Saltar al contenido

Irun Ekintzan

IrunEkintzan

Irungo garapen ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko ituna

Irungo Udalaren Web Orria

IRUNLAB

/enlaces/00022455.JPG

 

Egutegia

2013/04/16, 10:00-14:00, Irun Factoryn bertako artistei emandako prestakuntza Erakundeetan esku-hartze artistikoak gauzatzea gaiari buruz-Konexiones improbables.

2013/04/22, 13:30-15:00. IrunLab ekimenaren irteera-saioa, komertzio eta artista hautatuak bertan direla.2013/04/22-05/31. elkarlanaldia artistarekin; aurrez aurreko 2 saio.2013/06/3, 13:30-15:00, emaitzak aurkezteko saioa.<0}

 

 Pilula sortzaileak Irungo txikizkako merkataritzan

Irun Ekintzanen markoan, IrunLab pilula sortzaileek aukera eman diete Irungo zazpi merkataritza-establezimenduri hiru lan saiotan artistekin, sortzaileekin eta/edo gizarte-ikertzaileekin elkarreraginean aritzeko; eta horiek merkataritzak berak definitzen duen behar batean oinarritutako ideiak/iradokizunak/erreferentziak ematen dizkiete. IrunLaben lehenengo edizio honetan, pilula sortzaileak lehen aldiz sartu dute prestakuntza-ekintza bat, eta bertan, bertako artistek parte hartu dute.

Hausnarketak negozioaren edozein alderdirekin izan dezake zerikusia, barruko berrikuntzarako gaitasuna garatzetik hasita produktu edo zerbitzu berriak edo inguruarekiko harremanetarako mekanismoak definitzeraino.

 

Merkataritza dendatik haratago hedatzea

Irungo 7 komertziok parte hartu dute IrunLab edizio honetan, aurretik definitutako erronka/beharrei nola erantzun lekiekeen artista/sortzaileekin batera pentsatzeko.  

Zenbait proiektuk denda kalera ateratzearekin zerikusia izan dute:

-          Lámparas Lacasa + Zaramari

-          Motos Paco + Curro Claret

-          Nekane Moda + Maushaus

-          Perfumería Oyarzabal + Albert Soler

 

Beste proiektu batzuk gehiago ardaztu dira dendetan lan egiten dutenen praktiketan, ikuspegi berri bat emanez edo berriz pentsatuz:

-          Cappricio + Pink Gorillas

-          Mercería Dori + TrucaRec

-          Nouvelle Vague + Maider López

 

Bertako artistentzako prestakuntza

 

Artisten /sortzaileen deialdia arrakastatsua izan da; haietako 16k 4 orduko prestakuntza teoriko bat jarraitu dute, Roberto Gómez de la Iglesiak (Conexiones improbables) eta Ricardo Antónek (Colaborabora) emanda Esku-hartze artistikoak erakundeetan gaiari buruz.

Ondoren, haietako zazpik lehenengo esperientzia izan dute, aukeratutako esperientziadun artista batekin kolaboratuz, IrunLab programan parte hartzen duten komertzioetako batekin lan egiteko: Abene Usabiaga, Ana Alzola, Ezmugak, Jaione Ugalde, Naia Quejereta, Nerea Olazabal eta Raquel Bezares.

 

Lámparas Lacasa + Zaramari

 

 

Lámparas Lacasa

Zaramari

Jende ororentzako argiteria, diseinua eta dotorezia, kalitatea eta dekorazioa. Etxean jartzeko, lanparak konpontzeko, ordezteko eta bonbiletarako zerbitzu bat ere eskaintzen du

Zaramari ideia-produktore bat da, herritarren inplikaziotik eta sormenetik abiatuta garapen iraunkorreko ereduetan lan egiten duena.

Bertako artisten prestakuntza-programatik etorritako laguntzaileak: Ezmugak (Carlos eta Nausica Sánchez)

 

Lámparas Lacasaren helburua

Originala, desberdina izatea, merkataritzari irudi berri bat emateko, belaunaldi bat aldatu ondoren.

 

Zaramariren proposamena

 

Argiaren potentzialtasunetako biren inguruan lan egitea:
1. Adierazteko eta komunikatzeko duen gaitasuna2. Eraikitzeko, eraldatzeko eta guneei nortasuna emateko duen gaitasuna.

Bi lan-ildo horietatik abiatuta, Zaramarik ekitaldi autoantolatu, erreplikagarri, moldagarri eta udalerriko jarduera soziokulturaletara lotu bat diseinatzen lan egitea planteatzen du: beste ekitaldi batzuk, jaiak, jaialdiak? Esperientziak, argiteria protagonista delarik, dendarekiko eta bere hiri-ingurunearekiko afektibitate-lotura sortzen lagunduko du, eta kalearen eta merkataritzaren arteko harremana esploratuko du: beren elkarrekiko mendekotasuna, sorkuntzak hiria bizibiberritzeko duen ahalmena eta merkataritzak gune publikoaren pertzepzioa aldatzeko eta bertan esku hartzeko duen gaitasuna.

 

Garatutako proiektua

Merkataritzarako jende gutxi ibiltzen den gune bateko denda bat lokal baten muga fisikoetatik haratago hedatzea izan da proiektuaren funtsa.

Horretarako, zenbait hirigune dendako lanpara batzuk erakusteko eta argazkiak ateratzeko eszenatokiak bihurtu ziren. Kalea heztea, une batez berriz nabarmentzea, etxean erabiltzeko elementu bat gune publikoan aurkitzearen ustekabea eraginez.

Pertzepzioen eta testuinguruen joko honen emaitza zenbait argazkitan gauzatu da, eta argazki horiek gizarte-sareen bidezko komunikazio sortzaile bat egiteko balio dute, eta denda berriz inauguratzeko modua ere bada, kanpoan egindako argazkiak barrura itzultzen baitira erakusketa bihurtzeko, non Lámparas Lacasak argia ematen dien hiriko zenbait lekuri.
Emaitza nabari horretaz aparte, agian, garrantzitsuena izan da aldaketa eragin duela dendaren egite-moduetan, sorkuntzako metodologiak sartuz planteatzen zaizkion erronkei irtenbidea emateko aplikatuta.

Motos Paco + Curro Claret

 

 

 

Motos Paco

Curro Clareti

40 urtetik gorako esperientzia duen establezimendua da, bi gurpileko sektorekoa, eta motoak eta haren osagarriak saltzen eta mantentzen la egiten du.

2011n, salmenten gestio global onenaren aitorpena jaso zuen, Yamahak emanda.http://motospaco.com

Curre Claretek Elisava Goi-mailako Diseinu Eskolan eta Londreseko Central Saint Martins-en ikasi zuen diseinu industriala. Oso proiektu desberdinetan lan egin izan du (gauza txikiak, gauza handiagoak, instalazioak, interiorismoa, happening-ekitaldia?), eta, aldi berean, diseinu industrialeko irakaslea da, batik bat, Elisavan.

Bertako artisten prestakuntza-programatik etorritako laguntzailea: Abene Usabiaga Zabaleta

 

Motos Pacoren helburua

 

Helburu nagusiak:

motoa ikus dadila ibilgailu praktikoa eta merkea bezala; pertsonak ez dira produktu horrekin identifikatzen, baina ezagutuko balute, oso erabilgarria izan liteke.Denda Piaggio markarekin ez ezik Yamaha markarekin ere identifikatzea, 13 urte daramatzate-eta harekin lanean.

 

Curro Clareten proposamena

 

2003an, Curro Claretek proiektu batean parte hartu zuen COACen (Bartzelonako Arkitektoen Elkargo Ofiziala), eta bertan, garraio publikoaren eta pribatuaren erabilera aztertzetik abiatuta, taxi-zerbitzuaren funtzionamendua Taxi Partekatuaren sistema batekin "berrikustea" proposatu zuen. Proiektu horrek aukera eman zion hiri-garraioaren konplexutasunak ulertzeko eta horri aurre egiteko beste modu batzuk probatzeko garrantziaz jabetzeko.

Yamaharen kasu zehatzean, eta Motos Pacok merkaturatzen dituen eredutan: Zeintzuk izan litezke haren abantaila eta muga nagusiak? Zer harreman ezar litezke haien eta lekuko biztanleen ezaugarrien, beharren eta nahien artean?

 

Garatutako proiektua

 

Motos Pacok eta Curro Claretek lehiaketa bat asmatu dute gizarte-ekimenen bat gauzatzeko hilabete batean Yamaha bat aprobetxatu nahi dutenentzat.  Lehiaketa 2013ko ekainaren 30era arte irekita. Informazio gehiago: http://motospaco.wordpress.com/.
Nekane Moda + Maushaus

 

 

Nekane Moda

Maushaus

Emakume moda, egungo markak eta diseinuak, azkenekoari uko egin nahi ez dioten bizitza osoko bezeroentzat.

Maushaus ideia-laborategi bat da, artearen eta arkitekturaren ingurukoa, eta eduki pedagogikoak eta ikasketa ludikorako objektuak eta lekuak diseinatzen dituzte.

Bertako artisten prestakuntza-programatik etorritako laguntzailea: Raquel Bezares Gonzalo

 

Nekane Modaren helburua

 

"Emakume klasikoarentzako arropa" irudia aldatzea "Egungo emakumea" irudia emanez. "Oso klasikoa"n sailkatua, dendak eguneratu beharra dauka, betiko bezeroak galdu gabe.

 

Maushausen proposamena

 

Beste adin tarte batzuekin komunikatzeko hizkuntza berriak bilatzen duen esperientziatik abiatuta, Maushausek jolasa edo perfomance ludikoa erabiltzea proposatzen du balioak erakusteko eta besterentzeko. Adibidez, hargai-hezurrezko manikiak erakusleihoan (1987ko Maniquí filmak inspiratuta), perfomanceak erakusleihoan, ekintza simulatuak, ? Erdigneko kale batean dagoenez, zuzeneko hiri pasarela gisa aprobetxatu liteke denda.

 

Garatutako proiektua

 

Jantziek bizia hartzen dute janzten dituen pertsonarekin. "Estilo kontua" da! Izenburu hori jarri zaio planteatutako ekintzari. Argazki-saio oso berezi bat egin zen: 8 urtetik 80ra bitarteko emakumeak izan ziren modeloak, modatik, tailatik edo adinetik harago doan estilo bat erakusteko.

1987ko Maniquí filman inspiratuta, erakusleihoa hiri-perfomance bat bihurtu zen, eta bertan, manikiek bizia hartu zuten; jantzi berberak jarrera desberdinak hartzen zituen, janzten zuen pertsonaren arabera. Ohizko bezeroak, Nekaneren familiarrak eta lagunak izan ziren modeloak saio bitxi horretan, eta pretty woman bezala, inguruetara irten ziren, poltsaz beteta, denda bere muga fisikoetatik kanpo ateratzeko asmoz.

 


Perfumería Oyarzabal + Albert Soler

 

 

 

 

 

 

Perfumería Oyarzabal

Albert Soler

Bere sektorean 55 urteko esperientzia duen denda, eta lurringintzako lehen-mailako marketan eta edergintzan erreferente bat da.

Albert Soler egongaitza eta jakingura da. Begiratu eta esploratu egiten du. Pentsatu, berpentsatu eta berriz pentsatzen du; eta prozesu zikliko horretatik gizarterako aukera berriak eta esperientzia positiboak sortzen duten ideiak sortzen dira.

Bertako artisten prestakuntza-programatik etorritako laguntzailea: Jaione Ugalde Jauregi

 

Perfumería Oyarzabalen helburua

 

Bezero gazteenak erakartzea (20-40 urte bitarteikoak).

 

Albert Solerren proposamena

 

Jende gaztearekin konektatu nahian, ekintza parte-hartzaileak garatuko dira, elkarrizketak eta lotura afektiboak sortuko dituztenak lurrindendarekin eta bertako produktuekin. Gazteak lurrindendara joaten ez badira, lurrindendak joan beharko du haiengana.

 

Garatutako proiektua

 

Lehenengo lan-saioaren ondoren, taldea konturatu zen usaimena oso zentzumen ezezaguna zela. Haren aukerak ikertuz, jakin zuten usaimenak lotura zuzena daukala emozioekin eta oroimenarekin. Askotan, usainek iraganeko uneetara eramaten gaituzte, edo pertsonak edo lekuak gogorarazten dizkigute. Beraz, galdera hau egin zioten bere buruari: Zer usain du Irunek?

Erantzuna aurkitzeko helburuarekin, usaimena findu eta paseatzera irten ziren Irungo usain bereizgarrien bila. Usaimen-ibilbide horren emaitza Irungo Esentziak aurkezten dituen jolas bat da: bere historiaren usaina, bertako paisaiena, tradizioena? Jolasa usaimenaren esperientzia bat da, eta aukera ematen die irundarrei hiriari lotutako beren oroitzapenekin eta emozioekin konektatzeko. Turistentzat, hiria beste modu batean ikusteko aukera bat da: sudurraren bidez.


 

Cappricio + Pink Gorillas

 

               

 

 

Cappricio

Albert Soler

Modaren eta osagarrien denda, kalitate-prezioa lotura ezaguna duena.

Ixiar Garcia, IXI, Arte Ederretan lizentziatua, gizarte-berrikuntzarako sormen pertsonala eta kolektiboa garatzen espezializatu da.

Bertako artisten prestakuntza-programatik etorritako laguntzailea: Ana Alzola Ceberio

 

 

Cappricioren helburua

 

Garaiekin bat etorriz eboluzionatzea edo aurrera egitea; bezeroari arreta pertsonalizatua ematea; talde-lana egiten ikastea.

 

Pink Gorillasen proposamena

 

Elkarrekin formula berriak aurkitzea ustekabea emateko eta bira sortzaile bat emateko dendaren egunerokoari. Pertsonen artean harremanak izaten diren egoerak aztertuko dira, ikasteko eta sormena sendotzeko, autonomia sortzailea sortuz eguneroko erronkei aurre egiteko.

 

Garatutako proiektua

 

Elkarlana begirada eta praktika trukea izan da, dendan lan egiten dutenen sormena esnarazteko. Hitz egin dute, begiratu eta esperimentatuta dendaren egungo egoerari buruz. Ohiturak, nahiak eta sentsibilitateak, estiloa eta aukerak; norberarenak eta dendarenak, lekuarenak eta dendaren barruan sortzen diren esperientzienak.

Aztertu eta gogoeta egin dute kualitate pertsonalei buruz eta dendan lan egiten dutenen egungo harremanei buruz, arreta handiagoa aktibatzeko barne-egintzak etengabe begiratzeak duen garrantziari buruz, haien artean harreman jariakorra sortzailea gerta dadin laguntzeko. Emaitza izan da jarduera batzuk planifikatzea norberaren sormena elikatzeko; panel bat egungo zereginak eta gogokoak erakusteko, irudi korporatiboa eta materialen edukiontzi bat esku-lanetarako, denda dekoratuz eta egunerokoan begirada eta erantzun sortzailea gerta dadin laguntze aldera.

 

 

 

Mercería Dori + TrucaRec

 

 

Mercería Dori

TrucaRec

28 urteren ondoren, mertzeriak bira bat eman nahi du, ideia berri eta erakargarriekin gazteentzat, non edonork, adina edozein delarik ere, benetan behar duen hura aurkituko duen.

TrucaRec elkarte bat da, eta ehunaren birziklaketa sortzailea ikertzen eta zabaltzen du.

Bertako artisten prestakuntza-programatik etorritako laguntzailea: Nerea Olazabal Ormazabal

 

Mercería Doriren helburua

 

Balizko bezero-taldea antzematea; kasu honetan, gazteak.

 

TrucaRecen proposamena

Mercería Doriren helburua da bere irudia eguneratzea, merkatua gazteei zabaltzeko eta bere jarduera dinamizatzeko. Nola? Orain, esku-lanak oso modan daude, eta mertzeria funtsezko lekua da DIY mundua gogoko duen edonorentzat (Do it yourself, egin ezazu zeuk), bai materialak eskuratzeko bai mostradorearen atzean dauden pertsonen esperientziatik ikasteko.

Esku-lanetako tailer txiki expresetatik hasita (nola josi ondo botoi bat, nola aplikatu bies bat), orratz bakoitzak edo hari-lodiera bakoitzak zertarako balio duten ikasteko azalpen grafikoetaraino. Adibide onak izan litezke mertzeriaren mundua ezagutzen hasteko.

 

Garatutako proiektua

 

Lana izan da Mercería Doriren irudia berritzea, alde batera utzi gabe betiko bere irudia, zerbait gehiago hurbiltzeko DIY jendearengana, betiko produktuen erabilera sortzailea eta berritua gauzatuz.

Gainera, Dori mertzeriak online nortasuna ere badu orain (Fb, Blog), eta horrela erakusleihoa zabaldu egiten da Irundik harago, eta mertzeriaren, ohizko bezeroen eta beste erabiltzaile batzuen artean harreman berriak ezartzeko balio du.

Era berean, ikusi da Mercería Doriren gunea gune abegitsua dela tailerrak egiteko eta langileak gai direla horiek koordinatzeko.

Kargatzen


Nouvelle Vague + Maider López

 

 

 

 

 

 

Nouvelle Vague

Maider López

Emakumearen egungo modako denda, kalitate-prezio ona duena.

Maider López Artre Ederretan lizentziatu zen Bilboko EHUn (1998), eta master bat lortu zuen Londreseko Chelsea College of Art and Design-en (1999).

Bertako artisten prestakuntza-programatik etorritako laguntzailea: Naia Querejeta Larrañeta

 

 

Nouvelle Vagueren helburua

"Sanbenitoa kentzea" izenburua duen erronka. Dendan goi-gamako produktu garestiak izaten dira,  4 urtean eboluzionatu eta aldaketa asko izan dituen arren: Nola buelta eman?

 

Maider Lópezen proposamena

Nouvelle Vague hurbileko dendekin lotzea, elkarren baliabideak erabiliz, moda-dendako elementuak papergintzara zabalduz,? horrela bere lotura nabarmenduz eta elkarri nola lagun diezaioketen pentsatuz.

 

Garatutako proiektua

 

Naiarak duela 4 urte ireki zuen denda, bere arropa-denda ideiaren arabera. Harrezkero, bere amesa errealitatera egokituz joan da, eta aldaketa asko egin ditu bai tokizkoak bai edukizkoak, eta dendaren banaketa ere askotan aldatu du. Aldaketa ugari horien ondorioz, denda hobeto egokitu da bezeroen beharretara, baina, aldi berean, despistatu ere egin dute.

Proiektuan, dendak urteetan izan dituen tokizko aldaketak markatu dira lurrean. Horrela, etengabeko aldaketa ikusi ahal izango da, lerroak gainjarriz eta dendaren etapak elkarren ondoan jarriz. Proiektuaren asmoa da Naiari laguntzea egindako eraldaketak ikus ditzan eta horrela sinbolikoki ixtea aldaketa-etapa bat, beste etapa bati hasiera emanez eta konfiantza hartuz bere formula aurkitu duela eta hori gozatu behar duela, energia aldaketak eginez ez den beste modu batera bideratuz.



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52