Saltar al contenido

Irun Ekintzan

IrunEkintzan

Irungo garapen ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko ituna

Irungo Udalaren Web Orria

Lurraldea

Mugak eta burdinbide azpiegiturek modu nabarmenean zehaztu dute Irungo iragana. Mugaldeko hiria izanik, pasoko hiriaren irudia eskaini du beti, horrek eragin handia izan du Irunen, nortasun sendo bezain berezia eman dio, eta lurraldearen gainerako hirietakoa ez bezalako eredu ekonomikoa garatu da bertan.

Mugen desagerpena eta burdinbide espazioaren antolakuntza berria balio erantsi handiagoa izango duen egoerarantz egiteko aukera da Irungo hiriarentzat, Bidasoaldeko gune nagusia bihurtu daiteke, eragin handiko enpresak erakar ditzake, eta turismoarentzako jomuga erakargarri bihur daiteke.

Ildo honetatik, lurraldean leku hobea izateko jarduerak abiaraziko dira. Jarduera hauek zeharka landuko dira, egun egon badauden enpresei, enpresa sortu berriei eta Irungo herritar orori zuzenduta egongo baitira.

Jardueren proposamena une oro egongo da zabalik Irun Ekintzan ekimeneko kideentzat.



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52