2000. urtean Irungo Udala gizarte elkarrizketa prozesu bati ekin zion Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu nagusiekin, enplegua sustatzeko jarduera ildo estrategikoak adosteko xedean.
Jarduteko ildo estrategikoak tokiko errealitatearen ikuspuntu bateratuan oinarritu behar zuela ulerturik, enpleguaren egoeraren diagnostiko bateratu bat egin zen Bidasoa-Txingudi Eskualdean, arazo honek gehien kaltetutako taldeak eta sortzen ari ziren enpleguen ezaugarriak identifikatu ziren, hau da, haien iraupena, profil profesionalak eta beste kontu batzuk zehaztu ziren.
Irungo Udalak eta CC.OO, LAB eta UGT sindikatuek izenpetu zuten enpleguaren aldeko Akordioa, eta langabezia tasa murriztea bila zuen Gipuzkoako langabezia tasaren batez bestekora hurbiltzeko.
2001 eta 2004 urte bitartean ugari izan ziren abian jarritako ekimenak. Azpimarratzekoak dira, besteak beste, jarraian adierazten direnak: