTZARI ETA INSTALAKUNTZEI DAGOZKIENAK.
4.1.a.– Irizpide nagusiak.
Babestutako eraikin guztiak egokitu behar dira eraikuntza
ondo egiteko irizpidera eta indarrean egon eta ezargarri
diren eraikuntzarako arauetara. Horrek esan nahi duenez,
arautegiak exijitutako gutxienezko baldintzak bete
behar dira puntu hauetan: sarrera-irteeretan, euria
eta hezetasunaren aurkako iragazgaiztasunean, tenperaturaren,
eta akustikaren egokitzapenean, ur-sare nagusietan,
estolderian, elektrizitatean, telekomunikazioetan,
istripu eta ezbeharrei dagokien segurtasunean eta,
hala bada, gas-sare nagusietan.
4.1.b.– Instalakuntzen isurbideak.
Eraikinaren oin bakoitzean guztientzat erabilgarri
diren guneetatik hartu eta erregistratzeko modukoak
izango dira instalakuntzetako isurbide nagusiak.
Atarian eta eskaileretan kokatutako kanalizazioak
eta erregistro-kutxak (domotika-sistemak, baten baten
presentzia antzemanda argiztatzeko sistemak eta kontagailuen
irakurketa elektronikorako sistemak instalatzeko balio
dutenak) proiektatuko dira zerbitzu horiek arautzen
dituzten araubide teknikoetan ezarritakoaren arabera.
4.2.– OSASUNGARRITASUNA.
4.2.a.– Sarrera-irteerak.
Etxebizitzetarako eta etxebizitzei lotutako eranskinetarako
eta, hala badagokio, beste ekipamendu sozial batzuetarako
baino ez du emango sarbidea atariak.
Etxebizitzei lotu gabeko garajeak badaude eraikinean,
oinezko sarbide independente bat prestatuko da kanpo
aldetik. Lotu gabeko garajeen kopurua 40 baino gehiago
bada, sarbide hori diseinatu egingo da eta beharrezko
baliabideak emango zaizkio, mugikortasun urriko pertsonek
erabili ahal izateko irisgarritasun-neurrien arabera.
Gomendatzen da eraikinak guztientzako dituen gune
guztiak (estalkiak, patioak, instalakuntzetako ekipoak,
eta abar) jende guztiarentzat erabilgarriak diren guneetatik
iristeko modukoak izatea (eskailerak, pasabideak, atariak,
eta abar).
Mantendu ahal izateko, estalkira iristeko erabilera
komuneko gune bat egongo da, eta gutxienez ibiltzeko
moduko 0,60 x 0,60 m-ko tarte bat izango da.
4.2.b.– Perimetro osoan itxitako patioak.
1.– Neurriak: ondoko taula honetan azaldutako
moduan eska daitekeen barruko zirkuluaren diametroak
zehaztuko ditu neurriak; patiotik argia eta airea hartzen
duten gelen erabilera eta gela horien zorutik hasi
eta patioaren gailurrera dagoen garaiera (H) izango
dira neurriak finkatzeko barianteak:
Lokalaren erabilera edo Patioko zirkuluaren
etxebizitza mota diametroa.
Beren patioa duten Ø = 2 m.
Familia bakarreko etxebizitzak
Solairukako etxebizitzak edo
patio komunekoak:
– Jangela, egongela Ø = H
– Logela eta sukaldea Ø = 0,3H = 3 m.
– Bainugelak eta esekitokia Ø = 0,15H
= 2 m.
Eskailerak Ø = 0,15H = 2 m.
2.– Estaldura: estali egin daitezke patioak,
argia eta airea etenik gabe sartuko direla bermatuez
gero. Airearen sarrera bermatzeko, tarteak zabalduko
dira; patioaren azaleraren ehuneko hamarra (%10) hartuko
dute gutxienez edo, bestela, handiagoak izango dira.
4.2.c.– Patio irekiak - Atzeraemanguneak.
Fatxadara zabaltzen diren patioetan honako baldintzak
bete behar dira:
– Zabaldutako aurrearen luzera ez da garaieraren
1/6 baino txikiagoa izango, eta gutxienez 2 m izango
ditu.
– Patioaren sakona, ohi den lez fatxadaren planora
neurtuta, gehienez ere zabaldutako aurrearen luzeraren
bat eta erdi adinakoa izango da.
Ez dira fatxadara zabaldutako patiotzat hartuko, 1,50
m baino gutxiago bada atzeraemangunearen sakona, ohi
den lez fatxadaren planora neurtuta; eta aldameneko
planoetan ezingo dute hutsunerik zabaldu.
Beheko etxebizitzen solairuko mailan hasi eta obraren
gailurrera neurtuko da patioaren garaiera, etxebizitza
horien gelak patiotik hartzen badute airea.
4.3.– GUZTIENTZAKO PASAGUNEAK.
4.3.a.– DISEINUA.
1.– Eraikinaren guztientzako pasaguneetan (eskailerak,
eskailburuak eta ataria), etxeak husteko (edo etxeetatik
alde egiteko kasuetarako), berariaz egindako arautegietan
ezarritako gutxienezko baldintzak bermatu beharko dira
eta etxebizitza guztietara eta eraikineko guztientzako
guneetara eroso sartzeko aukera eskaini behar da.
2.– Pasagune guztietako igarobide askearen zabalera
metro batekoa izango da gutxienez.
3.– Eraikinera sartzeko ate ondoko barneko gunean
atari bat egongo da; 2 metroko diametroko zirkulua
egin ahal izango da zoruaren oinplanoan, horren barruan.
4.– Eraikinaren barruko pasaguneen zabalera
eta kokapena taxutzen direnean, bestalde, berrehun
bider hirurogeita hamar zentimetroko lauki zuzen bat
(200 x 70 cm) horizontal jarrita erraz pasatzeko moduko
tartea utzi behar da.
5.– Garaiera librea 2,40 m izango da gutxienez,
baina 20 cm gutxitu ahal izango da arazoak dituzten
pasagunetan.
4.3.b.– Eskailerak.
Eskailera-atal bakoitzak 18 maila izango ditu gehienez
ere (dagozkien tabikak ere zenbatuta).
4.3.c.– Argia eta airea sartzea.
1.– Eraikuntzako eskailera komun guztiek egunez
berezko argia izango dute, edo goitik sartzen dena
edo fatxada edo patioetatik etorria; argi artifiziala
ere izango dute, osagarri lez, eta horrek nahiko argi
eman behar du gauez.
2.– Argia sartzeko hutsunearen gutxienezko azalera
1,00 m2 izango da solairu bakoitzean; airea sartzekoa,
ostera, argia sartzekoaren heren batekoa izan daiteke.
3.– Argia goitik sartzen den kasuetan, gutxienez
0,08 H duen diametroko zirkulua egiteko modukoa izan
behar du eskailerako begiak; eskailera hasten den puntutik
argibegiaren bataz besteko garaierara dagoen garaiera
da H. Airearen sarrera bermatzeko, bestalde, argibegiaren
azaleraren %10ekoa izango da gutxienez zabalduko diren
tarteen azalera.
4.– Eskailerara argia eta airea sartzeko argibegien
azalera, proiekzio horizontalean, eskailera zuloaren
azaleraren bi heren izan behar dira gutxienez.
5.– Argia goitik sartzen denean, eskudeletan
edo kareletan egin daitekeen gehienezko tarte iluna
40 cm-ko garaierakoa izango da, oina jartzeko mailaren
kanpoko ertzetik bertikalean neurtuta.
4.3.d.– Babesa.
Gainera ez igotzeko modukoak izan behar dira eskudelak
edo babesteko beste era bateko karelak, eta gutxienez
95 cm-ko garaiera izango dute, oina jartzeko mailaren
kanpoko ertzetik bertikalean neurtuta; bestalde, 12
cm baino gehiagoko diametroa duen ezer ez pasatzeko
modukoak izan behar dira ( Ø 12 cm).
5.– ETXEBIZITZETARAKO ESKA DAITEZKEEN BALDINTZAK.
5.1.– OSAKERA ETA EGITARAUA.
Etxebizitzak, gutxien gutxienez, egon, jan eta janaria
prestatzeko gela bat, logela bat, bainu, konketa eta
komunaz hornitutako bainugela bat eta arropak lehortzeko
esekitoki bat izango ditu.
Hiru edo lau logelako etxebizitzetan gutxienez bi
bainugela egongo dira: bata, osoa, eta bestea, apalagoa.
Bainugela osoak konketa, komun eta bainugela (1,40
m-ko luzerakoa) izango ditu; apalagoak, berriz dutxa,
konketa eta komuna.
Etxebizitza guztiek izango dute arropak kanpoan lehortzeko
esekitoki batera iristeko pasoa. Arropak fatxadan esekiz
gero, kaletik ez ikusteko moduan babestu behar dira.
Esekitokiaren neurriak 5 m edo luzeagoko soka bat jartzeko
modukoak izango dira.
Etxebizitza mota bakoitzeko gehienezko azalera erabilgarriak
honako hauek izango dira logela kopuruaren arabera:
ETXEBIZITZA GEHIENEZKO
AZALERA
ERABILGARRIA (M2)
Logela batekoa 60
Logela bikoa 70
Hiru eta lau gelakoa 90
Mugikortasun urriko pertsonentzako bi gelako etxebizitza
egokitua bada, gehienezko azalera erabilgarria 75 m2-koa
izan daiteke.
Familia ugarirentzako etxebizitzek edo 5 edo kide
gehiagoko bizikidetzako unitateentzako etxebizitzek
120 m2-rainoko azalera erabilgarria izan dezakete.
Halaber, osoan birgaitzeko alorretan eraikitako etxebizitzen
gehienezko azalera erabilgarria 120 m.2koa izan daiteke.
5.2.– OSASUNGARRITASUNA.
5.2.a.– Gelen gutxienezko azalerak eta neurriak.
1.– Egongela (E), jangela (J) eta sukaldeko
(S) gutxienezko azalera erabilgarriak, etxebizitza
guztietan, logela kopurua eta gela bakoitzari erabilera
bat edo gehiago ematen zaion kontuan hartuta, honako
lauki honen arabera zehaztuko dira:
EJS EJ S
Gela bat 18 14 7
Bi gela 20 16 8
Hiru gela 22 18 9
Lau gela 24 20 10
Bost gela edo gehiago 26 22 12
Bi gela baino gehiagoko etxebizitzetan, EJS pieza
bakartzat hartu ahal izango da, baldin eta bermatzen
bada barruko gelek banan-banan badituztela kanpoaldetik
eta era independentean beren aire- eta argi-sistema
osagarriak.
2.– Logeletako gutxienezko azalera erabilgarria
6 m2 izango da banakakoetan eta 8 m2 bikoitzetan. Etxebizitza
guztietan egongo da 10 m2 baino gutxiago ez duen logela
bat. Azalera hauei gehitu beharko zaizkie armairuentzako
espazioak: gutxienez, 0,60 x 1,00 banakakoetan eta
0,60x 1,50 bikoitzetan edota azalera bera dutenetan.
3.– Gelaren azalera erabilgarria zehazten duen
perimetroaren edozein barnealdetan, neurri hauek dituen
diametroa duen zirkulua bat sartu ahal izango da:
3m, egongelan, sukalde-egongelan edo sukalde-jangela-egongelan.
2,20 m, sukaldeetan, parametro kontrajarrietan ekipamendu
finkoa badute.
1,60 m, sukaldeetan, parametro bakarrean edo bi jarraituetan
ekipamendu finkoa badute.
2,50 m, logeletan oro har; hala ere, etxebizitza bakoitzeko
gehienez ere logela batean onartzen da 2 m-koa izatea,
logela bakarreko etxebizitzetan izan ezik. Kasu horretan
2,5 m-koa izan behar du.
Neurri horiek txikiagoak izan daitezke fatxadan edota
logelarako sarbidean, gehienez ere 1,20 m-ko hondoan.
4.– Bainugela osoak gutxienez ere 3,00 m2-ko
azalera izango du; apalagoak, berriz, 2,00 m2koa.
Bainugeletako komun-ontziak gelako alde batean bakarrik
jarriz gero, paramentuen artean gutxienez 1,20 m-ko
tartea egon beharko du. Ontziak alde kontrajarrietan
jarriz gero, aldiz, 1,60 m-ko tartea egon beharko du.
Komun-ontziek ondo funtzionatzeko erabilerarako espazio
libre hauek beharko dituzte:
Konketa: 80 cm zabal x 120 cm sakon.
Komuna eta bideta: 70 cm zabal x 110 cm sakon.
Dutxa eta bainuontzia: 70 cm aparatuarekiko paraleloan
x 60 cm perpendikularrean.
Badago erabilerarako espazio libre horiek gainjartzea.
5.– Arropak eseki terraza edo balkoiren batean
egiten bada, horretarako erabiliko den zoruaren gutxienezko
azalera 1,50 m2 izango da, zabalera 0,85 m eta altuera
2,00 m.
Esekitokiaren erabilera esklusiborako espazio honek
hainbat elementu izan behar ditu kaletik aurrealde
guztian ikustetik babesteko. Horrez gain, ezin die
oztoporik jarri inongo tokiko argi zuzenei, baldin
eta argi horiek etxebizitzaren piezak argiztatzeko
beharrezkoak badira.
5.2.b.– Garaiera libreak.
txebizitzen barruan behin zorua eta sabaia amaitu
eta gero, horien arteko gutxienezko garaiera librea
2,40m2 izan behar da; baina atondoan, pasabideetan
eta bainugeletan 2,20 m2 arte gutxitu ahal izango da.
Beste geletan ere, azalera erabilgarriaren %10ean,
2,20 metrora gutxitu daiteke gutxienezko garaiera librea.
5.2.c.– Txapituladun gelak.
Aurreko lerrokadan xedatutakoaren kaltetan joan gabe,
honako hau ezarriko da txapituladun geletarako:
1.– Gela bakoitzerako exijitutako gutxienezko
azalerak eta neurriak betetzeko, ez dira kontuan hartuko
1,50 m baino gehiago eta 2,20 m baino garaiera gutxiago
duten azalerak.
2.– Baldintza hau bete behar da: exijitutako
gutxienezko azalera erabilgarriaren %70ean 2,20 m baino
garaiera libre gehiago izan behar du.
3.– Gelaren barruan 1,50 m baino garaiera gehiagoko
azalera erabilgarri guztia kubikatu ondoren ateratzen
den bolumena, bestalde, ordenantza hauetako 5.2.a)
eta 5.2.b) idatz-zatietan gela mota diferenteetarako
zehaztutako azalera eta garaiera baldintzak ezarrita
ateratzen den bolumenaren baliokidea izan behar da
gutxienez.
5.2.d.– Gelen arteko loturak.
Logela, sukalde eta bainugeletatik ezingo da eman
beste geletarako derrigorrezko pasabiderik.
Logela bakarreko etxebizitzetan, bainugelarako sarbidea
pasabidetik, atondotik, banatokitik edo logelatik bertatik
egin daiteke.
Logela 2 edo gehiagoko etxebizitzetan, aldiz, gutxienez
bainugela oso baterako sarbidea atondotik, pasabidetik
edo etxeko banatokitik egin beharko da.
5.2.e.– Argia eta airea.
1.– Bai egongelan eta bai logeletan eta sukaldean
ere, kanpotik zuzenean, patiotik edo gela ez den galeriatik
sartuko dira argia eta airea.
2.– Bainugeletan eta jakitokietan izan ezik,
etxebizitzako beste gela guztietan izango den argizuloaren
azalera, bada, gela horren oinplanoan agertzen den
azaleraren %10ekoa izango da gutxienez.
3.– Kristalez estalitako azalera ez da izango,
bestalde, kristal horien bidez argitutako gelaren azaleraren
%6tik beherakoa.
4.– Ireki daitezkeen ate-leihoen azalera, ordea,
argia sartzeko tarterako behar den azaleraren herenera
gutxitu daiteke.
5.– Pertsianak, kontraleihoak edo antzerako
beste sistemaren bat jarriko da logeletan argia sartzeko
tarteetan, gela ilundu ahal izateko.
6.– Sukalde parean edo beste gelaren baten parean
ez da kokatuko inolako elementu edo erabilerarik, gela
horren argitasunerako gutxienezko baldintzak oztopatzen
dituenik.
7.– Honako isurbideak jarriko dira sukaldeetan,
aireztatu daitezen eta kea teilaturaino ateratzeko:
a) Giroa aireztatzeko izango da bata; gutxienez 400
c m2-ko sekzioa izango du kolektore nagusian eta 150
cm2-ko sekzioa bakoitzaren isurbideetan.
b) Bigarrena, aldiz, independentea izango da etxebizitza
bakoitzerako; sukaldean sortutako ke eta lurrinak ateratzeko.
c) Hirugarrena, azkenik, ur-berogailuak edo berokuntza
eta ur berorako galdarak erretzean sortutako gasetarako,
tresna hori sukaldean kokatuta badago.
8.– Bainugeletan eta jakitokietan ere aireztatzeko
hodi bat egongo da, eraikinaren teilaturaino doana,
aurreko idatz-zatiko a) lerrokadan azaldutako moduan.
9.– Aireztatzeko hodi guztien amaieran zurgatzaile
estatiko bat jarriko da teilatuan; baina, erretzean
gasak ateratzeko hodien buruan kapelatxo bat jarriko
da.
5.2.f.– Etxebizitza barruko bakoitzaren eskailerak.
Etxebizitzen barruan eskailerarik badago, horien gutxienezko
zabalera librea 0,85 m izango da. Eskailera oker edo
konpentsatuak ere jar daitezke. Mailen ezaugarriak
honako hauek izango dira:
Eskailera-atal zuzenetan, tabiken gehienezko garaiera
19 cm izango da eta oina jartzeko mailagainaren gutxienezko
zabalera, 27 cm.
Eskailera oker edo konpentsatuetan, tabiken gehienezko
garaiera 19 cm izango da eta oina jartzeko maila-gainaren
gutxienezko zabalera, 25 cm, beti ere mailaren barruko
ertzetik 40 cm-ra neurtuta.
5.3.– ERAIKUNTZA ETA INSTALAKUNTZEN EZAUGARRIAK.
5.3.a.– Akabera eta gutxienezko instalakuntzak.
1.– Etxebizitzako zoru, sabai eta pareta guztiak
akabera estalduraz egingo dira.
2.– Sukalde eta bainugela guztiek akabera iragazgaitza
izango dute zoru eta paretetan.
3.– Honako gutxienezko instalakuntza hauez horniturik
egongo dira etxebizitzak:
Ur hotza, eta ur bero osasungarrirako instalakuntza.
Euri uren eta ur zikinen estolderia.
Argia egiteko eta etxeko beste erabileretarako elektra
indarra.
Berogailua, bero-tresnak ere barne direla.
Telekomunikaziorako kanalizazioak.
Guztientzako antena.
Atezain automatikoa.
Atariko solairuan posta-kutxatilak.
4.– elektra-indarra, ur horniketa eta hustubideen
estekaguneak jarri behar dira sukaldeetan honako elektragailuak
instalatzeko:
Harraska
Sua
Hozkailua
Garbigailua
Ontzi-garbigailua.
5.– Bai atarietan eta bai eraikinaren solairu
eta etxebizitzetan iragarki ezaugarri bat jarriko da,
proiektuko agirien arabera.
5.3.b.– Eskudelak eta babeserako beste gai batzuk.
1.– Leihoetako karelen eta balkoietako eskudelen
gutxienezko garaiera 1,00 m izango da, gelaren zorutik
neurtuta. Gutxienezko garaiera hori 1,10 m arte gehituko
da, 20 m baino jauste-garaiera handiagoa dutenentzako.
2.– Aipatutako garaieraren azpitik kokatutako
kristalen segurtasuna ondo bermatu behar da.
3.– Gainera ez igotzeko modukoak izango dira
balkoi eta terrazetako eskudelak; eta 12 cm-ko diametroa
duen esferarik ez pasatzeko moduko diseinua emango
zaie.
4.– Beheko solairuan kokatuta dauden etxebizitzetan
edo horietara erraz sar badaiteke, intrusismoaren aurka
babestu behar dira argia sartzeko tarteguneak.
6.– TRASTELEKUEN EZAUGARRIAK.
1.– Etxebizitzei lotutako trastelekutzat hartuko
dira helburu bakar horretarako diren gelak, eta etxebizitzari
lotu ezinezkoak direnak; gainera, guztientzako diren
guneetatik edo eraikinaren kanpotik izango dute sarrera
zuzena. Familia bakarreko etxebizitzen kasuan, ordea,
etxebizitzaren kanpoko aldetik izango dute sarrera.
Baldin eta trastelekura garajeko plazatik iristen
bada, elementu biak etxebizitza berari lotuta egongo
dira.
2.– Kanpotik argia sartzeko tarte-gunearen azalera,
balego, beheko zoruaren mailatik 1,80 m baino gorago
kokatuko da.
3.– Trastelekuek kanpoaldekoa ez den aireztatzea
izan behar dute (trasteleku bakoitzerako edo guztietarako),
aireztatze etengabeko sistema natural edo mekaniko
baten bidez.
4.– Zoru, sabai eta pareta guztiek akabera estaldura
izan behar dute.
5.– Trasteleku guztietan iragarki ezaugarri
bat jarriko da, proiektuko agirien arabera.
6.– Itxierako paramentu bertikaletatik ganbararen
bolumena zeharkatzen duen edozein elementu bertikalera
(zutabeak edo ebakuazio-hodiak kasu), gutxienez 0,80
cm-ko tartea egongo da.
7.– GARAJEETARAKO ESKA DAITEZKEEN EZAUGARRIAK.
7.1.– GUZTIENTZAKO GARAJEAK.
1.– Garajeak ibilgailuetarako bakarrik izango
dira eta, suteei aurre egiteko, beste erabilera batzuetarako
lokalekin bereizita egongo dira, garajeen neurriak
edozein izanda ere.
2.– Garajera sartu eta irteteko pasagune edo
ibiaren gutxienezko zabalera 4 m izango da; laurogei
toki baino gehiagoko garajeetan, ordea, zabalera hori
ez da 5 m baino gutxiago izango edo, bestela, bi sarbide
independente izango ditu (sarrera eta irteera).
Kanpotiko sarbide guztietan, gutxienez 5 m sakon dituen
lautada horizontala jarriko da (horren gehienezko aldapa
%3koa izango da), atea edo arrapala baino aurrerago,
erabilera pribatuko mugatik hasita.
3.– Barruko arrapalen gutxieneko zabalera 3’50
m-koa izango da, aurreko puntuko salbuespena eta baldintzak
kontuan hartuta.
4.– Garajeko arrapalen gehienezko aldapa %16koa
izango da zuzenguneetan eta %12koa, bihurguneetan.
5.– Arrapalan, bihurguneko radioa 6 m izango
da gutxienez, ardatzetik neurtuta.
6.– Luzetara eta 45.ºra zeharka aparkatzeko
tokietara iristeko autoentzako pasabideak 3 metro izango
ditu; zeharka bai, baina 90.ºra aparkatu behar
denean, 5 m izango ditu.
7.– Aparkalekuaren parera iristeko, bihurguneek
3,00 m izango dituzte zabaleran eta 4,50 m baino gehiago
ardatzaren radioetan.
8.– Gutxienezko garaiera librea 2,20 m izango
da kasu guztietan; aparkalekuaren barruko hondoan 1,50
m arte gutxitu daiteke garaiera; sakonean gehienez
ere 0,60 m hartzen duen tokian izango da hori.
9.– Aparkalekuaren azalera horizontalaren (gehienezko
aldapa %5) gutxienezko neurri libreak 2,30 x 4,80 m
izango dira, inolako egitura edo instalakuntzarik bertan
izan barik. Zeharkako aparkalekuetan 20 cm gehiago
emango dira zabaleran, garaje tokiaren aldamenetako
itxitura bakoitzeko. Zaku erako hondoaren kasuan, 40
cm-tan handiagotuko da. Aparkalekuaren ahoan eta, luzeran,
erdiko herenean Zutabeak daudenean, joko da aldamenetako
itxitura dagoela. Luzetarako aparkalekuen kasuan, ostera,
5,60 m lortu arte luza daiteke tokiaren luzera.
10.– Zoru, sabai eta pareta guztiek akabera
estaldura izan behar dute.
11.– Aparkaleku guztiak irudiz zehaztuta egongo
dira eta iragarki ezaugarri bat jarriko zaie, proiektuko
agirien arabera.
12.– Babes ofizialeko etxebizitzetarako ordenantzak
aplikatu ezin direnen kasuan, alde historikoetan edo
antzeko egoeretan, aplikagarri den udal araudiak arautuko
du haien diseinua.
13.– Aireztatzea.
Garajeen aireztatzea beste erabilera batzuetarako
lokaletatik independentea izango da (garajeak edozein
tamainatakoak direla ere).
Garaje barruko gas-hustuketa egiteko honelako sistemaren
bat erabili beharko da:
a) Berezko aireztapena: Bakarreko garajeetan izan
ezik, aireztapen gurutzatua lortzeko moduan kokatuko
dira hutsuneak, batez ere lokaleko paramentuetako beheko
eta goiko guneetan banatuta.
b) Aireztapen behartua: nahitaez makina bidez egingo
da.
7.2.– BANAKAKO GARAJEAK.
1.– Banakako garajeetan 2,80 metroko zabalera
bermatu behar da gutxienez sarbidean eta arrapalan
(halakorik badago).
2.– Arrapalaren lautada, gutxienez, 2,80 x 3,50
m izango da, eta bere aldapa %6 gehienez ere. Arrapalen
gehienezko aldapa %20 izango da.
3.– Aparkaleku independente bakoitzaren gutxienezko
neurria 2,80 x 5,00 izango da; gehienezko azalera,
ostera, 20 m2.
4.– Banakako erabilera eta sarbidea dituzten
garajeen kasuan, aireztatzea bi saretaren bidez egingo
da. Sareta horiek 200 cm2-koak izango dira. Bata lurretik
30 cm-ra egongo da; bestea, berriz, sabaitik 30 cm-ra.
II. ERANSKINA
AZALERA-KOADROA
01 SUSTAPENA: 03 ORRI-ZK.:
02 KOKAPENA:
ETXEBIZITZEN AZALERA ERABILGARRIAK
04 ETXEBIZITZA-MOTA
LETRA
SOLAIRUA
EGONGELA-SUKALDEA-JANGELA
EGONGELA-JANGELA
SUKALDEA
1 LOGELA
2 LOGELA
3 LOGELA
05 4 LOGELA
BAINUGELA OSOA
BIGARREN BAINUGELA
SARRERA, PASABIDEA ETAA ESKAILERA
06 AZALERA ERAB. ITXIA
ESEKITOKIA
07 TERRAZAK ETA Y BALKOIAK
08 AZAL. ERAB. GUZTIRA
09 ETXE.–KOP. MOTAKO
GUZTIZKO AZALERAK TOTALES SOLAIRUKAKO AZALERAK
AZAL. . AZAL. ZK. 14 SOLAI- 15 ERABI- 16 AZAL. 17 AZAL.
18
ERAB ERAIKIA RUA LERA ERAB. ERAIK.
ONST. CONST
10 ETXEBIZITZAK
TRASTELEKUAK
LOTUTAKO GARAJEAK
LOTU GABEKO GARAJEAK
LOKALAK
11 AZALERA GUZTIRA
12 PARTZELAREN AZALERA.
13 URBANITZEKO AZALERA.
Data: Sinadura:
AZALEREN KOADROAN BETE BEHARREKO DATUAK
01.– Etxebizitza kopurua.
02.– Partzela, poligonoa, kalea, zenbakia eta
udalerria.
03.– Aurkeztutako fitxen artean dagokion zenbakia.
04.– Dauden etxebizitza-moten izendapena.
05.– Etxebizitza-mota guztietako gela guztien
azalera erabilgarria.
06.– Etxebizitza-mota guztien azalera erabilgarri
itxia (terrazak eta balkoiak sartu gabe).
07.– Etxebizitza-mota guztietako terraza eta
balkoien azalera erabilgarria.
08.– 06 eta 07 puntuen batuketa etxebizitza-mota
guztietan.
09.– Sustapenean etxebizitza-mota bakoitzeko
kopurua.
10.– Sustapenean erabilera bakoitzeko azalera
erabilgarria eta eraikia.
11.– Azalera erabilgarria eta eraikia guztira,
erabilera guztien batuketa.
12.– Sustapena egiten den partzelen azalera.
13.– Urbanizatu beharreko partzelen azalera.
14.– Sustatzen diren etxebizitza, trasteleku,
garaje eta lokalen kopurua.
15.– Eraikina osatzen duten oinak adieraztea.
16.– Oin bakoitzaren erabilera nagusia.
17 eta 18.– Oin bakoitzaren azalera erabilgarria
eta eraikia.
OHARRA:
Azalera guztiak metro karratuetan adieraziko dira,
bi dezimal jarrita.
III. ERANSKINA
KALITATEEN MEMORIA
(01) SUSTAPENA: ORRI-ZK.
(02) KOKAPENA:
AKABERA OROKORRAK
PARAMENTUAK: LURRAK PARAMENTU BERTIKALAK SABAIAK
E –EGONGELA
T
X
E – JANGELA
B
I – SUKALDEA
Z
I
T – LOGELAK
Z
A – BAINUGELAK Y
KOMUNAK
TRASTELEKUAK
ATARIA
ESKAILERAK
GARAJEAK
BESTELAKO ELEMENTUAK: MATERIAL ETA AKABERAREN DESKRIBAPENA
(03)
MAILAK
EDARRAPIAK
KOMUN-ONTZIAK
TXORROTAK
(04)
AROTZERIA
MATERIALA AKABERA MOTA EDO SAILKAPENA BEIRA
BARRUKOA
KANPOKOA
(04)
BESTELAKO ELEMENTUAK: MATERIAL ETA AKABERA EDO SISTEMAREN
DESKRIBAPENA (03)
PERTSIANAK
ATARIKO ATEA
GARAJEKO ATEA
BEHATOKIAK
BALKOAIAK
ESEKITOKIEN BABESA
(04)
ELEMENTU OROKORRAK
FATXADAK: SISTEMA (05) AKABERA
1
2
3
ESTALDURA ETA TERRAZAK: SISTEMA (05) ESTALTZEKO MATERIALA
1
2
3
TABIKAK
HAUEK BEREIZTEKO: DESKRIBAPENA MATERIALA
LOGELAK
BAINUGELAK ETA BESTEAK
SUKALDEA ETA BESTEAK
ETXEBIZITZA ETA ESKAILERA
ETXEBIZITZA ETA IGOGAILUA
ETXEBIZITZEN ARTEAN
INSTALAZIOAK
BEROKUNTZA ETA SISTEMA GALDARA EREGAIA BEROGAILUAK
UR BERO SANITARIOA
ELEKTRIZITA-TEA ELEKTRIFIKAZIO- BARRUKO SIFOIDUN BANAKAKO
MAILA SANEAMENDUA (06) BOTEAK SIFOIAK
Data: Sinadura:
KALITATEEN MEMORIA-KOADROAN BETE BEHARREKO DATUAK
Etxebizitza kopurua.
Partzela, poligonoa, kalea, zenbakia eta udalerria.
Materialaren eta azalera-akaberaren edo sistemaren
deskribapen laburra.
Bestelako elementurik deskribatu behar bada:
Orri kopuruaren edo sistemaren eta osaeraren des-
kribapen laburra, proiektatutako fatxada, estalki edo
terraza bakoitzeko lauki bat erabilita
Gela hezeetan sifoidun boterik agertzea espero den
ala ez zehaztea, baita zenbat banakako sifoi-aparatu
egongo den.
|