IRUN TXARTELA


AYUDAS A LA NAVEGACIÓN eu

Saltar al contenido eu.

Ir al menú principal eu.


Menú selección idioma eu


- IRUN TXARTELA

Irundarren txartela

SAC 24
Ayuntamiento Irun
Irun.org - Irun txartela

Wifi dohainik Irun Txartelarekin

WIFI

Irun Txartelaz baliatuz doan erabili ahalko dituzu Irungo gune publikoetan dauden Wifi guneetan.

Zerbitzu hau gune publikoetan doan eta CNMC (Comisión Nacional de los Mercados y la Competencia/Merkatuen eta Lehiaren gaineko Batzorde Nazionala) erakundeak ezarritako mugak betez eskaini ahal izateko, ondoko mugak ezarri behar izan ditu Irungo Udalak:

Muga horiek ez dira aplikatuko gune itxietako wifi konexioen kasuan, toki horietan ez baita beharrezkoa CNMC entitatearen legea betetzea, baina eraikin bakoitzean erabiltzeko berezko baldintzak ezarri ahal dira.

WIFI konexioa Irun txartelarekin egiteko eman beharreko urratsak

1º Wifia aktibatua eduki behar da gailuan (eskuko ordenagailua, telefonoa edo tableta).

2º Wifi hari gabeko konexioetara jo: ordenagailuak erabilgarri dauden konexio guztiak antzematen ditu.

3º Aukeratu "Irun. org" wifi irekia

4º "Irun. org" wifiarekin konektatu ondoren, hasiera eman saioari "Badut Irun txartela" aukera klikatuz:

 

5º Irun txartelaren atzeko aldean agertzen den Erreferentzia zenbakia sartu.

 

6º Sar ezazu PIN zenbakia (Irun txartelarekin lotuta dagoen Barko Jokoak "erabilgarri" egon behar du), eskatzen diren koordenadak, eta saka ezazu "jarraitu":

Laguntzarako telefonoa:

943 31 17 41

Sartzen diren datuak zuzenak badira, egiaztatu egingo da eta dagoeneko Wifiarekin konektatuta egongo zara.

Wifiarekin konektatzeko prozesuan zalantzaren edo arazoren bat izanez gero, 943 31 17 41 laguntza telefonora deitu ahal duzu.

 

Wifi guneak

Irun Txartelarekin gune publikoetako edo kanpoko Wifiak erabili ahalko dira, baita udaleko gune itxietako wifiak ere.

Toki publikoetako wifi guneak
(ordutegi eta abiadura mugak dituztenak)

  • Lapitzeko Alai-Txoko parke publikoa.
  • Zabaltza plaza eta Luis Mariano plaza.
  • Oiasso Museoaren kanpoko aldea.
  • Junkaleko plazatxoa eta Urdanibia plaza.
  • Sajia parkea.
  • Gizarte Ongizateko lorategiak, Adinekoen Udal Egoitzako lorategiak barne.
  • San Juan plaza.

Wifi guneak eraikin publikoetan
(ordutegi eta abiadura mugarik gabeak)

  • Udaletxean
  • Ikust-Alaia Eraikinean (Udal Liburutegia eta Udal Artxiboa)
  • Martindozenea Aterpetxe-Gaztelekuan.
  • Carlos Blanco Aguinaga kultur gunea (CBA)
  • Udal Kontserbatoria
  • Oiasso Erromatar Museoa
  • Artaleku kiroldegia, harrera eta pista balioaniztuna
  • Azken Portu kiroldegia, harrera eta kafetegia
  • Udal zahar etxea, harrera eta gune komunak

Wifi guneen estaldura pixkanaka handiagotu egingo da.

Informazio gehiago "Irungo Udaleko WiFi zerbitzu publikoei buruz"

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun