Saltar al contenido

Irun Ekintzan

IrunEkintzan

Irungo garapen ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko ituna

Irungo Udalaren Web Orria

APP TITANIUM MUGIKORRETARAKO PROGRAMATZAILE IKASTAROA

/enlaces/00022495.JPG
 

Prestakuntza espezializatua APP Titanium mugikorretarako aplikazioen Programatzailearen gaian

 

Prestakuntza espezializatua, Lanbidek finantzatua Enpleguko eta Gizarte gaietako sailburuaren 2012ko maiatzaren 9ko aginduan xedatutakoaren arabera egiten diren enplegu-planetatik eratorritako toki-enplegua sortzeko eta toki-ekonomia garatzeko proiektuak bultzatzeko laguntzen deialdiaren barruan.

 

Ikastaroa langabetuei zuzenduta dago.

Ikasleak ikastaroan ikasitako kontzeptuak aplikatuko ditu, eta APP bat definitu, diseinatu, programatu eta merkatura atera beharko du.

 

Ezagutzak hobeto barneratzeko helburuarekin, aurreikusita dago ikasleek beraiek sortzea APP bat. Lan-munduan gerora aurki dezaketenetik antzekoena izan dadin, ahalegina egin da garatu behar dituzten APP horiek benetako entitateetara zuzenduak egotea, kasu honetan irabazi asmoriko gabekoetara eta beraz benetako beharrei erantzun dietenetara.

 

Ikastaroa, 250 ordutakoa, Apirilaren 15ean hasi zen eta Uztailaren 8an bukatu zen, Bidasoa Institutuan egindako ekitaldi batekin.

Ikastaroan 12 ikaslek hartu dute parte.



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52