Saltar al contenido

Zer da IRUNKIROL?

Irungo kirolaren eta aktibitate fisikoaren web orria da eta bere xedea udalerrian jarduera fisikoa sustatzea da, aktibitate hori giza-harremanen eta osasun eta ongizate fisikoaren zein emozionalaren iturri baita.

AZKEN PORTU

Azken portu Udal Kiroldegia . 2007an inauguratu zen; ekipamendu modernoa eta osatua da, garraio publikoaren bidez ondo komunikatua. Kirola, aisialdia eta bizikidetza sustatuko dituen leku bilakatzeko bokazioa du. Hiriko ekipamendu publikorik garrantzitsuenetakoa dugu. Igerileku estalia du, bederatzi kale dituena, plisti-plastarako gunea, spa lekua, erabilera anitzeko pista estalia, fitness aretoa, hiru areto funtzio askotarikoak eta indoor zikloko aretoa.

Izugarri zaindu dituzte instalazioen diseinua, eraikuntzako materialak eta eskaintzen  dituzten prestazioak, Azken Portu zentro modernoa eta ondo ekipatua izan dadin, erabiltzaileen erosotasunerako pentsatua eta mugitzeko arazoak dituztenentzako egokitua. Badu kanpoan aparkatzeko gune bat ere, gutxi gorabehera hirurogei plaza dituena.

ARTALEKU

Udal Kiroldegi beteranoa. Irun erdi-erdian kokatua eta garraio publiko bidez ondo komunikatua. Badu kanpoan aparkatzeko gune bat ere, gutxi gorabehera hirurogei plaza dituena. 20 urte baino gehiagoko esperientzia gainean duela, abonatuei eta, oro har, hiritar guztiei zerbitzua ematen jarraitzen du, eta aldi berean hobekuntza batzuei egiten die aurre, zerbitzu-eskaintza egokitzeko asmoz betiere. Igerileku estalia du, sei kale dituena, plisti-plastarako gunea, sauna eta gorputz-tratamendua,  erabilera anitzeko pista,  hiru areto funtzio askotarikoak, frontoia, trinketea, rokodromoa eta boulderra, eta fitness areto berritua eta indoor zikloko areto berri bat.  

 
 
Área de Cultura y Deportes - Kirol eta Kultur saila